K. a. III. mendean agertzen da lehen aldiz dokumentatuta.Seleuzidarrek, makabearrek, eta erromatarrek konkistatu ostean, bizantziarren menpera igaro zen. Arabiarren zabalkundearen garaian konkistatu zuten.
Gurutzadetan joandako europarrek konkistatu zuten, bertako biztanle judu eta arabiarren aurka gogor borrokatu ondoren. Galileako printzerrian sartu zen, Jerusalemgo erreinuaren baitan,1265eanSaladinok konkistatu zuen arte.
1761ean Acreko gobernadoreak hiria deuseztu zuen berri bat eraiki eta harresi sendo bat jartzeko.1918ra arteotomandarren menpe gelditu zen,Lehenengo Mundu Gerran britaniarrek konkistatu zuten arte.
Palestinako britaniarren mandatuko portu garrantzitsuena zenez, 1948kolehen gerra arabiar-israeldarrean borrokaleku gogorra izan zen.1948ko otsailaren 23an israeldarrek bereganatu zuten, eta bertako biztanle arabiar askokLibanora jo zuten babes bila.
Israelen menpe dagoenetik, hiria asko hazi da, metropoli modernoa bihurtu da eta inguruko herritarrentzako lanpostu ugari sortzen ditu (ehungintza, elikagaien industria, zementua, beira... bezalako alorretan batez ere).