| Hanna Butenschøn | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Hanna Døderlein |
| Jaiotza | Holt Municipality(en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1928koekainaren 7a (76 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Nils August Andresen Butenschøn(en) |
| Seme-alabak | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | norvegiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Hanna Andresen Butenschøn, jaiotzezDøderlein (Holt,1851kouztailaren 12a –Oslo,1928koekainaren 7a),Helene Dickmar izengoitiaz ere ezaguna,norvegiaridazlea izan zen[1][2][3].
Hanna Døderlein Norvegiako Holt herrian jaio zen Christian Grønbech Døderlein (1816-1898) elizako deanaren eta Malvina Petersenen (1820-1909) familian. 1871n Nils August Andresen Butenschøn (1842-1935) enpresaburuarekin ezkondu zen. Barthold A. Butenschøn Sr. (1877-1971) enpresaburuaren ama eta Barthold A. Butenschøn (1904-2001) bankari eta argitaratzailearen amona zen[1].
Hainbat panfleto kritiko eta polemiko argitaratu ondoren, 1890eanUd i Livet eleberria kaleratu zuen, Helene Dickmar izengoitia erabiliz. GeroagoEllen (1893),Psyche. En Kvindes Kjærligheds Historie (1906),Det gylne Bæger (1910) eta Danserinden: afDr. Gerhard B.s efterladte optegnelser (1918) prosazko lanak etaKorsvei (1901)[4],September (1903)[5] etaSom vi nu engang er – (1915) antzezlanak idatzi zituen[1][6].