Haitzuloa, halaberharkaitz-zuloa,hartzuloa,koba (Heg.) edokobazuloa (Heg.), lur azpian dagoen zulo sistema naturala da, uraren, labaren edo izotzaren higaduraren bidez sortzen dena. Kasurik ohikoena euri ur azidoakkareharria disolbatzerakoan agertzen dena izaten da.
Euskaraz hitz ugari ditugu kontzeptu hau izendatzeko:koba,kobazulo,leize,leizezulo,harpe,karbi,osin,troka etahaitzulo. Denek ez dute zehatz-mehatz esanahi bera.Leizeak sakon handikoak dira; etaharpeak edo kobak, zabalagoak sarreran, eta motzagoak.
Espeleogenesia izena ematen zaio haitzuloen sorrera prozesuen multzoari. Jarduera kimiko eta geologikoek (indar tektonikoek eta atmosferikoek) eragiten dute.
Inguruko harrien garai berean sorturiko haitzuloak dira. Hodi bolkanikoa sumendiak eztanda egiten duenean gertatzen da, magma fluidoak solidotzen ari den arroka zeharkatzen duenean. Laba kanporatzen denean zuloa bertan gelditzen da[1]. Laba hodirik handienaHawaii uhartean aurkitzen da, Kazumura haitzuloa da.
Arrokak sortu eta egonkortu ondoren sortzen diren haitzuloak dira. Arrokameteorizazioaren eraginez deskonposatu egiten da eta higadurak zuloa egiten du. Haigatzailearen arabera mota desberdinetako haitzuloak eratzen dira:
Itsasertzeko haitzuloak: olatuek kostaldea kolpatzean sortzen dira. Edozein motatako arrokatan gerta daitezke eta normalean nahiko txikiak izaten dira.
Izotzetako haitzuloak: glaziar baten azpian eratzen dira, glaziarren barneko izotza urtu eta ur korronteak agertzen direnean.
Haitzulo karstikoak: ohikoenak dira etakareharrizko etadolomiazko arroketan gertatzen da. Euri urak CO2 garraiatzen du eta disolbatzerakoan azido karbonikoa eratzen da. Honez ura azidotu egiten du eta arroka disolbatzen du. Milioka urte iraun ditzakeen prozesua izanikEstalaktitak (goitik behera) etaestalagmitak (behetik gora) dira, eta biak elkartzen direnean zutabeak sortzen dira.
Mammoth Cave (Estatu Batuak): haitzulo sistema luzeena da, 628 km-ko luzera baitu[2]. Itsaso azpiko haitzulorik luzeena 215 km-koa da etaMexikon aurkitzen da[2].
Historiaurreko gizakien aztarnen artetik, ikusgarriak diralabar-pintura deitutakoak, hau da, hormetan egindako marrazkiak. Batik bat,animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek,zaldiak,oreinak etazezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin.