Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Halikarnaso

Koordenatuak:37°02′16″N27°25′27″E / 37.03778°N 27.42417°E /37.03778; 27.42417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Halikarnaso
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaMuğla probintzia
Turkiako barrutiaHalikarnaso
Koordenatuak37°02′16″N27°25′27″E / 37.03778°N 27.42417°E /37.03778; 27.42417
Map
Historia eta erabilera
Siege of Halicarnassus

Halikarnaso[1] (antzinako grezieraz:ἉλικαρνᾱσσόςHalikarnassós edoἈλικαρνασσός,Alikarnassós;turkieraz:Halikarnas;latinez:Halicarnassus, gaur egunBodrum,Turkia) antzinako greziar hiri bat da, Asia TxikikoKariaren hego-mendebaldeko kostaldean kokatua,Egeo Itsasoan,Kermeko golkoa etaKosko golkoaren arteko kokapen pribilegiatu batean. Jatorrian kostaldetik gertu zegoen uharte txiki bat baino ez zuen hartzen, gaur egunBodrumgo gaztelua dagoen toki berean.

ArgolidakoTrezen hiriaren kolonia bat izan zen,K.a. 1000n sortua.Hexapolis doriarra osatu zuten sei hirietako bat izan zen (besteakGnido,Kos,Ialisos,Lindos etaKamiros izan ziren). Zefiriongo istmoan (latinez:Zephyrium) zegoen eta hasieran Zefiria (Zephyria) deitu zen. Hiriak, konkistatzeko erabat ezinezkoaz ziren bi edo hiru gotorleku behintzat bazituen, garrantzitsuena Salmazis zelarik, hiriaren ipar muturreko harkaitz batean zegoena: beste bat Arkoneso zen, ustez portuaren aurreko uharte batean (gaur egun Orak Ada).

Gatazka erlijioso baten ondorioz (kirolari bat lortu zuen garaikurrarekin geratu zenApolo jainkoari eskaini beharrean, ohi zen bezala) eta joniarrenganako bere hurbiltasunagatik Doriar Ligatik kanporatua izan zenK.a. VII. mendean, liga hauPentapolis doriarra deitzera pasatuz.

K.a. VI. mendeanLidiako erresumaren mendera pasa zen erori arte, eta ondoren Persiara pasa zenK.a. 546an.

K.a. V. mendearen hasieran,joniar matxinadarekin, independizatu egin zen, baina berriz Persiaren mende geratu behar izan zuenK.a. 494an, bere barne autonomia, oparotasuna eta indarra mantendu bazituen ere. Urte hauetanSardes edoLidiako satraparen agintepean zegoen.Ligdamisek tirania hartu zuen K.a. 494an, bere alarguna (edo alaba) zenArtemisia I.akXerxes II.aren aldean borrokatu zuenSalaminako guduan. LigdamisKariako satrapa izendatua izan zen (batzuetan independentea eta beste batzuetan Lidiaren azpisatrapia zen satrapia) eta bere ondorengoek Karia guztia gobernatu zuten, Persiarengandik nolabaiteko independentziazK.a. 386an persiarrek domeinu zuzenago bat hartu zuten arte. Satraparik ezagunenaMausolo izan zen, hiriburuaMilasetik Halikarnasora pasa zuena, honen arreba eta emaztea zenArtemisia II.ak eraikin hauei bere handitasunagatik izena eman dien hil monumentu bat eraiki ziolarik (Halikarnasoko Mausoleoa bezala ezagutu zena eta AntzinakoMunduko Zazpi Mirarietako bat izan zena.

Kariasko greziar dinastia,helenismoa eta greziar hizkuntza inposatu zituen arren, persiarrei leial mantendu zen.Alexandro Handia iritsi zenean bazegoen erregina bat,Ada izenekoa, Alindan persiarren aldeko alderdiari eusten ziona, bere anaiaPixodoro buru zuena, Adarekin, honen senarra zenIdreo (K.a. 344an edoK.a. 343an hil zena) hil eta bi urtera ezkondu zena, eta boterean jarraitzen zuenaOrontobates satraparen agindupean, Pixodororen suhia zen persiar noble bat. Adak Alexandro hartu zuen, eta semetzat hartu nahi izan zuen. Mazedoniarrek Orontobates garaitu zuten, eta ondoren honen ondorengoa izan zenMemnon Rodasekoa, Persiaren zerbitzura zegoen greziar bat, eta Ada berrezarri zuten erregina bezala (K.a. 333)K.a. 326 arte. Halikarnaso setiatua eta suntsitua izan zen, eta bertako biztanleak Salmazisekoakropolian babestu ziren, errea izan zena. Hiria ez zen suntsipen honetatik oneratu. Hemendik aurrera, soilik mausoleoarekin zuen harremanagatik aipatua izan zen.

Alexandro hil ondorenAsandrok gobernatu zuen, Kariako satrapa izan zenaK.a. 305 arte, urte honetanAntigono I.a Monoftalmosengana pasa zelarik.K.a. 301ean, Antigono garaitua eta hila,Plistarkorengana pasa zenK.a. 294an,Egiptoko lagidarren itsas basea bihurtu zenean.K.a. 272an seleukotar inperiora pasa zen eta honen gobernupeanKariar Ligaren jarraipena zen liga baten barnean zegoela ezagutzen da.

K.a. 189an,Apameako hitzarmenaren bidez,Erromara pasa zen, honen subirautzapean hiri askea eta ondoren erromatar kolonia izan zelarik.K.a. 88anMitridates VI.a EupatorPontoko erregeak okupatu zuen denbora laburrez. Ondoren Erromaren eta Bizantzioren eskuetan jarraitu zuen1071 arte, turkiarseliuziden esku erori zenean. Mehmet sultanakMaltako Ordenako zaldunei hiria okupatzea baimendu zien, eta gaztelu bat eraiki zen (San Pedro gaztelua, oraindik han mantentzen dena ber dorreekin, egungo Bodrum herriko ikurra da).

1522an otomandar subirautzapean erori zenSuleiman Handia sultanakRodas uhartea konkistatu zuenean. Dirudienez, garai hartan Petrion deitua zen (beharbada gazteluaren izenagatik), eta otomandarrek Bodrum bihurtu zuten.

Gaur egun oraindik mantentzen dira antzinako harresiak, mausolearen hondakinetako batzuk (Salmazis]]etik ekialdera) eta iturri batzuk.Afroditaren tenplua, antzinaroko ederrenetakotzat hartua, ez da mantendu. Egungo Bodrum turkiar hirian aurkitutako egitura batzuk, mausolea apaintzen zutela uste da, eta gaur egunBritish Museumean daude.

Herodoto etaDionisio Halikarnasokoaren jaioterria izan zen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Halikarnaso&oldid=9090314"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp