Harem[1] (turkieraz,arabierazko حرمḥaram 'debekatutako lekua edo leku sakratua' hitzetik ekarria, حريمḥarīm 'leku sakratua; familia bateko emakumeak' eta حرامḥarām, 'debekatutakoa; sakratua' hitzekin lotuta)musulmanen artean, zenbaitetxetako gela edo aretoa da,emakumeek bakarrik erabil dezaketena[2].
Otomandar Inperioaren garaian jauregian (batez ereTopkapı jauregian, Istanbulen) bizi ziren emakumeen etxebizitza zen. Bertansultanaren ama, arrebak, ohelagunak (etorkizunekosultanen amak), zenbait diplomatikoen alabak, ikasleak eta emakumeesklaboak zeineksultanari plazera ematen ziotendantza,musika edosexuaren bitartez, bizi ziren.Eunukoak toki honen gudari beltzak zirenez zikiratzen zituzten. Zenbait emakumeek turkoa eta persiarra, dantza, musika, kantua edo maitasun-arteak ikasten zituzten. Esaten daAbd-ar-Rahman III.a,Kordoban egon zen lehenengo omeiatarkalifaren harena 6000 emakume eduki zituela.
Harena leku ia autonomo bat zen, arau propioekin etahierarkia batekin. Emakumeek askotan,valide sultana (sultanaren ama) edo emazteak adibidez, haien semeak hurrengo sultana izateko konspiratzen zuten. Horrela, sultan bereziak egon ziren,Mustafa I.a moduan atzerapen bat zuena eta instrumentu bezala jarri zutena.
Súleyman Kanuni baino lehen, etorkizuneko sultanen amak sultana amarengatik hautatuak izaten ziren haien edertasuna eta inteligentziagatik. Bere erregealdiaren bitartean harenaren funtzioapolitikoagoa bilakatu zen bere emazteHürreneri esker, Roxelana izenarekin ezaguna mendebaldean. Emakume honek botere "gelaurre" bat eta "emakumeen erreinu bat" ezarri zuen, mende bat eta erdi iraungo zuena. Harena estatu batean bihurtu zen beste estatu baten barruan. Bere semeaSelimeri, "mozkorra" ezizenarekin ezaguna, politika bainoorgiak eta libertinajea gustatzen zitzaizkionez Hürren izan zen benetan gobernatu zuena.