Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hegoafrikako probintziak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hegoafrika bederatzi probintziatan banaturik dago. 1994ko hauteskundeen ondoren, herrialdeak beretu zituenbantustanak, eta lehengo lau probintziak bederatzitan banatu ziren.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Apartheidaren garaian, Hegoafrikako beltz gehienakhomeland edobantustan izeneko hamar barrutitan bizi ziren, asko eta asko hirietara lanera joan ohi zen arren; gobernuak osatuak ziren bantustanak, tribu erreserbak biltzeko asmoz.1970eko hamarkadaren bukaera aldetik aurrera, bantustan haietako lau independente egin ziren, eta errepublika bihurtu (Transkei,Ciskei,Venda etaBofuthatswana), eta seik barne autonomia lortu zuten (haien arteanKwazulu). Banaketa hori, ordea, ez zen onartu, ezNazio Batuen Erakundean, ez nazioartean oro har. Izan ere, finantzetan Hegoafrikaren guztiz mendeko ziren, eta langileen hornitzaile: horrez gainera, gobernuak bantustan independenteetakoei hegoafrikar naziotasuna kendu ohi zien eta, hala, beltzak –lana Hegoafrikan eginik–, atzerritarrak ziren bere aberrian.

1994ko hauteskundeen ondoren, Hegoafrikak beretu egin zituen bantustanak, eta, egoera berria azpimarratu nahian, lurraldea bederatzi probintziatan banatu zen:

  1. Lurmutur Mendebaldea (Western Cape): lehengo Lurmutur probintziaren hego-mendebaldea.
  2. Lurmutur Iparraldea (Northern Cape): lehengo Lurmutur probintziaren iparraldea
  3. Lurmutur Ekialdea (Eastern Cape): lehengoTranskei etaCiskei bantustanak eta Lurmutur probintziaren hego-ekialdea, gehi Indiako ozeanokoEduardo Printzearen uharteak.
  4. KwaZulu-Natal: Natal eta Zululand.
  5. Estatu Askea (Free State): lehengo Orangeko Estatu Librea eta zenbait bantustan.
  6. Ipar-mendebaldea (North West): lehengo Transvaal mendebaldea, Lurmutur probintziaren iparraldea etaBophuthatswana bantustana.
  7. Gauteng: lehengo Pretoria-Witwatersrand-Vereeniging.
  8. Mpumalanga: lehengo Transvaal ekialdea.
  9. Limpopo: lehengo Transvaal iparraldea.

Probintziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
ProbintziaHiriburuaHiri handienaEremua[1] (km2)Biztanleria (2016)[2]Dentsitatea (bizt/km²)
Lurmutur EkialdeaBhishoPort Elizabeth168.9666.996.97641,4
Estatu AskeaBloemfonteinBloemfontein129.8252.834.71421,8
GautengJohannesburgJohannesburg18.17813.399.724737,1
KwaZulu-NatalPietermaritzburg²Durban94.36111.065.240117,3
LimpopoPolokwanePolokwane125.7545.799.09046,1
MpumalangaMbombelaMbombela76.4954.335.96456,7
Ipar-mendebaldeaMahikengRustenburg104.8823.748.43535,7
Lurmutur IparraldeaKimberleyKimberley372.8891.193.7803,2
Lurmutur Mendebaldea¹Lurmutur HiriaLurmutur Hiria129.4626.279.73048,5

¹:Eduardo Printzearen uharteak Indiako ozeanoan dagoen Hegoafrikaren lurraldea da, administratiboki Lurmutur Mendebaldeko probintzian kokatua.

²: Pietermaritzburg etaUlundi KwaZulu-Natal probintziako hiriburuak izan ziren 1994tik 2004ra.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Stats in Brief, 2010. statssa.gov.za (kontsulta data: 2022-1-17).
  2. Stats in Brief, 2016. cs2016.statssa.gov.za (kontsulta data: 2022-1-17).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


HegoafrikaHegoafrikakoprobintziak eta hauen hiriburuakHegoafrika

Lurmutur Mendebaldea (Lurmutur Hiria) •Lurmutur Iparraldea (Kimberley) •Lurmutur Ekialdea (Bhisho) •KwaZulu-Natal (Pietermaritzburg) •Estatu Askea (Bloemfontein) •Ipar-mendebaldea (Mafikeng) •Gauteng (Johannesburg) •Mpumalanga (Nelspruit) •Limpopo (Polokwane)

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hegoafrikako_probintziak&oldid=9642930"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp