
Haran Berria Proiektua,Toshka Proiektua edoToshka KanalaNasser aintziratikEgiptokoMendebaldeko Basamortua ureztatzeko eraikitzen ari den proiektu erraldoiari ematen zaion izena da.1997an Egiptoko gobernuak erabaki zuenharan berria eraikitzea; gaur egungoNiloko harana litzatekeharan zaharra. Egiptok duen populazio hazkunde eta dentsitate handiari erantzun bat emateko proiektua da.
Kanala Toshka badiatik iparraldera hasten da, etaDarb el-Arbe'ieneraino mendebalderantz hedatuko litzateke; hortikBaris oasiseraino, 310 kilometro eginez. 2012an 60 kilometro falta ziren horraino iristeko. 2005eko martxoanMubarak Punpatzeko Estazioa ireki zen, proiektu honen parte zentrala. Aintziratik ura punpatzen du, eta 2.340 kilometro koadro basamortu nekazaritza eremu bilakatzea da helburua.Abdel Fattah el-Sisi presidenteak proiektua berriro martxan jarri zuen. Lurrak doan ematen zaizkie unibertsitateko graduatuei,akre bat bakoitzari,Bizitza Luzea Egiptorentzat Funtsa erabilita.
Arazoak aurreikusten dira Mendebaldeko basamortuak duengazitasun maila dela eta,akuiferoak kutsatu ahal dituenak etairrigazioaren ondorioz ura ez-edankor bilakatu. Lurrak dituen mineralek ere ureztatze sistemak izorratzen dituzte.
Proiektu honen albo-kaltez,Toshka lakuak sortu dira.