Hadley zelulaalisioak esplikatzekoGeorge Hadleyk (1735) proposatu zuen zirkulaziomeridianoa da.[1] Hadley zelula ekuatoreko bi aldeetara,hemisferio bakoitzeko tropikoan, eratzen da. Zelula bakoitzak planeta latitudinalki biltzen dutelarik, ekuatoretik (0º) 30º-ko latituderaino energia transferituz.[2][3]
Zirkulazio atmosferikoa habiarazten duen indarra planetako azalerareneguzki bidezkoberotze desorekatua da, potenteagoa denaekuatore inguruan eta makalenapoloetan. Hala, zirkulazio atmosferikoak energia transferitzen du poloetarantz, ekuatorearekin dutentenperatura gradientea murriztuz.Energia mugitzeko mekanismoak latitudearen arabera aldatzen dira, gunetropikal eta ez-tropikaletan desberdinak direlarik.
Hadley zelulako energia zirkulazioa eta emandako fenomeno atmosferikoak.
Hadley zelulako energia zirkulazioa hainbat fenomenoren agerpenen ondorio da:[2]
Ekuatorean ematen den airebero etahezearen konbertsioakprezipitazio handiak eragiten ditu, bero latentea eratuz eta indar igokari indartsuak eratuz. Hala, aireatropopausara igotzen da (10-15Kmitsas mailatik), non ez dagoen hain bero.
30º-ko latitudera heltzean, airea hotz eta lehorra hondoratu egiten da. Hondoratu ahala, berotu eta bere hezetasun-erlatiboa gutxitzen du.
Gainazalera heltzean, frikzioak zikloa ixten du airea ekuatorera berbideratuz eta bidean hetasuna xurgatuz. Kau honetan, Coriolis efektuaren ondorioz airea mendebalderantz bideratzen da.
Hadley zelulen zirkulazioak aldaketa estazionalak jasaten ditu. Solstizio garaian (ekaina-abuztua eta abendua-otsaila), hego hemisferiora zertxobait mugitzen delarik.[7]
Held-Hou modeloa, Hadley zelularen zirkulazio atmosferikoa azaltzeko eaturiko modelo teorikoa da, non turbulentzia atmosferikoen faltan emango litzatekeen zirkulazioa azaltzen den.[8]Isaac Held etaArthur Hou meteorologoek proposatu zuten1980an.[9]
Marteko[10] etaArtizarreko[11] atmosferek Hadleyren zelula globalak dituzte, beroa ekuatoretik poloetara zuzenean garraiatzeko gai direnak. Lehenengo kasuan, atmosfera mehearen ondorioz, eta bigarrenean, planeten errotazio-abiadura baxuaren ondorioz, eta, ondorioz,Coriolisen eragina murriztearen ondorioz.[12][13]
↑Anders Persson (2006). "Hadley's Principle: Understanding and Misunderstanding the Trade Winds" (PDF).History of Meteorology.3: 17–42. Archived from the original (PDF) on 2008-06-25. Retrieved 2007-11-26.