Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hego Korea

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Koreako Errepublika
대한민국
Daehan Minguk
Ereserkia:Aegukga
Goiburua: 널리 인간세계를 이롭게 하라 (홍익인간)
(Ekarri onura gizadiari)

Hego Koreako bandera

Hego Koreako armarria
Geografia
HiriburuaSeul
37°33′36″N 126°59′24″E
Azalera100.295 km²
Punturik altuenaHallasan (1.947 m)
Punturik sakonenaJaponiako itsasoa (−2.985 m)
KontinenteaAsia
MugakideakIpar Korea,Txinako Herri Errepublika etaJaponia
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika etapresidentzialismo
Hego Koreako presidenteaLee Jae Myung(en)Itzuli
Hego Koreako presidenteaLee Ju-ho(en)Itzuli
LegebiltzarraHego Koreako Biltzar Nazionala
Epai autoritateaKoreako auzitegi gorena etaKoreako auzitegi konstituzionala
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria51.466.201
Dentsitatea513,15 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ErlijioaProtestantismo,budismo etakatolizismo
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
genero guztiak: 19
Emankortasun-tasa1,09(2021)
Eskolaratu gabeko umeak122.477(2015)
Alfabetizazioa% 98(2008)
Bizi-itxaropena82,02439(2015)
Giniren koefizientea0,311(2011)
Giza garapen indizea0,925(2021)
Ekonomia
BPG nominala1.530.750.923.148,7 $(2017)
BPG per capita29.742 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa1.998.129.726.322 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn38.824,115 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala2,8 %(2016)
Erreserbak388.804.901.513 $(2017)
Inflazioa1,3 %(2016)
Historia
Sorrera data:1948koabuztuaren 15a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+82
ISO 3166-1 alpha-2KR
ISO 3166-1 alpha-3KOR
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 60 Hz.Schuko etaeuropar loki
Internet domeinua.kr eta.한국
korea.go.kr…

Hego Korea,[1] izen ofizialezKoreako Errepublika[1] (koreeraz,hangul alfabetoan: 대한민국,hanja alfabetoan: 大韓民國,Daehan Minguk),ekialdeko Asiakoestatu burujabe bat da,Koreako penintsularen hegoaldea hartzen duena.Ipar Korea du iparraldean,Japoniako itsasoa ekialdean,Itsaso Horia mendebaldean, etaKoreako itsasartea etaEkialdeko Txinako itsasoa hegoaldean. 100.210 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 51,3 milioi biztanle zituen2016an.[2] HiriburuaSeul da.

1950-1953 urteetako Hego Korearen etaIpar Korearen artekogerra gogorraren ondoren, eta armistizioa izenpeturik, lerro militar bat ezarri zen 38. paralelotik gertu, bi Koreak banatzen zituena. Ordutik aurrera, Hego Koreak ekonomia hazkunde harrigarria izan zuen, eta per capita errenta Ipar Korean baino hamahiru bider handiagoa izatera iritsi zen.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Koreako penintsularen hegoaldea hartzen du, 38. paralelotik behera;Ipar Koreak hartzen du penintsularen iparraldea.Japoniako itsasoa dauka ekialdean,Itsaso Horia mendebaldean, etaKoreako itsasartea etaEkialdeko Txinako itsasoa hegoaldean. Itsaso Horiaren beste aldeanTxina dago, eta Koreako itsasartea igarotaJaponia. Luze-zabalean 100.210 kilometro koadro ditu.

Eskualde naturalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lau eskualde geografiko nagusi daude:

  • ekialdekoa;Taebaek mendilerro handia itsasertzarekiko paraleloan hedatzen da, eta kostaldea estua da.
  • mendebaldekoa; itsasertza zabalagoa da eta mendilerroak, aldiz, baxuagoak.
  • hego-mendebaldekoa; mendiak eta ibarrak daude.
  • hego-ekialdekoa, gehienbatNakdong ibaiaren arroak osatzen duena.

Horiez gain, hiru bat mila uharte daude; gehienak txikiak eta biztanlerik gabeak dira eta ekialdeko zein hegoaldeko kostaldeetatik hurbil daude.Jejudo, uharterik handiena, 100 kilometro hegoalderantz dago eta 1.845 kilometro koadroko eremua du; bertan dagoHallasan (1.950 metro),sumendi izandakoa eta estatuko mendirik garaiena.

Erliebea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hego Koreako erliebea

Mendiak eta goi-ordokiak dira nagusi Hego Korean. Ekialdeko itsasertzari jarraituz 257 kilometroz luzatzen direnTaebaek mendiak dira mendilerro nagusia; bertako mendirik garaienaSeoraksan (Seorak mendia, 1.708 metro) da. Taebaek mendietatik sortzen diraSobaek mendiak eta beste mendilerro txiki batzuk penintsulako barnealderantz. Hego Koreako mendirik garaienaHalla mendia (1.950 metro) da,Jeju uharteko sumendia.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Han ibaiaSeulen

Ibai nagusiek ekialdetik mendebalderako norabidea dute:Taebaek mendietan jaio etaItsaso Horira isurtzen dira. SalbuespenaNakdong ibaia da, iparraldetik hegoalderako norabidea duena. Izan ere, Nakdong da herrialdeko ibairik luzeena, 523 kilometroko ibilbidea egiten baitu Taebaek mendietatikKoreako itsasarteraino.[3]Han ibaia,Seuletik pasatzen dena, 514 kilometro luze da, eta nabigagarria 200 kilometroan.[4]

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hego Koreako klima kontinentala da, negu hotzak eta uda beroak dituena. Neguko batez besteko tenperatura -3,6 °C da iparraldean, 2 °C hegoaldean eta 4,4 °C Jeju uhartean; udan, berriz, 21 °C iparraldean eta 25-27 °C, hegoaldean.Montzoiek ekarritako zikloiek euri ugari eragiten dute uda partean, eta urtean 1.000-1.400 mm euri izaten da Hego Korean.


   Datu klimatikoak (Seul, 1981–2010 bitartean, muturrekoak 1907–egun)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)14.418.723.829.834.437.238.438.235.130.125.917.738.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)1.54.710.417.823.027.128.629.625.819.811.64.317.0
Batez besteko tenperatura (ºC)−2.40.45.712.517.822.224.925.721.214.87.20.412.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)−5.9−3.41.67.813.218.221.922.417.210.33.2−3.28.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-22.5-19.6-14.1-4.32.48.812.913.53.2-5.1-11.9-23.1-23.1
Pilatutakoprezipitazioa (mm)20.825.047.264.5105.9133.2394.7364.2169.351.852.521.51450.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)6.55.87.47.89.09.916.314.69.16.38.77.4108.8
Elur egunak (≥ 1 mm)8.05.23.40.10.00.00.00.00.00.12.16.124.9
Eguzki orduak160.3163.3189.0205.0213.0182.0120.0152.5176.2198.8153.2152.62066.0
Hezetasuna (%)59.857.957.856.262.768.178.375.669.264.062.060.664.4
Iturria: Korea Meteorological Administration[5][6][7] (eguzki orduak eta elur egunak)[8]

Landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tropikopeko oihana da Hego Koreako lurraldearen bi herenetan, nahiz eta azken urteotan baso ugari desagertu diren. Herrialdeko lur sail gehienak ipar-mendebaldean (Han ibaiaren arroan), hego-ekialdean (Nakdongen arroan) eta hego-mendebaldean (Yeongsanen arroan) daude, eta lurraldearen heren bat hartzen dute, gutxi gorabehera.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Koreako Gerra (1950-1953)[9]
Atal honek Hego Koreako historia azaltzen du, hau da, 1948tik aurrera. LehenagokoaKorea artikuluan agertzen da.

XX. mendeanJaponiaren mende egon zenKoreako penintsula, bainaBigarren Mundu Gerran Japonia galtzaile atera zenean, Korea bi partetan banatu zen, 38° paraleloak bereizita:Sobietar Batasunak okupatu zuenKoreako iparraldea, etaEstatu Batuek, berriz, hegoaldea.

1948koabuztuaren 15an Koreako Errepublika eratu zen, Estatu Batuetako militarren laguntzaz. Errepublikako presidenteSyngman Rhee eskuindar politikaria izendatu zuten, japoniarren aurkako borrokaren sinbolo izan zen gizona.[10]1950ean,Ipar Koreako gudarostea Hego Korean sartu zen batasun ideologikoa lortu nahian, eta bi auzo herrien arteko gerra zibila hasi zen:Koreako Gerra. Estatu Batuetako gudarosteak esku hartu zuen hegoaldean, eta txinatar armadak Ipar Koreakoari eman zion laguntza.1953an su-etena izenpetu zuten.

Syngman Rheek 14 urtez gobernatu zuen herrialdea, konstituzioa eta legeak eraldatuz eta oposizioa gogor erreprimituz. Estatu Batuek laguntza osoa eman zioten, nekazaritza erreforman batez ere;Mao ZedongenTxinako Herri Errepublikan ez bezala, desjabetutako lurjabeek kalte ordainak jaso zituzten.1960an, Rheek dimisioa eman zuen, ikasleen protesta higikundeak beharturik. Yun Bo-seon lehendakari berriak ustelkeriaren kontra borrokatu eta garapen ekonomikoa bultzatu nahi zuen. Baina militarrek zapuztu zituzten herriaren desirak, estatu-kolpe baten bidez. Horren ondoren,Park Chung-heeren diktadura iritsi zen.

Park Chung-hee

Diktadurakkomunismoaren eta ustelkeriaren aurka borrokatu zuen. Ekonomiaren plangintza zentralizatua ezarri zuen, eta Hego Korea herri esportatzaile bilakatu zen. Garapena, ordea,kapitalismo basatian oinarritu zen; herri lantegi bihurtu zen, atzerriko kapitalei zabaldua: langile asko eta merkeak eskaintzen zituen, eta gizarte aurrerakuntza industriaren hazkundearen mesedetan sakrifikatu zuen. Langileen eskubideak ukatuak izan ziren (greba eskubidea, esate baterako). Nekazaritza produktuen prezio apalak zirela eta, nekazari ugarik gune industrialetara emigratu zuten. Alabaina, oso azkar, atzerriarekiko mendekotasuna murriztu eta produkzio aparatu zabala osatu zuen herrialdeak.

1979ko urrianPark Chung-hee hil zuten. Presidentetzarako hurrengo hauteskundeak Choi Kyu-hahek irabazi zituen, baina militarrek beste estatu-kolpe bat eman zuten, etaChun Doo-hwan jenerala bilakatu zende facto herrialdeko buru.1980 hasieran, Gobernu eredu demokratikoago baten aldeko protestak zabaldu ziren. Chun Doo-hwan-en erantzuna, ordea, gerra legea ezartzea izan zen, horrek protestariak etxera bidaliko zituelakoan. Maiatzean,Gwangjuko kaleetan protestan zebiltzan ikasle eta gainerako zibilei oldartu zitzaien armada, ehunka lagun hilez (Gwangjuko Sarraskia).[11] Abuztuan, Choi Kyu-hah kargugabetua izan zen, eta Chun Doo-hwan izendatu zuten presidente.

Chun Doo-hwan-en gobernu autoritarioa1987an amaitu zen. Urte horretako konstituzio berriak hauteskundeak onartu zituen, etaRoh Tae-woo hautatu zuten presidente. Harrezkero, Nazio Biltzarrak du legegintza ahalmena, eta lehendakariak legea betearaztekoa.1988an, SeulekOlinpiar Jokoak antolatu zituen, eta1991n bi Koreak onartu zituztenNazio Batuen Erakundean.

1993ko hauteskundeetan,Kim Young-sam hautatu zuten presidente.1996an, diktadurako agintari ohiak epaitzen hasi ziren. Urte bereko abenduan, lanaren legedia berriztatu zelarik (jendea kaleratzeko bide errazagoak onartu eta 1996-2000 urteetan sindikatu berriak sortzea debekatu, besteak beste) protesta handiak izan ziren herrialde osoan, eta zapalkuntza gogorra. 1997an, Hanbo siderurgia taldean finantza eskandalu handia izan zelarik,Lee Soo-sung lehen ministroak eta haren gobernuak dimisioa eman behar izan zuten. Kontserbadoreen joera nagusitik urrundu nahiz, Kim Young-sam presidenteakGoh Kun ipini zuen gobernu berriaren buru.

Kim Dae-jung etaBill Clinton

1997ko abenduan,Kim Dae-jung, Korea Berrirako Alderdiaren (NCNP) hautagaia, Errepublikako presidentetza iritsi zuen oposizioko lehen kidea izan zen, hogeita hamar urteren ondoren. Agintera heldu zenean, bete-betean zegoen1997ko Asiako finantza krisia: enpresa askok kiebra jo zuten, langabezia handia zen, kontsumoa ikaragarri erori zen, esportazioek behera egin zuten. Presidente berriak, liberal sutsua izanik, ekonomiaren berrikuntza estrukturalerako plangintza zabala jarri zuen abian eta, hasieratik bertatik, krisiak eragindako gizarte arazoei irtenbideak ematen saiatu zen.1999ko maiatzean, berrikuntza sakonak egin zituen ministerioetan, eta ez zuen zalantzarik izan ekonomiarekin zerikusia zuten ministerioko karguen ia erdiak berriztatzeko.2000. urtean, Hego Koreako presidentea Ipar Koreara bisitaldi ofizialean joan zen aurrenekoz; bi herrialdeen adiskidetzearen lehen seinalea izan zen.

2014ko apirilean, 304 pertsona hil ziren Sewol ferrya hondoratu zelarik.[12] 36 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten itsasontziko kapitainari, tragediaren erantzule gisa. Kapitainak ontzitik alde egin zuen istripua gertatu zenean, bidaiariei lagundu ordez.[13] Abuztuaren 5ean,Kwon Oh-sung Hego Koreako armadaburuak dimititu zuen, azkenaldian eztanda egin zuen jazarpen auziarengatik. Hainbat soldadu hilak ziren azken hilabeteetan, eta armadan ohikoak diren jazarpenak aireratu ziren. Apirilean 23 urteko soldadugai bat hil zen, beste batek ostikoa emanda bularrean. Ekainean, jazarpenak sufritzen zituen beste soldadugai batek bost kide hil zituen[14]. Urriaren 15ean, Ipar eta Hego Koreak zazpi urteetan lehenengo aldiz jeneralen mailako bilera militar bat egin zuten. Seulen arabera, Piongiangek hiru eskaera egin zizkion tentsioa baretzeko, baina Seulek ez zituen baldintzak onartu[15].

2016an, protesta mugimendu azkarra sortu zenPark Geun-hye presidentearen aurka, eroskeria sare bat sortzea leporatzen zion informazioa argitaratu ondoren. Abenduan, legebiltzarrak haren aurkako auzi politikoa hasi zuen, eta2017ko martxoan Konstituzio Auzitegiak kargutik kendu zuen. Maiatzeko hauteskundeakMoon Jae-in liberalak irabazi zituen.[16]

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hego Korea ordezkatze-demokrazia da. Presidentea da estatuburua eta indar armatuen buruzagi gorena. Zuzeneko sufragio bidez hautatzen da, bost urteko agintaldi bakarrerako. Presidentearen eskumena da lehen ministroa izendatzea. Aginpide legegilea legebiltzarraren esku dago; ganbera bakarrekoa da, eta Nazio Biltzarra edoGukhoe izena du.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hego Korea zortzi probintzia, probintzia autonomo berezi bat, sei metropoli-hiri, hiri berezi bat eta metropoli-hiri autonomo batean banaturik dago.

MapaIzenaHanguleanHanjanBiztanleriab
Hiri berezia (Teukbyeolsi)a
Seul서울특별시서울特別市b9.989.795
Metropoli-hiriak (Gwangyeoksi)a
Busan부산광역시釜山廣域市3.509.462
Daegu대구광역시大邱廣域市2.484.864
Incheon인천광역시仁川廣域市2.935.314
Gwangju광주광역시光州廣域市1.472.285
Daejeon대전광역시大田廣域市1.516.208
Ulsan울산광역시蔚山廣域市1.173.143
Metropoli-hiri autonomoa (Teukbyeol-jachisi)a
Sejong세종특별자치시世宗特別自治市230.327
Probintziak (Do)a
Gyeonggi경기도京畿道12.610.877
Gangwon강원도江原道1.548.603
Ipar Chungcheong충청북도忠淸北道1.586.943
Hego Chungcheong충청남도忠淸南道2.085.844
Ipar Jeolla전라북도全羅北道1.865.900
Hego Jeolla전라남도全羅南道1.904.314
Ipar Gyeongsang경상북도慶尙北道2.702.385
Hego Gyeongsang경상남도慶尙南道3.368.792
Probintzia autonomo berezia (Teukbyeoljachi-do)a
Jeju제주특별자치도濟州特別自治道634,274

aKoreeraren erromanizazio berrikusia.b2016ko ekainean.[17]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hego Koreako biztanleriaren bilakaera 1961-2003 bitartean

Hego Koreak 51.269.554 biztanle zituen2016an.[2] Biztanleen dentsitatea munduko handienetakoa da: 514 biztanle kilometro koadroko. Adinka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %13,2 dira, 15-24 urte bitartekoak %12,7, 25-54 urte bitartekoak %45,5, 55-64 urte bitartekoak %14,5 eta 65 urtetik gorakoak %14,1. Bizi itxaropena 82,5 urtekoa da; 79,3 urtekoa gizonezkoena eta 85,8 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[18]

Biztanle gehien-gehienak hegoaldeko eta mendebaldeko kostaldean bizi dira. Hazkunde tasak behera egin du, erregulartasunez,1960ko hamarkadaz gero, 2017ko %0,48ra iritsi arte. Herrialdearen urbanizazio prozesuak gora egin zuen1970eko hamarkadatik aurrera, eta handia izan da landaldeko migrazioa eremu urbanoen alderantz; gaur egun, biztanleriaren %82tik gora urbanoa da.[18]

Banaketa etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hego Korea, Ipar Korea bezala, etnien aldetik munduko herrialde homogeneotako bat da. Alde batera utzirik bertan egoitza hartu duten atzerritarrak (1.413.758 lagun 2016ko erroldaren arabera, txinatarrak gehienak)[2], ez dago Korean ez arraza ez hizkuntza gutxiengorik. Korearrek ezaugarri etniko mongoloideak dituzte, bainamongoliarrak baino garaixeagoak eta azal-argiagoak dira.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Koreera da hizkuntza ofiziala eta nagusia. Ikasle gehienekingelesa ikasten dute eskolan, eta batzuekjaponiera edomandarinera ere ikastea hautatzen dute.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2015eko erroldaren arabera, biztanleen %56,9 ez dira inolako erlijioren jarraitzaile. Hauetako gehienek korearxamanismoa praktikatzen dute, etaateoak %15 dira.Kristauak %27,6 dira (%19,7protestanteak eta %7,9katolikoak) etabudistak %15,5.[19][20]

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hego Korea: biztanle gehien duten hiriak
2015eko errolda[21]
Post.IzenaProbintziaBiztanleakPost.IzenaProbintziaBiztanleak
Seul
Seul
Busan
Busan
1SeulSeul9.904.31211YonginGyeonggi971.327Incheon
Incheon
Daegu
Daegu
2BusanBusan3.448.73712SeongnamGyeonggi948.757
3IncheonIncheon2.890.45113BucheonGyeonggi843.794
4DaeguDaegu2.446.05214CheongjuIpar Chungcheong833.276
5DaejeonDaejeon1.538.39415AnsanGyeonggi747.035
6GwangjuGwangju1.502.88116JeonjuIpar Jeolla658.172
7SuwonGyeonggi1.194.31317CheonanHego Chungcheong629.062
8UlsanUlsan1.166.61518NamyangjuGyeonggi629.061
9ChangwonHego Gyeongsang1.059.24119HwaseongGyeonggi608.725
10GoyangGyeonggi990.07320AnyangGyeonggi585.177

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hego Koreako ekonomia»
Hego KoreakoBPGaren bilakaera1911-2008 bitartean

1970-1990 urteetan Hego Korea azpigarapenetik atera eta industria herrialdea bilakatu zen.1960ko hamarkadaren hasieran, bertakoper capita errenta Asiako eta Afrikako herrialde pobreenetakoaren parekoa zen. 2016an, berriz, 27.539 dolarrekoa zen; alegia,Indiakoa halako hamasei, etaEuropar Batasuneko zenbait herrialdeetakoaren parekoa.[22] Garapen ekonomikoa 1960ko hamarkadan hasi zen, gobernuaren esku hartze zuzenaren laguntzaz, esportaziora bideratutako industriak ezarri zirenean. Herrialdeak langile asko eta merkeak eskaintzen zituen. Alabaina, oso azkar, atzerriarekiko mendekotasuna murrizturik (ez ordea energia eta lehengaiena), produkzio aparatu zabala osatu zuen, eta oso korear enpresa talde indartsuak agertu ziren, munduko merkatuan lehiakide gogorrak direnak.

Samsung multinazionalaren egoitza nagusia, Samsung Town,Seul

Burdingintza, kimikagintza,ontziolak, automobilak, hornidura mekanikoak eta elektrikoak, eta kontsumo gaiak dira korear industriaren zutabe nagusiak; orobat lantzen dira etorkizun handia duten adarrak, hala nola,elektronika etabioteknologia. Luzaroan industriaren mende, ia baztertua egon ondoren, nekazaritza asko aurreratu da (arroza,garagarra, fruituak,tabakoa); hala ere, oraindik elikagai asko inportatu behar du, eta handia da nekazaritza balantzaren defizita. 2016an biztanle aktiboen %4,9 enplegatzen zituen.[18]

Hazkundea zerbait moteldu zen1992-1993 aldian, baina1994an gora egin zuen, berriz, nahiz eta soldatak handitu eta korear diruaren balioa gehitu amerikar dolarrari buruz.1995ean egin zen “globalizazio” kanpainarekin,Kim Young-sam lehendakariak ekonomia mugen pixkanakako desagerpenak eragindako aldaketetara egokitzera bultzatu zituen korearrak, eta industria estatuekin lehia zuzenean jarri zuen herrialdea. Hala, ekonomian izan ziren emaitza onak eta hazkunde etengabeak (1981-1989 urteetan, hiru aldiz biderkatu zenbarne produktu gordina), soldatak igoarazi zituen, baina orobat igo zen inflazioa (%9,5 1997. urtean).1997ko Asiako finantza krisiak Hego Koreako garapenaren ereduaren ahultasunak jarri zituen agerian, atzerriko mailegu gehiegizkoak eta finantza sektore sendotasunik gabea, besteak beste.1998 amaierarako berreskuratu zuen finantzen oreka, eta hasi ziren antzematen ekonomia berpiztearen lehen seinaleak.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Musikariagayageuma jotzen

Koreako kulturakTxinakoaren eragin handia du, baina ezaugarri bereziak gordetzen ditu, etaxamanismoa,budismoa etakonfuzianismoa du oinarritzat. Gaur egungo literaturak gizarte eta politika gorabeherak lantzen ditu. Koreako arkitektura, Txinaren eragin nabarmena duena, ingurumenera eta herriaren beharrizanetara egokitu da. Zeramikak eta kaligrafiak garrantzi handia dute Korean. Bertako dantzak eta musikak ospakizun berezietan agertzen dira.

Hego Korearen industrializazioak eta urbanizazioak aldaketa asko eragin ditu hegokorearren gaur egungo bizimoduan. Ekonomiaren eta bizimoduaren aldaketaren ondorioz, biztanleria kontzentratu egin da hiri nagusietan, batez ere Seulen hiriburuan,familia nuklearren moldaketetan bereizten diren belaunaldi anitzeko etxeak baitaude. Euromonitor 2014ren azterketa baten arabera, Hego Koreako biztanleek astean alkohol gehiago edaten dute munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Hego Koreako biztanleek astean batez beste 13,7 likore-trago edaten dituzte, eta aztertutako beste 44 herrialdeetatik, Errusiak, Filipinek eta Thailandiak atzetik jarraitzen dute.[23]

Artea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Koreako arteak eragin handia jaso dubudismotik etakonfuzianismotik; pintura tradizional, eskultura, zeramika eta arte eszenikoetan ikus daiteke.[24] Zeramika eta portzelana korearra, hala nolaJoseontarrenbaekja etabuncheonga, etaGoryeotarrenzeladoia oso ezagunak dira mundu osoan.Koreako tearen zeremonia,pansori,talchum etabuchaechuma, arte eszeniko nabarmenak ere badira.

