Hastings Kamuzu Banda (Kasungu,1898kootsailaren 15a –Johannesburgo,1997koazaroaren 25a)[1]malawiar mediku eta politikaria izan zen. Malawiko agintaria izan zen 1964-1994 bitartean, lehen ministroa hasieran, eta presidentea ondoren.
Haren jaioteguna gutxi gorabeherakoa da.Chewa etniako nekazari familia batean jaio zen.Estatu Batuetan etaBritainia Handian medikuntza ikasketak egin zituen, eta azken herrialde horretan lan egin zuen mediku gisa.1958an bere herrira itzuli zenean, zurien mendean zegoen Rhodesia eta Nyassalandiako Federazioaren aurkako kanpaina gidatu zuen.1959ko matxinaden ondoren, koloniako agintari britainiarrek atxilotu egin zuten;Malawi Congress Party (Malawiko Batzarraren Alderdia) sortu zuen urte berean.1960an askatu zuten, Nyassalandiako independentziaren trantsizioaldian laguntzeko.
1963an, gobernuaren buruzagitza bereganatu eta,1964ko uztailaren 6an, Nyassalandia, Banda lehen ministro zuela,Commonwealtheko kide independente bilakatu zenMalawi izenarekin.1966an, Malawi errepublika aldarrikatu eta presidente bilakatu zen Banda.1970ean, bizitza guztirako luzatu zuen kargua. Haren politika diktatoriala izan zen, eta errepresioa erabili zuen oposizioaren aurka.
1967anHegoafrikara hurbiltzen hasi zen, eta1971n bera izan zen Hegoafrika ofizialki bisitatu zuen Afrikako lehen estatuburua.1980ko hamarkadan gogorki gobernatu zuen, baina hurrengo hamarkadaren hasieran oposizioa eta Malawin giza eskubideak babesteko nazioarteko presioa areagotu egin ziren, eta1994an, independentzia lortu zenetik Malawin egin ziren alderdi anitzeko lehen hauteskundeetan, lehendakaritza galdu zuen. Gobernatu zuen urteetan dirutza bereganatu zuen, 320 milioi dolar zenbatespenen arabera. Hegoafrikako ospital batean hil zen,1997ko azaroaren 25an.[2]