Hauteskunde kanpainaerreferendum nahizhauteskunde baten aurretikalderdi politikoek,hautagaiek eta bestelako eragile politikoekboto emaileei eurenprograma politikoa ezagutarazi etabotoa eskatzen den ekitaldien multzoa da, gehienetanpropaganda eta marketin politikoa baliatuz.
Ekitaldi hauetan ohikoak diramitin delako bilkurak, kalekokartel etaafixak eta herritarrei helarazten zaizkiengutunak. Gehienetan, hauteskunde kanpainetarako hauteskunde edo erreferendum aurreko epe jakin bat ezartzen da legez, eta herritarren botoa ezin da eskatu epe horretatik kanpo. Horrela, hauteskunde kanpaina aurreko epearihauteskunde aurre-kanpaina deitzen zaio; hauteskunde-kanpainaren azken egunaren biharamunean, berriz,hausnarketa eguna delakoa izaten da, non propaganda egin eta botoa eskatzea guztiz debekaturik izaten diren, bozketa-egunean bezalaxe.
Alderdi politiko edo politikari baten programak eta erabakiak hauteskundeetan boto gehien lortzeari begira eratzen direnean, bestelako kontsideraziorik gabe, haiekelektoralistak edopopulistak direla esaten da, zentzu gaitzesgarrian gehienetan.
![]() | Artikulu hauzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |