Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hans Richter (artista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hans Richter (artista)
Bizitza
JaiotzaBerlin1888koapirilaren 6a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
 Suitza
BizilekuaZürich
HeriotzaMinusio1976kootsailaren 1a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Ferruccio Busoni
Ikaslea(k)
ikusi
Jarduerak
Jarduerakmargolaria,arte-historialaria,zinemagilea,ilustratzailea,film-zuzendaria,artista grafikoa,artista bisuala,zinema ekoizlea,gidoilaria,errealizadorea,artista etaeskultorea
Lantokia(k)Zürich eta New York
Enplegatzailea(k)Bauhaus
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Abstract Artists(en)Itzuli
Mugimenduadadaismoa
kubismoa

IMDB: nm0725257Allocine: 12811Allmovie: p108227
Musicbrainz: ff8070c3-9718-47b0-8975-97ecbcfd1a0bDiscogs: 2406917Edit the value on Wikidata

Hans Jihannes Siegfried Richter (Berlin,1888koapirilaren 6aMinusio,1976kootsailaren 1a) alemaniar margolari dadaista, artista grafiko, zinemagile abangoardista eta artearen historialaria izan zen.

Abangoardiako artearen pertsonaia nagusietako bat izan zen 1910eko eta 1920ko hamarkadetan, bai etaespresionismo,dadaismo,konstruktibismo etaneoplastizismoa ere.

1908an Berlingo Arte Ederren Akademian sartu zen eta 1909an Erromakoan. Arte modernoarekin harremanetan jarri zen lehen aldiz 1912an,Der Blaue Reiter taldeko kideekin eta 1913anDer Sturm galeriarekin. 1914ankubismoaren eragina jaso zuen.

1916an zauritu zutenLehen Mundu Gerran, eta armadan baja eman zioten. Urte hartan egin zuen lehen erakusketa Munichen.Zürichera bidaiatu zuen,Tristan Tzara,Marcel Janco,Jean Arp etaHugo Ball ezagutu zituen etaDada taldean sartu zen.

Artistaren betebeharra politikan inplikatzea eta gerra amaiera eta iraultza babestea zela uste zuen. 1917anarte abstraktuko lehen lanak sortu zituen eta 1918an zinemarekin esperimentatzen hasi zen. 1919an Züricheko Artista Iraultzaileen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta 1920anDe Stijl-en parte hartu zuen.

1933an naziek Berlingo haren estudioa eta haren lanak suntsitu zituzten etaartista endekatutzat jo zuten. Nazionalitate alemaniarra ere kendu zioten.

Richter 1940an iritsi zen Estatu Batuetara. Zinema irakaslea izan zen eta filmak filmatzen eta erakusketak antolatzen aritu zen dadaismoarekiko interesa sustatzeko. 1965eanDada: Art and Anti-Art liburua idatzi zuen.

Filmografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hans_Richter_(artista)&oldid=10251187"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp