HaritzaQuercusgeneroko ehunkazuhaixka etazuhaitzen izen orokorra da, bai eta harekin zerikusi handia duten beste genero batzuetako espezieena ere,Lithocarpus legez.Euskal Herriko haritz motarik ohikoenaQuercus robur espeziea da, eta, horregatik, euskarazharitz izena zehaztapen gehiago gabe aipatzen denean, normalean, espeziehoni dagokio.[1]
Quercus generoaipar hemisferiokoa da,hosto erorkor etairaunkorreko espeziez osatua, etaAsian etaAmerikan lur hotzetatik tropikoraino hedatua. Haritzen fruitueiezkur deitzen zaie; eta zuhaitz hauenbasoei,harizti.
Quercus generokoak izan arren, badira oro har haritz deitzen ez ditugun espezie batzuk, adibidez:Q. ilex (artea),Q. faginea (erkametza),Q. suber (artelatza),Q. coccifera (abaritza).
Generoa bi azpigenero eta sekzio batzuetan banatzen da:
Haritzak sarritan altzariak eta lur zolak egiteko erabiltzen denzur gogorra dute.Quercus suberartelatzaren azala ardo botilentzako tapoiak egiteko erabiltzen da. Espezie hauMediterraneo Itsasoaren inguruan hazten da,Portugal,Espainia,Aljeria etaMaroko izanik munduan horren ekoizpen handiena dutenak. Europa eta Amerikako haritz espezie batzuk ardoupelak egiteko erabiltzen dira; kupelek , batzuetan erabili baino lehencharred, eragina dute lortzen den zaporean.
Ipar Amerikako haritzen artean, zurerako haritz gorrien taldekoen artean, zein espeziekoak diren kontuan hartu barik denak haritz gorri legez merkaturatuak,haritz gorriakQuercus rubra du balio handiena (a.k.a.Q. borealis). Zurerako haritz zuriien taldekoen artean, danak haritz zuri legez merkaturatuak, estimatuenaharitz zuria (Quercus alba) da. Haritz zuria askotan erabiltzen da ardaoa ontzeko upelak egiteko.Haritz kandudun (Quercus robur) etaharitz kandugabearen (Quercus petraea) zura, asko erabiltzen da Europan.
Haritz zurienazala lehortu eta medikuntzan erabiltzen da. Haritzen azalaktanino kopuru handia du eta, eta larruak ontzeko erabiltzen da.Ezkurrak irina eta, xigortuak, 'ezkur kafea' egiteko erabiliak izaten dira.
Haritzen ezkurrek estratifikazioa behar dute ernatzea suspertzeko.Haritz zuri gehienek berehalako estratifikazioa behar dute;Gaztaina haritza (Quercus prinus) erako espezieek sustrai bat kimatuko dute jausi eta berehala dagokion sustratua behar du sustraiak bota ditzan. Bestalde,haritz gorrien ezkur asko estratifikatuak izan behar dira bi urtera arte ernatu baino lehen.
Phytophthora ramorum onddoak aste gutxitan hil ditzake haritzak.Ceratocystis fagacearumak sortutako gaixotasuna ere (Astigar neerlandarren gaitza eragiten duenaren ahaide hurbila den onddoa), hilgarria da haritz batzuentzako,haritz gorrientzako gehien bat (haritz zuriek, kutsatzen badira ere, hobeto pairatzen dute gaixotasuna eta, normalean, ez dira hiltzen). Beste arrisku batzukkakalardo zur zulatzaileak, eta kanpotik igarri ezin den zuhaitz zaharren sustraiusteltzea dira, azken hau sarritan aise bortitz batek zuhaitzak botatzen dituenean bakarrik atzematen da.Lepidoptero askoren larbek haritzen orriak jaten dituzte, beste batzuen artean, espezie hauek:
Haritza sendotasun eta iraunkortasunaren ikurra da.
HaritzaErresuma Batua,Alemania etaAmeriketako Estatu Batuen herri zuhaitza da, baitaEuskal Herriaren ikur garrantzitsua; Gernikako juntetxean dagoen haritza Euskal Herriko zuhaitzik ezagunena dela.
Linnaeusek bost haritz espezie bakarrik zehaztu zuen Ipar Amerikaren sortaldean, orrien forma nagusian oinarrituta. Haritz zuria (Q. alba), Gaztaina haritza (Q. prinus), Haritz gorria (Q. rubra), Sahats itxurako haritza (Q. phellos) eta Ur haritza (Q. nigra) ziren. Ostro forma nahasgarriz aritu zenez,Q. prinus etaQ. rubra espezimenek espezie bat baino gehiagoko orriak zituzten. Hori dela eta, taxonomista batzuek izen ezberdinak proposatu dituzte genero bi honentzat (Q. montana etaQ. borealis, hurrenez hurren).