| Hamarkada |
|---|
 |
| Azpiklasea | mende |
|---|
Hamarkada (δεκάς (dekas) antzinako grezieratik eratorria: «hamarreko taldea») bat da jarraikako hamarurteko denbora bitarte bat.[1] Beraz,mende bat 10 hamarkadak osatzen dute. Hamarraldiek hamar urteko edozein aldi deskriba dezakete, hala nola pertsona baten bizitzarena, edourte naturaleko talde zehatz bat.
Hamar urteko denbora tarteak izendatzeko terminoa garai modernoetan hasi zen erabiltzen. Euskal literatura klasikoa 2000. urtera bitarte biltzen duenEHUren Corpus Historikoak[2] 1957an ematen duhamarraldi terminoaren lehen lekukoa,[3] eta geroago, 1971n,hamarkada terminoaren lehen adibidea[4]. Bi aldaerak 1990eko hamarkadan hasi ziren orokortzen literatura klasikoan.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez du hobespen markarik ezartzenhamarraldi[5] etahamarkada[1] hitzetan, baina bigarrenari eransten dio definizioa landua («Hamar urteko denbora-bitartea») eta lehenaren definiziotzat ematen duhamarkada bera.
Euskalterm datu base terminologikoakdekada terminoa ematen dumeteorologian, baina ez hamarurteko denbora tarte bat definitzeko, baizik hamareguneko tarte bat definitzeko: «Elkarren segidako hamar egunek osatutako tartea, elementu meteorologiko bat edo gehiago aztertzeko batzuetan erabili ohi dena».[6] Izan ere,etimologiari begiratuta,dekadalatinezkodecada,-æ hitzetik dator, hau da, «hamarreko multzo bat». Latinetik datorrenfrantsesez, adibidez,décade hitzak «hamar eguneko denbora tartea» esan nahi du, etadécennie erabiltzen da zehazki hamar urteko denbora tartea adierazteko. Aldiz,gaztelaniaz,decenio hitzak hamar urteko denbora tarte bat adierazten du, baina ez, halabeharrez, mende bakoitzaren hamarkadekin bat egiten duena.[7]
Zehazki hiztegiakhamarraldi, hamarkada ―hurrenkera zehatz horretan― ematen ditu gaztelaniazkodécada[8] etadecenio[9] hitzen baliokidetzat.
Hamar urteko denbora bitartearen kontzeptua adierazteko bi hitzetan, badirudihamarkada nagusitu dela,hamarraldia-ren aurretik. Izan ere, XXI. mendeko ereduzko prosarencorpusa biltzen duenEHUren Egungo Testuen Corpusak[10] 80.101 agerraldi ematen dituhamarkada hitzaren sarreran[11] eta 3.356 agerraldi, berriz,hamarraldi hitzaren sarreran.[12]
Beste horrenbeste,EHUren Ereduzko Prosa Dinamikoak[13] 2.610 agerraldi ematen dituhamarkada hitzarentzat,[14] eta 106 agerraldihamarraldi hitzarentzat.[15]
Hamar urteko edozein aldi izan daiteke hamarkada bat. Adibidez, «bere azken hamarkadan, Mozartek harmonia kromatikoa aztertu zuen garai hartan oso ohikoa ez zen mailan» esaldiaWolfgang Amadeus Mozarten bizitzaren azken hamar urteei buruzkoa da soilik, kontuan hartu gabe zein urte natural sartzen diren. Izan ere, pertsona baten bizitzako lehen hamarkada jaiotegunean hasten da, eta 10. urtebetetzean amaitzen da. Bizitzako bigarren hamarkada bere bizitzako 11. urtearekin hasten da, eta 20. urtearen amaieran amaitzen da, 20.urtebetetzean; eta horrela etorkizunean ere, hurrenez hurren, pertsona bizi den artean.
Hamarkadak izendatzeko metodorik erabiliena da urteak zenbaki partekatuen arabera multzokatzea, 0z bukatzen den urtetik 9z amaitzen den urtera;1960tik1969ra bitarteko aldia1960ko hamarkada da, eta1970etik1979ra bitarteko aldia, berriz,1970eko hamarkada. Batzuetan, hamarrekoen zatia baino ez da aipatzen (60ko hamarkada edo80ko hamarkada), baina formula hori nahasgarri izan daiteke, ez baitu zehazten zer mendetan ulertzen den; izan ere,20ko hamarkada berdin uler daiteke1920ko hamarkada edo2020ko hamarkada.
Dena dela, hamarkadak taldekatzeko metodo hau ezin da aplikatu K.o. 10. urtearen aurreko hamarkadan, ez baitzen 0. urterik izan.
Hamarkada gisa hamar urteko periodoei buruz hitz egitea XIX. mendearen amaieran baino ez zen egin.[16]
Bereziki XX. mendean, zenbait ezizen sortu izan ziren, 0-9 bitarteko hamarkada bitarteko sisteman oinarrituta, hamar urteko denbora bitarte jakin batzuk izendatzeko, batez ere ingelesez, hala nolaSwinging Sixties (1960), edoRoaring Twenties (1920ko Hamarkada Zoriontsua).
Ikuspegi bitxiago batek urteak biltzen dituAnno Domini egutegiaren garaia hasi zenetik, hamarkadak definitzeko 1ez bukatzen den urtetik 0z amaitzen den urtera; horrela, lehen hamarkada 1-10 bitartekoa da, bigarrena 11-20 bitartekoa eta abar. Aipatu ere letraz aipatu ohi dira, adibidez «XIII. mendearen bigarren hamarkada», «XVI. mendeko hirugarren hamarkada» edo «XX. mendearen azken hamarkada» (sic).[17] Hamarreko multzo hori ere esplizituki identifika daiteke; adibidez, «1961-1970»;[18] «2001-2010»;[19] «2021-2030».[20]Kristo aurreko egutegiaren aroaK.a.1. urtearekin batera amaitu zen eta K.o. egutegiaren aroa hurrengo urtean hasi zen, K.o.1. urtean, alegia, 0. urterik ez baitzen izan.
YouGov nazioarteko inkesta etxeak galdeketa bat egin zen 2019ko abenduaren 2an,Estatu Batuetako 13.582 helduen artean. Zehazki, galdetu zieten: «Noiz uste duzu hasi eta bukatuko dela datorren hamarkada?». Emaitzen arabera, % 64k uste zuen «hurrengo hamarkada» 2020ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2029ko abenduaren 31n bukatuko zela (0-9 metodoa); % 17k erantzun zuen 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2030eko abenduaren 31n bukatuko zela (1-0 metodoa); eta % 19k erantzun zuen ez zekitela.[21]
Nazio Batuen Erakundeak gai jakin batzuk jarri ohi ditu erdigunean hamarkada bakoitzean, munduko herrialdeenpolitika publikoetan norabide berean eragiteko helburuz. Adibidez, 2021-2030 hamarkadarako hiru gai hauek aldarrikatu ditu:Zahartze Osasuntsuaren aldeko Nazio Batuen Hamarkada,[22]Ekosistemak Lehengoratzeko Nazio Batuen Hamarkada,[23] etaGarapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoaren Nazio Batuen Hamarkada.[24]
Euskal kulturan, hamarkadarekin lotu daitekeen hamarrekoa dago.Bertsotan,hamarreko handia edohamarreko txikia daude;mus karta jokoan, berriz, puntuak kontatzerakoan,hamarrekoa erabiltzen da. Harrigarria da, hala ere, bertsotan, batak zein besteak bost lerroko estrofak dituela, ez hamarrekoak, naiz lehenak 10-8 silaba izan, eta bigarrenak 7-6 silaba[25] eta mus karta jokoan ere bost puntu lortzerakoan kontatzen dela hamarrekoa.
Arteetan eta, bereziki, literaturan, ugari dirahamarkada jakin bat aintzat hartzen, aipatzen edo aztertzen duten obrak. Horien artean daude:
- DecadeNeil Young kanadar musikariak 1977an argitaratutako bilduma baten izenburua da, hamar urtetako ibilbidearen laburpen gisa.
- Decade: Greatest HitsDuran Duran ingeles musika taldeak 1989an kaleratutako disko baten izenburua da.