Historia, literatura eta ekonomiako ikasketak egin zituen Berlingo eta Leipzigeko unibertsitateetan (1897-1900), eta 1903. urteanAlemaniako Alderdi Nazional Liberaleko kide egin zen. 1906tik 1912ra bitartean,Dresde hiriko zinegotzi izan zen, eta aldi berean, ekonomiari buruzko artikuluak idazten zituenSächsische Industrie (Saxoniako Industria) aldizkarian. 1907. eta 1914. urteetan diputatu aukeratu zuten, etaLehen Mundu Gerra bitartean, alderdiaren buruzagitza izan zuen.
Gerra amaitu ondoren Alemanian errepublika ezarri zenean, StresemannekAlemaniako Herri Alderdia sortu zuen, eskuineko alderdi liberala. 1920. urtetik bere heriotza arte, parlamentuko diputatu eta alderdiaren lehendakari izan zen. Zenbait alderdirekin koalizio-gobernua osatu ondoren, 1923. urtean Errepublikako kantziler izendatu zuten. Baina urte berean tirabirak izan ziren koalizioan, aliatuekRhur inguruko lurraldea hartu zutelako, eta kargua utzi zuen. Hala ere, Stresemannek esku handia izan zuen Errepublikako politikan, urte hartatik hil zen arte Kanpo Arazoetako ministro izan baitzen. Bitarte horretan, gogor saiatu zen mendebaldeko nazioekin erlazioak hobetzen, Alemaniak Europan izandako nagusitasuna berriz ere eskuratzeko asmoz. Tarte horretan,Dawesen plana onartu zen (1924; gerraren ondorioz gutxitu egin zen Alemaniak ordaindu beharreko diru-kopurua),Locarnoko hitzarmena sinatu zen (1925, Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugak onartu ziren), aliatuakRhineland lurraldetik irten ziren (1926), AlemaniaNazioen Ligan onartua izan zen (1926),Berlingo hitzarmena sinatu zen (1926,Sobietar Batasunaren eta Alemaniaren neutraltasunaren ziurtatu zen), etaKellogBraind hitzarmena sinatu zuen Alemaniak (1928, gerrari uko egin zitzaion).