Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hector Berlioz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hector Berlioz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis-Hector Berlioz
JaiotzaLa Côte-Saint-André1803koabenduaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1869komartxoaren 8a (65 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaLouis Berlioz
Ezkontidea(k)Harriet Smithson
Seme-alabak
ikusi
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Anton Reicha
Jean-François Le Sueur(en)Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria,orkestra zuzendaria,idazlea,autobiografialaria,musika-kritikaria,libretista,Birtuosoa,liburuzaina etamusikagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Music(en)Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Prussian Academy of Arts(en)Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
erromantizismoa
Musika instrumentuagitarra
flageolet(en)Itzuli
txirula
saxofoia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

hberlioz.com
IMDB: nm0075685IBDB: 485477
Spotify: 11T8SOX82xraocZzUXzkvMiTunes: 219726Last fm: Hector+BerliozMusicbrainz: 274774a7-1cde-486a-bc3d-375ec54d552dSongkick: 434437Discogs: 108565IMSLP: Category:Berlioz,_HectorAllmusic: mn0001436021Find a Grave: 89Edit the value on Wikidata

Hector Berlioz (La Côte-Saint-André,Isère,1803koabenduaren 11Paris,1869komartxoaren 8a)frantziar musikagileerromantiko garrantzitsuena izan zen, bere garaian musikari bitxi gisa ikusia bazen ere. Gaur Berlioz inspirazio oparoa erakutsi zuen melodigiletzat eta harmoniaren berritzailetzat hartzen da eta gure egunotaraino iritsi den estilo polifoniko baten asmatzailea ere izan zen. Bere lanik ezagunenaSinfonia fantastikoa da.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hector BerliozLa Côte-Saint-Andrén jaio zen,Lyon etaGrenoble artean. Aita, Louis Berlioz, mediku agnostikoa zen eta semea medikua izatea gura zuen. Horregatik,Parisera bidali zuen medikuntza ikas zezan. Baina disekzio prozesuek izutzen zutenez gero, medikuntza ikasketak alde batera utzi zituen, aitaren borondatearen aurka, eta Parisko kontserbatorioan sartu zen. Han Lesueur eta Reicha irakasle ospetsuekin ikasi zuen. Garai hartakoak dira haren lehen lanak:Ouverture des Francs-Juges (1828);Huit scènes de Faust (1829). Hectorrek mugimendu erromantiko frantsesarekin bat egin zuen azkar. Bere lagunen artean,Alexandre Dumas,Victor Hugo etaHonoré de Balzac idazleak zeuden.

23 urterekin Harriet Smithson aktore irlandarraz maitemindu zen, baina honek ezezkoa eman zion, Hectorrek bidaltzen zizkion gutunak kartsuegiak iruditzen zitzaizkiolako. Beti ere, Smithsonek inspiratu zuenSymphonie FantastiqueSinfonia fantastikoa») idaztean. Sinfonia1830ean eman zuten lehen aldiz,Parisen, baina Harriet ez zen estreinaldira joan. Urte berean Berliozek Erromako Saria, musikaren munduko diru-laguntzarik garrantzitsuena, irabazi zuenLa dernière nuit de Sardanapale lanarekin.

Italian urte eta erdi egon ondoren,1833an Harrietekin ezkondu zen.Harold en Italie (1834) sinfoniarekin arrakasta handia izan bazuen ere,Journal des débats kazetarako egiten zuen musika kritika bizibiderik behinena izan zen Berliozen bizitza guztian (1835-1864). Ondoko lanek —Requiem meza (1837),Benvenuto Cellini opera (1838),Roméo et Juliette sinfonia dramatikoa (1839)— ez zuten ez entzulegoaren ez kritikaren aldetik harrera onik izan. Hala ere, kontserbatorioko liburutegiko arduradun izendatu zuten eta1839anPaganiniren ezagutza publikoa bereganatu zuen.

Estuasunak eta famili bizitzaren gozogabeak hartaraturik,1842anBelgikara ihes egin zuen María Recio izeneko kantari espainar gaztearekin eta beronekin ezkondu zen1854an, lehenengo emaztea hil zenean. Modu horretan hasi zen Berliozen Europako ibilia;Alemania,Austria,Erdialdeko Europa,Errusia etaIngalaterra bisitatu zituen urteroko itzulietan,1867ra arte, zenbaitetan arrakasta eta bestetan porrota izaten zuela. Urte horietanMendelssohn,Wagner,Meyerbeer etaLiszten adiskidetasuna eta sostengua bereganatu zituen, bai etaBerlin,Weimar,Praga,Viena edoSan Petersburgoko publikoaren ezagutza ere.

1862an bigarren emaztea hil zitzaion. Galera honek sortu zion bihozminak eta izandako porrotek osasuna hondatu zioten.Nizan apoplexiak jota, Parisa itzuli zen hiltzera. Bertan zendu zen1869komartxoaren 8an.Montmartreko hilerrian ehortzita dago, bere bi emazteen ondoan, Harriet Smithson (1854an hila) eta Marie Recio (1862an hila).

Musika lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ahotserako musikaren alorrean, Berliozek berrogeiren bat melodia eta erromantza (1823-1850), sei kantata, Requiem bat (1837) eta Te Deum bat (1855) utzi zituen. Orkestrarako musikari dagokionez, goian aipaturikoez gainera, beste zenbait obertura egin zituen:Waverley (1828),Le Roi Lear (1834),Carnaval romain (1844),Le Corsaire (1855),Beatrix et Benedict (1862). Partitura dramatikoak dituBenvenuto Cellini opera (1838);La damnation de Faust elezahar dramatikoa (1828-1846);L’enfance du Christ trilogia sakratua (1854);Beatrix et Benedict (1833-1862);Les Troyens tragedia lirikoa (1855-1858).

Teoriko, bidaiari eta kritikari zen aldetik argitaratu zituen zenbait lanen tituluak hauek dira:Traité d’instrumentation et d’orchestration (1844),Voyage musical en Allemagne et en Italie (1844),Les Soirées de l’orchestre (1852),Les Grotesques de la musique (1859),À travers chants (1861) etaMémoires (1870).

Literaturak eragin handia izan zuen Berliozen lanetan.Sinfonia fantastikoa egitekoThomas De QuinceyrenConfessions of an English Opium-Eater idazlanean oinarritu zen.La damnation de Faust ontzeko, berriz,Gérard de Nervalek itzulitakoGoetherenFausto lanean oinarritu zen. Horrez gain, garai hartanFrantzian ezezaguna zenBeethovenek eragin handia izan zuen Berliozen lanetan.Gluck,Mozart,Étienne Méhul,Karl Maria von Weber etaGaspare Spontiniren lanei ere begirune handia zien.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hector_Berlioz&oldid=9528158"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp