Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Habsburgo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Habsburgo
Jatorrizko izena(de)Habsburger
Motadinastia
Honen izena daramaHabsburg Castle(en)Itzuli etaHabsburg
Honen parte daEtichonids(en)Itzuli
IndarraldiXI. mendea - 1780
FundatzaileaGuntram the Rich(en)Itzuli
HerrialdeaAustriako artxidukerria,Gaztelako Koroa,Aragoiko koroa,Iberian Union(en)Itzuli etaPortugalgo Erresuma

Habsburgo edoAustriako EtxeaEuropako erregedinastia garrantzitsuenetako bat izan zen[1]. Habsburgotarrek etenik gabeko aldi luzean (1438-1740) izan zutenGermaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore kargua,1278tik1918 arteAustriako erregetza bere gain izan zuten, etaBohemia,Ingalaterra,Alemania,Hungaria,Kroazia,Irlanda,Portugal zeinEspainian erreinatu zuten.SuitzakoArgovia kantoian1020. urte inguruan eraikitako gaztelutik dator izena:Habichtsburg («aztoreen gaztelua»).

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XII. mendetik aurrera, Habsburgotarrak lurralde anitzen jabe egin ziren oinordekotza eta emaitzen bidez:Turgovia, Altsazia Garaia,Zürich.Rodolfo I.a izan zen Habsburgo etxeko lehen enperadorea (1273-1291), etaAustria,Estiria etaCarniola bere mende ezarri zituen. Ehun eta berrogeita hamar urtez, Habsburgo, Luxenburgo etaWittelsbach etxeetako enperadoreak txandaka izan ziren agintari.

XIV. mendeanKarintia,Tirol,Friburgo,Trieste etaVorarlberg beretu zituzten. Hala eta guztiz ere, XIII. mendetikXV. mendera bitartean, suitzar menditarrekin egindako gerren ondorioz, jatorrizko lurraldea galdu eta Austriara joan ziren bizitzera, eta harrezkero izen horrez ezagutu zituzten. Ondorengo partiketek, bestalde, luza gabe ahuldu zuten familiaren aginpidea, harik etaFrederiko III.a enperadoreak (1440-1493)habsburgotarren lurraldeak bere mendean bildu zituen arte. Hala,1741-1745 bitarteko salbuespena aparte utzita, alemaniarrek beti haien artetik hautatu izan zuten enperadorea,Inperio Santua 1806an desagertu zen arte.

Ezkontzen bidez, habsburgotarrek gero eta lurralde handiagoak eskuratu zituzten (Bella gerant alii; tu, felix Austria, nube: «Bestek egin beza gerra; zuk, zorioneko Austria horrek, ezkontza egizu»). Hala,1477anMaximiliano I.a eta Maria Burgundiakoa ezkondu zirenean,Herbehereak etaFrankoen Konderria habsburgotarren esku gelditu ziren.1496anFilipe EderraJoana Eroarekin ezkondu zen, hura baitzenAragoiko etaGaztelako oinordekoa, eta, hala Espainia etaNapoli ere berengana bildu zituzten habsburgotarrek (1506-1516).Fernando I.ak Ana Jagellonekin ezkondurikBohemia etaHungariako zati bat beretu zituzten (1526).

Karlos V.arekin bere goren mailara iritsi zen Habsburgo etxea, baina haren abdikazioaren ondorioz bi adar sortu ziren:Filipe II.a premuakIberiar penintsulako erregetzarekin batean,Indiak, Herbehereak, Frankoen Konderria, Milanerria, Napoli eta Sizilia bereganatu zituen; bigarren adarra, berriz,Fernando, Karlosen anaia buru zuela, enperadore egin zen,Alsazia,Suabiako eta Austriako dukerriak, Bohemia eta Hungariako zati bat beretu baitzituen.

1700ean, lehen adarra ahitu zenean, Vienako habsburgotarrek Herbehereak, Milanaldea, Napoli eta Sizilia berreskuratu zituzten; bai eta Hungaria osoa ere (1699), turkiarren aurka borrokatu ondoren.1736an Habsburgo-Lorrena dinastia berria sortu zen,Maria Teresa artxidukesaLorrenakoFrantzisko dukearekin ezkondurik.

1804an, Inperio Santuaren amaierari igarririk,Frantzisko II.akAustriako enperadore izendatu zuen bere burua. Haren ilobaFrantzisko Josefek hungariarren matxinadari buru eman behar izan zion, eta1867anmonarkia austro-hungariarra sortu zen. Alabaina,Italiatik (1859-1866) etaAlemaniatik (1866) alde egin behar izan zuten Habsburgotarrek.Karlos I.ak, azken enperadorea izan zenak,1918an abdikatu zuen.

Habsburgo etxearen agintea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Austriako Etxeak, besteak beste, honako agintari hauek izan zituen:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. House of Habsburg Global.britannica.com

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Habsburgo&oldid=9044380"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp