Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Halogeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taldea17
Periodoa
29
 F 
317
 Cl 
435
 Br 
553
 I 
685
 At 
7117
 Uus 

Halogenoak edoelementu halogenoaktaula periodikoaren 17. taldekoelementu kimikoen seriea da. Talde honek ondoko elementu hauek barne hartzen ditu:

Halogenoen taldeak ezaugarri berezi bat dauka taula periodikoaren gainerako taldeen aurrean:giro-tenperaturanlaspel,isurkari edogotorra diren elementuak dauzka.

Ugaritasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Osoerreaktiboak direnez, halogenoakkonposatu kimiko eran edoioi eran soilik ageri dira naturan.Haluro-ioiak etaoxianioiak, hala nola iodatoa (IO3-),mineral askotan etaitsas uretan aurki daitezke. Izaki bizidunek hainbatkonposatu organiko halogenatu dauzkate osagaitzat. Forma elementalean, halogenoakmolekuladiatomiko eran existitzen dira, baina forma hauek bizitza laburrekoak dira. Giro-tenperaturan etapresio estandarrean, fluorra eta kloroa gasak dira, bromoa likidoa da eta iodoa eta astatoa solidoak dira.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Halogeno terminoakXVIII. mendekofrantziarnomenklaturan du jatorria. Izenak, berez,grezierako sustraiak dauzka:hals (itsasoa) edohalas (gatza), etagen- (sortu). Hitza sortu zenmetal batekin lotzeangatza sortzen duten elementuak direlako.

Kimika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreaktibotasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Halogenoak osoerreaktiboak dira eta, beraz,izaki bizidunentzako kaltegarriak edo hilgarriak izan daitezke kantitate handietan bada. Erreaktibotasun honen zergatia berenkanpo-geruza beteta edukitzeko behar dituzten zortzielektroietatik bat falta zaielako da.

Fluorra elementurik erreaktiboena da,beirari berari ere erasaten baitio etagas nobleekin ere konposatuak sortzeko gai baita. Gas korrosiboa eta oso toxikoa da. Saiakuntza-gelan fluorra ezin da beirazko ontzi arruntekin erabili,ur apur bat besterik ez baitu behar beirarensilizioarekin SiF4 eratzeko. Beraz,teflonezko ontziekin, beira oso lehorrarekin edokobrea etaaltzairua bezalako metalekin manipulatu behar izaten da.

Kloroa eta bromoadesinfektatzaile gisa erabiltzen diraedateko uretan, igerilekuetan, zauri egin berrietan eta gainazaletan.Bakterioak eta kaltegarriak izan daitezkeen bestemikroorganismo batzuk hiltzen dituzte. Hain erreaktiboak dira,lixiba gisa ere erabiltzen direla.Sodio hipokloritoa lixiba komertzial gehienen osagai aktiboa da, eta klorotik eratorritako beste lixiba batzukpapera ekoizteko erabiltzen da.

Hidrogeno haluroak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Halogenoek konposatu bitarrak osatzen dituztehidrogenoarekin, hidrogenohaluroak. Konposatu hauekazido bereziki sendoak dira. Ur-disoluzioetan elementu hauei azido hidrohaliko deritze.

Konposatu organohalogenoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Konposatu organiko sintetiko askok (esaterako,polimeroplastikoek), etanaturan ageri diren batzuk, halogeno-atomoak dauzkate bere osaeran. Konposatuhalogenatuak edo haluro organikoak dira. Kloroa da halogenorik arruntena, eta gizakiok kantitate handietan, kloruro-ioi eran, behar dugun bakarra. Kloruro-ioiek funtseko betekizuna daukateburmuinaren funtzioan. Iodoaaztarna-kantitateetan behar datiroxina ekoizteko. Bestalde, badirudi ez fluorra ez bromoa ez direla beharrezkoak gizakientzako, nahiz eta, antza denez, fluor-kantitate txikiakhortzak usteltzearen aurrean babesteko erabilgarria den.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. N. N. Greenwood, A. Earnshaw,Chemistry of the Elements, 2nd ed., Butterworth-Heinemann, Oxford, UK, 1997.
  2. G. Thomas,Medicinal Chemistry an Introduction, John Wiley & Sons, West Sussex, UK, 2000.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Elementu kimikoak

Taldeak:   1 -  2 -  3 -  4 -  5 -  6 -  7 -  8 -  9 -10 -11 -12 -13 -14 -15 -16 -17 -18


Periodoak:  1  -  2  -  3  -  4  -  5  -  6  -  7


Serieak:  Metal alkalinoak  -  Metal lurralkalinoak  -  Lantanoideak  -  Aktinidoak 
 Trantsizio-metalak  -  Metaloideak  -  Ez-metalak  -  Halogenoak  -  Gas nobleak


Blokeak:  s blokea  -  p blokea  -  d blokea  -  f blokea 
 g blokea


Taula periodikoa

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Halogeno&oldid=9251540"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp