Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hawaii

Koordenatuak:21°30′N158°00′W / 21.5°N 158°W /21.5; -158
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hawaii
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Hawaiʻi Ponoʻī(en)Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-HI
HiriburuaHonolulu
Hawaiiko GobernadoreaJosh Green
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak21°30′N158°00′W / 21.5°N 158°W /21.5; -158
Azalera28.311 km²
Punturik altuenaMauna Kea
Demografia
Biztanleria1.455.271(2020koapirilaren 1a)
39.399 (2019)
Dentsitatea51,4 bizt/km²
Etxebizitzak467.932
Hizkuntza ofizialaingeles etahawaiiera
Ordu eremuaHawaii–Aleutian Time Zone(en)Itzuli etaPazifikoa/Honolulu
portal.ehawaii.gov

Hawaii[1] (ingelesezHawaii etahawaiierazHawai‘i)Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, AEBko 50 estatuetan berriena. Polinesiakouhartedi bat da, Ozeano Bareko ipar-erdialdean kokatua, Kantzer tropikotik hegoaldera.Sandwich uharteak izena izan zuen garai batean.

Honolulu da hiriburua.

Populazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, jatorrizko biztanle polinesiarrak biztanle guztien % 1,5 eta mestizoak % 13,5 besterik ez dira, eta kanpotik etorritako talde jendetsuenak, berriz, japoniarrak (% 30), kaukasoarrak (% 30) eta filipinarrak (% 11) dira. Honolulun biltzen da biztanleen % 82.

Orografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Koralezko hogei uhartetik gora daude uhartedian, ipar-mendebaletik hego-ekialdera lerrokaturik. Zortzi hauek dira aipagarrienak: Niihau, Kauai, Oahu, Molokai, Lanai, Kahoolawe, Maui eta Hawaii. Guztiek jatorri bolkanikoa dute; MauikoHaleakala sumendiak munduko krater itzalirik zabalena du. Hawaii uhartean, garaiera handiena duen sumendia itzalita dago:Mauna Kea (4.208 m).Kilauea sumendiak du uharteko kraterrik handiena.Mauna Loa (4.170 m), berriz, laba-alderik zabalena (5.120 km² inguru). Erupziorik sonatuenak: Mauna Loa (1832tik aurrera hiru urte eta erdian behin; 1914, 1935, 1950, 1975, 1984), Kilauea (1924, 1954, 1960).

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tropikala: euri-jasa handiak tarteka, eta eguzkitsua oro har. Ipar-ekialdeko alisioak eta uharteen garaierak latitudeari legokiokeena baino klima hotzagoa eragiten dute, eta tenperatura-gorabeherak berdintzen.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta turismoa dira ekonomiaren oinarriak. Honolulu inguruan munduko turismogunerik handienetako bat dago (2,8 milioi bisitari urteko). Ekoizpen nagusiak azukre-kanabera eta anana dira. Eskulangintza, guztiz teknifikatua, enpresa handi gutxi batzuen eskuetan dago. Abere-hazkuntza, kafea, lore-ekoizpena eta arrantza garrantzi gutxiagokoak dira, baina hango premiak asetzeko adinakoak.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

James Cookek uhartedia aurkitu zuenean (1788), lau erreinutan zatitua zen. Handik gutxira,Kamehameha I.a (1782–1819 bitartean errege) ia lurralde osoaz jabetu zen, eta administrazio bakarra ezarri zuen. Erregetzak 1893 arte iraun zuen. Bitartean, potentzia kolonialen arteko gatazkak bizi izan ziren Hawaiin, AEBko, Frantziako eta Britainia Handiko misiolariek, merkatariek, diplomazialariek eta abarrek esku hartzen baitzuten bertako arazoetan.

1893an, atzerritarrek osaturiko batzorde batek Liliuokalani erregina egotzi, eta 1898an AEBen mendeko lurralde bihurtu zen. 1922tik aurrera, berebiziko garrantzia izan zuen uhartediak, AEBko armadaren Ozeano Bareko ardatz bihurtu baitzen Pearl Harbour basea. 1941eko abenduaren 7an, Japoniako armadakPearl Harbourko gerra-portua bonbardatu zuen. Galera gogorrak eragin zizkieten estatubatuarrei, eta, horren ondorioz, AEB zuzenean gerran sartu zen. 1959an, Hawaii AEBko estatu bihurtu zen; 50.a, hain zuzen.

Uharteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uhartedia ekialdetik mendebaldera honako uharteek osatzen dute:

UharteaBiztanleria (2000)Àzalera (km²)DentsitateaKoordenatuak
Hawaii148.67710.432´5214´319°30′N155°30′W / 19.500°N 155.500°W /19.500; -155.500
Maui117.6441.883´562´520°48′N156°20′W / 20.800°N 156.333°W /20.800; -156.333
Kahoolawe 115´5 

20°33′N156°36′W / 20.550°N 156.600°W /20.550; -156.600

Lanai3.193363´978´820°50′N156°55′W / 20.833°N 156.917°W /20.833; -156.917
Molokai7.404673´4411´021°8′N157°0′W / 21.133°N 157.000°W /21.133; -157.000
Oahu876.1561.545´3567´021°26′N157°58′W / 21.433°N 157.967°W /21.433; -157.967
Kaua'i58.3031.430´4340´822°3′N159°30′W / 22.050°N 159.500°W /22.050; -159.500
Niihau160179´90´921°54′N160°8′W / 21.900°N 160.133°W /21.900; -160.133
Kaula 0´64 21°39′N160°32′W / 21.650°N 160.533°W /21.650; -160.533
Nihoa 0´70 23°3′N161°55′W / 23.050°N 161.917°W /23.050; -161.917
Necker 0,18 

23°34′N164°42′W / 23.567°N 164.700°W /23.567; -164.700

French Frigate Shoals 0´25 

23°45′N166°10′W / 23.750°N 166.167°W /23.750; -166.167

Gardner Pinnacles 0´02 25°1′N167°59′W / 25.017°N 167.983°W /25.017; -167.983
Maro uharria 0 25°25′N170°35′W / 25.417°N 170.583°W /25.417; -170.583
Laysan 4´11 25°50′N171°50′W / 25.833°N 171.833°W /25.833; -171.833
Lisianski 1´56 26°2′N174°0′W / 26.033°N 174.000°W /26.033; -174.000
Pearl eta Hermes 0´36 27°48′N175°51′W / 27.800°N 175.850°W /27.800; -175.850
Midway 6´2 28°13′N177°22′W / 28.217°N 177.367°W /28.217; -177.367
Kure 0´86 28°25′N178°20′W / 28.417°N 178.333°W /28.417; -178.333
GUZTIRA1 211 53716.639´4472´8 

Hawaiiar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2013-07-13). 169. araua: Ozeaniako toponimia..

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Hawaii uharteak
Estatuak
Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalak
Dependentziak
Uharte txikiak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hawaii&oldid=9071419"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp