Akbar Haxemi Rafsanjani (persieraz:اکبر هاشمی رفسنجانی,Akbar Hāshemī Rafsanjānī;Bahreman,Persia,1934koabuztuaren 25a -Teheran,2017kourtarrilaren 8a)irandar erlijio-gizona etapolitikaria izan zen. Irango Islamiar Errepublikako presidentea izan zen1989-1997 bitartean.
Qom hiri santuko eskolamusulmanetan egin zituen ikasketak, etaKhomeiniren ikasle izan zen1950etik aurrera. Khomeiniren ordezkaria izan zen Iranen, hura erbestean bizi izan zen bitartean (1964), etaaiatolah izendatu zuen bere burua.Xahren aurkakoiraultzaren ondoren, Iraultzako kontseiluko kide izan zen (1979), etaIrango Islam Alderdi Errepublikarraren sortzaileetako bat.
Irango legebiltzarreko lehendakari izan zen1980etik1989ra bitartean, armadako buruzagi nagusi1988tik 1989ra, eta konstituzioa berrikusteko batzordeko lehendakariorde 1989an. Khomeini hil zenean, Errepublikako presidente hautatu zuten (1989-1997). Kanpo politikan Khomeinirena baino politika neurtuagoa bideratu zuen, eta ez zen sartuGolkoko Gerran (1990-1991).
2007an, Aditu Batzordearen Lehendakari izendatu zuten (batzorde horrek aukeratzen du Irango buruzagi gorena). Baina2011n,Mohamed Reza Mahdavi Kani kontserbadoreagoa aukeratu zuten postu horretarako Rafsanjaniren ordez.