Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Haiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haitiko Errepublika
République d'Haïti
Repiblik Ayiti
Ereserkia:La Dessalinienne(en)Itzuli
Goiburua: L'Union Fait La Force
("Batasunak indarra egiten du")

flag of Haiti(en)Itzuli

Coat of Arms of Haiti(en)Itzuli
 Kokapena munduan 
 Mapa politikoa 
Geografia
HiriburuaPort-au-Prince
18°32′49″N 72°20′25″W
Azalera27.750 km²
Punturik altuenaPic la Selle(en)Itzuli (2.674 m)
Punturik sakonenaKaribe itsasoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakDominikar Errepublika,Ameriketako Estatu Batuak etaTurks eta Caicos uharteak
Administrazioa
Haitiko presidenteaTransitional Presidential Council(en)Itzuli
LegebiltzarraHaitiko Parlamentua
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria10.981.229
Dentsitatea395,72 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa3,033(2014)
Derrigorrezko eskolaratzea6-11
Bizi-itxaropena63,33(2016)
Giniren koefizientea41,1(2012)
Giza garapen indizea0,535(2021)
Ekonomia
BPG nominala8.408.150.517,9768 $(2017)
BPG per capita765 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa19.972.602.022 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn1.818,795 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala1,4 %(2016)
Erreserbak2.410.456.438 $(2017)
Inflazioa12,5 %(2016)
Historia
Sorrera data:1804kourtarrilaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+509
ISO 3166-1 alpha-2HT
ISO 3166-1 alpha-3HTI
Ordu eremua
Elektrizitatea110 V. 60 Hz.NEMA 1-15(en)Itzuli etaNEMA 5-15(en)Itzuli
Internet domeinua.ht
primature.gouv.ht

Haiti[1] (frantsesez:Haïti;Haitiko kreoleraz:Ayiti), izen ofizialaHaitiko Errepublika[1] (frantsesez: République d'Haïti;Haitiko kreoleraz:Repiblik Ayiti),Erdialdeko Amerikako estatu burujabea da,Hispaniola uharteko mendebaldeko herena hartzen duena; uhartearen gainerakoaDominikar Errepublika da. 27.750 kilometro koadroko eremua du, eta2016an 10,8 milioi biztanle zituen.[2] HiriburuaPort-au-Prince da.

Hispaniola uhartea —edo Quisqueya, bertako biztanleek (arawak eta taino indiarrek) deitzen zuten bezala— Kolonek aurkitu zuen1492an eta espainiarren mendeko kolonia izan zen. Arawakak hamarraldi gutxiren buruan erabat desagertu ziren.Domingotar fraideek uhartea ebanjelizatu zutelarik,Santo Domingo haien patroiaren izena eman zitzaion. Azukreak erakarrita, europar gehiago heldu zen eta1697an EspainiakFrantziari eman zion uharteko mendebaldea. Independentzia1802an lortu zuen.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taineraz,Ayiti hitzak “Mendi garaietako lurraldea”[3] edo “Mendia itsasoan”[4] esan nahi zuen.Frantziarrek uhartea okupatu zutenean,espainiarrek erabiltzen zuten izenSanto Domingofrantsestu etaSaint-Domingue deitu zioten.1630 eta1664 artean izena ez zen ofiziala izan,ColbertekColonie de Saint-Domingue Mendebaldeko Indietako Konpainiari atxiki zion arte.Saint-Domingue izendapena Ryswickeko Itunean (1697) etaBasileakoan (1795) berretsi zen, Hispaniolako mendebaldea izendatzeko. Garai hartan, "Antilletako perla" (La perle des Antilles) ezizena ere zuen.1804kourtarrilaren 1ean, herrialdearen independentzia aldarrikatuaz bat,Jean-Jacques Dessalinesek jatorrizko tainerazko izena eman zion:Haïti-Bohio-Quisqueya. KreolerazAyiti izena du.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hispaniola uhartea osatzen du HaitikDominikar Errepublikarekin batera; uharteko mendebaldean dago eta lurraldeko herena hartzen du.Ozeano Atlantikoa du iparraldean, Dominikar Errepublika ekialdean, etaKaribe itsasoa hego eta ekialdean. Uharte nagusiaz gainera, badira beste txikiago batzuk:La Gonâve (871 kilometro koadro),Gonâveko golkoan,Tortuga uhartea iparraldean,Les Cayemites,Île à Vache etaLa Navasse. Luze-zabalean, 27.750 kilometro koadro da. Itsasertza 1.771 kilometro luze da.

Ingurune naturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Artibonite ibaiaren (322 kilometro) haranak lotzen dituen bi penintsulek osatzen dute Haiti, eta penintsula horiekGonâve golkoa eratzen dute. Herrialde menditsua da,basogabetzeak soildua, oso higatua. Kostaldean ordoki txikiak daude, eta erdialdean goi ordoki bat. Mendi garaienaChaine de la Selle da (2.680 metro), eta aintzirarik handienaÉtang Saumâtre, hegoaldean dagoen ur gaziko lakua.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Haiti etaDominikar Errepublikaren arteko muga; basogabetzea agerikoa da Haitiko aldean

Haitiko klima tropiko aldekoa da (26 °C batez beste) baina, betiere, itsasoaren eta mendi garaien eraginpean dagoena. Abuztu-azaroa bitarteko hilabeteetanhaize erauntsi gogorrak izan ohi dira. Eurite etaurakan ugari jasaten ditu.Jeanne urakanak,2004koak, 1.160 hildako eta 1.250 desagertu eragin zituen. Ekaitz horren eraginak biztanleen bizimodu zaila okertu egin zuen: 170.000 pertsona inguruk ur eta elikagai falta izan zuten etabanana landaketa ugari deuseztatu ziren.

Landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haitiko zuhaizti gehienak (kaoba, guaiakana etab.) ebaki eta landa bihurtu dira hazten ari den biztanle kopuru handiaren beharrak aseko dituen janaria lortu ahal izateko; hala ere, bada oraindik kaoba, zedro eta palisandro basorik. Ugariak dira tropikoko landare eta fruituak: palmondoak, aguakateak, mangoak, lima eta laranja zuhaitzak.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Haitiko historia»
Toussaint Louverture

Kolonek 1492. urtean aurkitu etaHispaniola deitu zuen uhartea espainiarren lehen kolonia eta Hego Amerika aztertzeko abiapuntu bihurtu zen. Espainiarrek uhartearen ekialdean hartu zuten bizileku;Kaiman uharteetako frantses piratek, berriz, mendebaldea hartu zuten eta1644an Port-de-Paix sortu;1697koRijswijkeko Itunaren bitartez, espainiarrek frantsesei utzi zieten mendebaldea, handik aurreraSaint-Domingue izan zena.XVII. mendean zehar, esklaboen lanari esker, frantses kolonietan aurreratuena izan zen Saint-Domingue, eta azukrea, kafea, kakaoa eta kotoia esportatzen zen; esklaboak, ordea, matxinatu egin ziren (Toussaint Louverture),1804. urtean independentzia erdietsi eta uharteari jatorrikoarawak indiarren izen frantsestua eman zioten: Haïti.

Handik aurrera ez zen gobernu egonkorrik ezartzerik lortu, hilketak eta matxinadak gertatu baitziren,Jean Pierre Boyeren1814-1843 bitarteko agintaldia kenduta. Boyer kargutik kenarazi ondoren, hilketak eta militarren estatu kolpe ugari izan ziren bata bestearen ondotik. XX. mendearen hasieranEstatu Batuek zenbait lehentasun eskuratu zituzten (militarrak eta salerosketakoak) eta,1915. urtean, zuzenbidea ezartzeko aitzakiaz baliatuta mendean hartu zuten herria,1945 arte.

François Duvalier 1968an

1957. urtean,François Duvalier (“Papa Doc”) hautatu zuten lehendakari eta honek,Tonton Macoute deituriko polizia beldurgarriak lagunduta, oposizio arrasto txikienak ere desegin zituen eta bere burua hil arteko lehendakari izendatu zuen.1971ean, “Papa Doc” hil zenean, bere semeJean-Claude Duvalier (“Baby Doc”) utzi zuen, bizitza osorako hau ere, lehendakari karguan. Duvaliertarren diktadurapean Haitiko arazo ekonomikoak, zapalkuntza politikoa eta ustelkeria areagotu egin ziren.1980. urtetik aurrera ekonomiak behea jo zuen eta, herritarren haserreak eraginda, Duvalier erbestera joan zen1986an. Hala ere, behin baino gehiagotan izan dira estatu kolpe saioak Haitin Duvalier diktadorearen jarraitzaile ohiek gidatuak.

1990. urtean egin ziren hauteskundeak erabakigarriak izan ziren, Haitiko aurreneko hauteskunde benetan demokratikoak izan baitziren.Jean-Bertrand Aristide irten zen garaile, herria alde baitzuen: botoen %67 lortu zuen. Duvalierzaleek,Roger Lafontant buru, agintera iristeko azken ahalegin odoltsu bat egin zuten arren,1991ko otsailean Aristide izendatu zuten presidente. Urte bereko otsailean, ordea,Raoul Cédras jeneralak gidaturiko kolpe militar batek eraitsi zuen kargutik; ondoren, zapalkuntza politiko ikaragarria ekarri zuten militarrek.Amerikako Estatuen Erakundeak aurrena, etaNBEk gero, enbargoa jarri zioten Haitiri, eta milaka haitiarrek alde egin zuten. Estatu Batuek esku hartuta, elkarrizketak egin ziren Aristide eta batzorde militarreko kideen artean; elkarrizketa horiek1993an burutu ziren, Governor's Islandeko (New York) akordioetan. Haien arabera, erbestean zegoen presidenteak hartuko zuen berriz agintea. Haitiar militarrek, ordea, ez zuten beren hitza bete. Zapalkuntzak bere horretan jarraitu zuen, ehunka biktima eraginez, eta demokraziaren itzuleraren kontra berariaz antolaturiko bortizkeria areagotu zen. Irtenbide baketsu baten ideia oro galdu zen.

1994ko estatubatuar inbasioa

1994ko irailaren 19an, nazioarteko gudaroste bat, amerikar marineez osatua gehienbat, iritsi zen Haitira, eta Aristidek berriz hartu zuen kargua.1995eko hauteskundeetan, oposizioak boikot handia egin zuen.René Préval, Aristidek sorturiko Lavalas Organizazio politikoko kidea (OPL) bihurtu zen Haitiko presidente. Baina herrialdeak geldirik jarraitu zuen, krisi politikoaren larritasuna dela-eta:1997ko ekaineko senatu, legebiltzar eta udal hauteskundeen bigarren itzuliaren ezabatzea, iruzur salaketak zirela-eta eta alderdi politiko guztiek atzera egin ondoren, salbu Jean-Bertrand Aristide presidente ohiarenak, lehen itzulian nagusitu zenak; ekainean lehen ministroak dimisioa eman zuen, eta postua hutsik geratu zen1999ko urtarrila arte (Jacques-Édouard Alexis izendatu zuten postu horretarako); bortizkeria politikoa berriz gogortu zen. Egoera horretan, geldiarazi egin zen nazioarteko laguntza, herria miserian itota zegoen artean.

1999an, René Prévalek abian jarri zuen berriz ere hauteskunde prozesua, 1997ko hauteskunde eztabaidatuak ezerezten zituen dekretu-lege bat izenpetuz, eta urte amaierarako hauteskundeak iragarriz. Oposizioak boikota egin zien2001eko hauteskundeei baina, hala ere, hauteskundeak egin ziren eta Aristidek irabazi zituen; hirugarren aldiz izendatu zuten Aristide lehendakari.2004an, Aristide kargutik kendu zuten, herrialde barneko krisi larriaren ondorioz. Borroka latzak izan ziren, eta azkenik, NBEkoKasko Urdinek okupatu zuten herrialdea.2006an René Préval hautatu zuten lehendakari. Hala ere, borrokek eta hilketek aurrera jarraitu zuten.2010eko urtarrilaren 12an,lurrikara handi batek suntsitu zuen Port-au-Prince; 300.000 lagun hil eta 1,5 milioi etxe barik gelditu ziren.[5][6]

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Lehendakariaren jauregia,2010eko lurrikara baino lehen.

2012ko konstituzioaren arabera, Haiti errepublika presidentzialista da. Presidentea da estatuburua, eta bost urtez behin hautatzen da. Gobernuburua lehen ministroa da. Legebiltzarra ganbera bikoa da; Diputatuen Ganberak 118 kide ditu, lau urtetik behin aukeratzen direnak, eta Senatuak 30 kide.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haiti 10 departamendutan banatua dago. Hauek 41 barrutitan eta 133 udalerritan azpibanaturik daude. Hauek dira departamenduak:

Haitiko departamenduak
DepartamenduaHiriburuaEremua (km²)Biztanleria
(2015)[7]
Dentsitatea (biz./km²)Zenb.
ArtiboniteGonaïves&0000000000004987.0000004.987&0000000001727524.0000001.727.5243501
CentreHinche&0000000000003487.0000003.487&0000000000746236.000000746.2362102
Grand'AnseJérémie&0000000000001912.0000001.912&0000000000468301.000000468.3012403
NippesMiragoâne&0000000000001268.0000001.268&0000000000342525.000000342.5252704
NordCap-Haïtien&0000000000002115.0000002.115&0000000001067177.0000001.067.1775005
Nord-EstFort-Liberté&0000000000001623.0000001.623&0000000000393967.000000393.9672406
Nord-OuestPort-de-Paix&0000000000002103.0000002.103&0000000000728807.000000728.8073507
OuestPort-au-Prince&0000000000004983.0000004.983&0000000004029705.0000004.029.7058108
Sud-EstJacmel&0000000000002034.0000002.034&0000000000632601.000000632.6013109
SudLes Cayes&0000000000002654.0000002.654&0000000000774976.000000774.97629010

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Port-au-Princeko hiri inguruak 2010ean

2016an 10.847.334 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %32,8 dira, 15-24 urte bitartekoak %21,2, 25-54 urte bitartekoak %36,8, 55-64 urte bitartekoak %5 eta 65 urtetik gorakoak %4,1.[8]

Adierazle guztien arabera, gizarte egoera askoz kritikoagoa da Haitin Antilletako beste uharteetan baino. Bizi itxaropena 64,2 urtekoa da, inguruko herrietakoa baino askoz apalagoa: 61,6 urtekoa gizonezkoena eta 66,8 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[8] Hazkunde naturala (%1,34),jaiotza-tasa handiak eraginda (‰23 2017an), oso garaia da, nahiz eta haitiar asko eta asko atzerrira joaten den, Antilletako beste estatuetara eta Ipar Ameriketara. Hamabost urtetik gorakoetan %39tik gora dira analfabetoak.[8]

Banaketa etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean, Argien mendean hain zuzen, frantsesek Haitin sortu zuten Ameriketako esklabo kolonia indartsuena. Bertan jaiotako guztiak hil ondoren, esklaboak ekarri zirenAfrikatik, eta haien ondorengoek eta mulatoek osatzen dute, gaur egun, etnia handiena. Izan ere, esklaboen matxinadaren garaian (1791-1804), kolonia frantsesa desagertu eta Haitiko Errepublika sortu zenean, kolono gehienek alde egin zuten. Horregatik, gaurko biztanle gehien-gehienak afrikar esklabo haien ondorengo dira.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantsesa etaHaitiko kreolera dira hizkuntza ofizialak. Kreolera da zabalduena.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

%54,7 katolikoak dira, %28,5 protestanteak eta %10,2 erlijiorik gabeak;[8] biztanle gehienekvudua ere praktikatzen dute, kristautasun eta afrikar sinesteen nahasketa.

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Haiti: biztanle gehien duten hiriak
geonames[9]
Post.IzenaDepartamenduaBiztanleak
Port-au-Prince
Port-au-Prince
Cap-Haïtien
Cap-Haïtien
1Port-au-PrinceOuest1.234.742Carrefour (P.P.ren metro.)
Carrefour(P.P.ren metro.)
Delmas (P.P.ren metro.)
Delmas(P.P.ren metro.)
2Cap-HaïtienNord534.815
3Carrefour(P.P.ren metro.)Ouest442.156
4Delmas(P.P.ren metro.)Ouest382.920
5Pétion-Ville(P.P.ren metro.)Ouest283.052
6Port-de-PaixNord-Ouest250.000
7Croix des Bouquets(P.P.ren metro.)Ouest229.127
8JacmelSud-Est137.966
9LéogâneOuest134.190
10Les CayesSud125.799

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Cap Haitiengo merkatua

Biztanleko nazio produktu gordina 1.800 dolar delarik (2016)[8], Haitiko Errepublika Antilletako pobreena da, eta Ameriketako pobreenetakoa. Ekonomiaren iturburu nagusiakafea da, eta laborantza oro har. Era berean, manufakturaindustria eta meatzaritza ere badira.

Haitiko miseria ekonomikoa independentziaren lehen urteetatik dator (1804). Ameriketako bigarren estatu independentearen (Estatu Batuen ondoren) garapenaren lehen oztopoaFrantziak ezagutza ofizialaren prezio gisa ezarri zion zorraren zama izugarria izan zen (150 milioi franko lehenbizi, 90 gero). Baina aldi berean da oztopo izugarria esklabotasunaren garaietatik datozen nekazaritzaren egituren iraunkortasuna. Lur aberastasun gehien-gehienak jabe eta pribilegiatu kopuru txiki baten eskuetan dago. Herriarenindustrializazioa negozio-burgesiak geldiarazi du, inportazio-esportazioetan irabazi izugarriak egiten baitituzte. Duvalierren diktaduraren garaian (1957-1986), ekonomia guztiz lur jota geratu zen.

2010eko lurrikarak eragindako suntsipena

Miseria are lazgarriagoa etorri zen militarrekJean-Bertrand Aristide gobernutik eraitsi zutenean1991n, ondoren HaitikNBEk inposaturiko enbargoaren ondorio gogorrak pairatu behar izan zituen. Gaur egun, sekula baino gehiago dago Haiti kanpoko laguntzaren mende. Kafea eta gai manufakturatuak esportatzen ditu eta, atzera, elikagaiak eta erregaiak inportatzen.Kanpo-zorra (2.507 milioi euro 2016an)[10] oso handia da, eta langabezian dago biztanle aktiboen %40,6 (2010)[8].

Nekazaritzak hartzen du NPGren %22,2, eta biztanle aktiboen %38,1 enplegatzen ditu. Kafea, esportazio gai nagusia, herri osoan lantzen da. Orobat ekoizten dituazukrea,sisala eta industria kosmetikoan erabiltzen diren olioak. Laborantzaren parte bat bertako biztanleentzat egiten da (bananak,artoa,batatak,arroza). Presio demografikoa eta lur emankor eskasak direla-eta, ustiakuntzarako guneak oso zatikatuta daude. Baso soiltzeak eta erosioaren ondorioek gainera etengabe ari dira murrizten lur horiek.

Industria nahiko eskasa da gaur egun: NPGren %20,3 hartzen du, eta lanpostuen %11,5 sortzen. Elikagai industria da batez ere, eta ehungintza industria txiki batPort-au-Princeren inguruan. Eskasia horren eragileetako bat energia baliabideen falta da. Meatzaritzari dagokionez,bauxita erauzten da batez ere, Haitiko hegoaldean.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wyclef Jean abeslaria

Frantsesen kolonia izan delarik Haitiko kultura metropoliaren mendean egon izan da. BainaXX. mendearekin bateratsu bertako kultura indartu egin zen. Aldaketa horren eragiletako batGeorges Sylvain izan zen; idazle honek, 1901. urtean,Jean de La Fontaineren alegiak Haitiko hizkuntzara itzuli zituen.

1920. inguruko urteetanJean Price-Mars idazlearenRevue Indigène etaAinsi parla l’oncle (1928, Honela mintzatu zen osaba) saiera liburua argitaratu ziren. Haitiko herri ohituren azterlarien arteanJacques Roumain idazlearen obrek eragin handia izan zuten bertako antzerki, pintura eta literatura lanetan. Haitikonaïf pintura eskola entzute handikoa da mundu osoan (Rigaud Benoit,Wilson Bigaurd,Hector Hippolyte etaPhilome Obin). Port-au-Prince hiriburuan historia eta etnologia museoak eta Nazio Liburutegia daude.

Haitiar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abEuskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. abEstimaciones y proyecciones nacionales de población, 1950-2100, Oficina Nacional de Estadística, one.gob.do
  3. Santo Domingo, haiti eta Hispaniola artikuluakinDictionnaire universel d'histoire et de géographie (Marie-Nicolas Bouillet, 1878) eskuragaigallica gunean
  4. Izen berezienPetit Robert (2007).
  5. Haiti: Lurrikara izan zenetik bi urte igaro dira jada. eitb.eus (kontsulta data: 2018-1-9).
  6. Lazkanoiturburu, Dabid. Bost urteren buruan, Haiti herrialdeak ez du lurrikaratik burua altxatzerik izan. naiz.eus (kontsulta data: 2018-1-9).
  7. Population totale de 18 ans et plus, Institut Haitien de statistque et d'informatique, ihsi.ht
  8. abcdef Haiti. cia.gov (kontsulta data: 2018-1-9).
  9. Haiti - Largest Cities, geonames.org
  10. La deuda pública crece en Haiti, datosmacro.com

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika etaKaribea
Estatu burujabeak:Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak:Groenlandia (Danimarka) •GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) •Aruba ·Holandarren Antillak (Herbehereak) •Aingira ·Bermuda ·Birjina britainiar uharteak ·Kaiman uharteak ·Montserrat ·Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) •Puerto Rico ·Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak:ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak:Guyana Frantsesa (Frantzia) •Falklandak (Erresuma Batua)

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Haiti&oldid=9995614"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp