Horus jainkoaren emaztea zen, irudikapen zeremonial batzuetan, jainkoren ama bezala,Isisekin lotuta agertzen den arren. Egiptoar mitologiaren arabera, elkarrekin, Horusen aita zenOsiris jainkoaren heriotza mendekatu zuten.
Zuhaitz zerutiarra elikatu eta bizia ematen dio. Behi baten irudiarekin, hildakoak hartu eta babesten ditu, hildakoei janaria emanez.
Jainkosaren buruaren irudia, bere omenez eraikitako hainbat kapera eta tenpluren zutabeetakokapiteletan zizelkatua izan zen:hathortar kapitelak deritze. Modu honetara irudikatutako jainkosa egiptoar bakarra zen.
Idazkien arabera,Sinaiko meatzariek Hathor jainkosa gurtzen zuten. Hathorren tenplu nagusiaSethy II.ak eraiki zuenK. a. 1200. urtean, Timnakokobre meatzeen ondoan, Seir edomtarrean. Serabit el-Jadim, Sinaiko penintsularen hego-mendebaldean dagoen herri bat da, non, antzinatetik,turkesak atereak izan ziren, batik bat, egiptoarrentzat.Flinders Petriek hasitako indusketa arkeologikoek, meatze esplotazioak eta Hathorren tenplu bat argitara eman zituzten.
Badaude teoriak,Biblian aipatzen denurrezko zekorra, Hathor jainkosaren gurtzako irudi artistiko bat izan litekeela adierazten dutenak.