Gerraosteko korear arte modernoa 1960 eta 1970. urteetan loratzen hasi zen, Hego Koreako artistak forma geometrikoez eta gai ukiezinez interesatu zirenean. Gizakiaren eta naturaren arteko harmonia ezartzea ere garai hartako gai faboritoa izan zen. Ezegonkortasun soziala zela eta, gizarte-gaiak 1980ko hamarkadan agertu ziren gai nagusi gisa. Hainbat nazioarteko ekitaldi eta erakusketek eragin zuten artea Korean, eta aniztasun handiagoa ekarri zuen.[25] 1988ko Eskultura Olinpikoko Lorategia, 1993ko Whitney Biurtekoaren transposizioa Seulera eramatea,[26] Gwangjuko Biurtekoaren sorrera[27] eta Koreako Pabilioia 1995eanVeneziako Biurtekoan gertaera nabarmenak izan ziren.[28]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. euskaltzaindia.net (kontsulta data: 2018-4-5).
  2. abc South Korea: Population, Households and Housing Units. kosis.kr (kontsulta data: 2018-4-5).
  3. South Korea. Encyclopædia Britannica, britannica.com (kontsulta data: 2018-4-8).
  4. Han River. Encyclopædia Britannica, britannica.com (kontsulta data: 2018-4-8).
  5. Climate data in seoul, 1981 ~ 2010, Korea Meteorological Administration.
  6. 기후자료 극값(최대값) 전체년도 일최고기온 (℃) 최고순위, 서울(108). Korea Meteorological Administration (kontsulta data: 2013-08-18).
  7. 기후자료 극값(최대값) 전체년도 일최저기온 (℃) 최고순위, 서울(108). Korea Meteorological Administration (kontsulta data: 2013-08-18).
  8. Climatological Normals of Korea. Korea Meteorological Administration.
  9. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN9788484383345..
  10. Zubiria Elexpe, Xuban. Korea sufrimenduaren istorio eta Historia. argia.eus (kontsulta data: 2018-4-7).
  11. Ezkerra, Estibalitz. Gwangjuko sarraskia 36 urte geroago. Berria egunkaria, berria.eus,CC BY-SA 4.0 lizentzia (kontsulta data: 2018-4-7).
  12. 'Sewol' ferryaren hondoratzearen urteurrena gogoratu dute Hego Korean. eitb.eus (kontsulta data: 2018-4-8).
  13. 'Sewol' ontziko kapitainarentzat 36 urteko zigorra. berria.eus (kontsulta data: 2018-4-8).
  14. Hego Koreako armadako buruak dimititu egin du, jazarpenen auziarengatik,Berria, 2014-08-06
  15. Bilera militar bat egin dute Ipar eta Hego Koreak,Berria, 2014-10-16
  16. Rodriguez, Mikel. Liberalek bertze aro politiko bat hasi nahi dute Hego Korean. Berria egunkaria, berria.eus,CC BY-SA 4.0 lizentzia (kontsulta data: 2018-4-13).
  17. 연령별 인구현황. (kontsulta data: 2018-4-10).
  18. abc South Korea. cia.gov (kontsulta data: 2018-4-5).
  19. 성, 연령 및 종교별 인구 - 시군구 (Population by Gender, Age, and Religion - City/Country). kosis.kr (kontsulta data: 2018-4-10).
  20. Win-gallup International Global Index of Religiosity and Atheism-2012. WIN-Gallup International, scribd.com (kontsulta data: 2018-4-10).
  21. 2015년 인구주택총조사 전수집계결과 보도자료 (2015 Population and Housing Census). kostat.go.kr (kontsulta data: 2018-4-10).
  22. GDP per capita. World Bank, data.worldbank.org (kontsulta data: 2018-4-11).
  23. «South Koreans drink twice as much liquor as Russians and more than four times as much as Americans – Quartz» web.archive.org 2014-02-08 (kontsulta data: 2020-05-17).
  24. «Korean Art» www.asia-art.net (kontsulta data: 2020-05-17).
  25. «apexart :: Conference Program :: Young Chul Lee» apexart.org (kontsulta data: 2020-05-17).
  26. (Koreeraz)«휘트니 비엔날레 내년 서울서 열린다» 서울신문 (kontsulta data: 2020-05-17).
  27. «Gwangju Biennale 2010» web.archive.org 2010-07-10 (kontsulta data: 2020-05-17).
  28. www.korean-pavilion.or.kr (kontsulta data: 2020-05-17).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hego_Korea&oldid=9925063"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp