| Hego Armagheko frankotiratzaileak | |
|---|---|
| Mota | Kanpaina militar |
| Honen parte da | Ipar Irlandako gatazka |
| Denbora-tarte | 1990ekomartxoa - 1997komartxoa |
| Kokaleku | Armagheko konderria |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Parte-hartzaileak | |
Hego Armagheko frankotiratzaileen kanpainia, 1990 eta 1997 artean etaIpar Irlandako gatazkan zehar,Armagh konderriaren hegoaldean,IRAren Hego Armagheko BrigadakBritainiar Armadaren aurka burututakofrankotiratzaileen bidezko eraso kanpainia bat izan zen.
Kanpainia honetan IRAren frankotiratzaileakBarrett M82 etaBarrett M90 tiro-irismen luzeko errifleak erabiltzeagatik nabarmendu ziren.
Denboraldi guzti honetan zehar IRAren Hego Armagheko Brigadak bi frankotiratzaile talde espezializatu jardunean izan zituen, Britainiar Armadako 7 soldadu etaRUCen bi polizia hil eta polizia 1 zaurituz, aldiz, IRAren frankotiratzaile bakarra atzemana izan zen.
IRAren frankotiratzaileak jarduten zuten eremu eta guneetan maiz IRAkideek jarritako obra eta eraikuntz lanetako ohiko seinale gorri-hori borobilak agertu ohi ziren, baina haietan fusildun IRAkide frankotiratzaile baten irudia eta ingelesezkoSnipper at work ("Frankotiratzailea lanean") leloa jartzen zuen, bai errepublikar eta katolikoei arriskuaz ohartu eta urrutira zaitezen, nahiz Britainiar Armadako soldaduei, RUCko poliziei nahiz talde armatu loialistetako kideei desafio gida, handik pasatzeko erronka eginez.
| Biktimak eta maila | Data | Tokia | Errifle kalibrea |
|---|---|---|---|
| Paul Turner, soldadu arrunta | 1992ko abuztuaten 28a | Crossmaglen | .50 BMG |
| Jonathan Reid, polizia | 1993ko otsailaren 25a | Crossmaglen | 7.62 mm |
| Lawrence Dickson, 1. mailako soldadua | 1993ko martxoaren 17a | Forkhill | 7.62 mm |
| John Randall, soldadu arrunta | 1993ko ekainaren 26a | Newtownhamilton | 7.62 mm |
| Kevin Pullin, 1. mailako soldadua | 1993ko uztailaren 17a | Crossmaglen | .50 BMG |
| Brian Woods, polizia | 1993ko azaroaren 2a | Newry | .50 BMG |
| Paul Garret, 1. mailako soldadua | 1993ko abenduaren 2a | Keady | .50 BMG |
| Daniel Blinco, soldadu defendatzailea | 1993ko abenduaren 30a | Crossmaglen | .50 BMG |
| Stephen Restorick, 1. mailako soldadua | 1997ko otsailaren 12a | Bessbrook | .50 BMG |