Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gurutzaontzi (gerraontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
HMS[Betiko hautsitako esteka] Belfast gurutzaontzi britainiarrakBigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta gaur egun,Thames ibaiaren itsasontzi museoa da.

Gurutzaontziagerraontzi mota bat da. Gaur egungo itsas armada modernoetako itsasontzirik handiena da (hegazkin-ontziak izan ezik), 10.000tonako edo gehiagokodesplazamendua baitu.

Gurutzaontzi motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Babestutako gurutzaontzia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gurutzaontzi terminoa 1870. urtean agertu zen lehenengoz, blindaje gutxikoa, oso azkarra eta ondo armatutako ontzi bat izentzeko. Gerra kasuan etsaiaren itsas trafikoa geldiarazteko edota bakoitzaren itsas garraioa babestu dezakeen ontzi indartsua da. Babestutako gurutze-ontzia blindatutako bizkarra eta amurak borobilduak dituen ontzia da eta eskuadra kolonialen erdigunea izandakoa, akorazatuak gerrarako prest dauden ontziak lehenengo lerroan edukita.

Gurutzaontzi korazatua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Babestutako gurutzaontziak baino blindatuagoak ziren eta hauen goraldiak 1890eko eta 1900eko hamarkadetan izan zuten. Ontzi honek babestutako gurutzaontzia bezala, bizkar blindatua zeukan eta baita kanoi- barbetak eta obra hila ere bazeukan. Kaskoan ere, blindatu egin zen. Modelaketa berri honen berezko zeregina, submarinoen torpedoetatik ontziaren gorputza babestea zen. Babestutako ontzia bezala, korazatuaren zeregina, eskuadra- kolonialen nukleoa izatea zen.

Dupuy de Lome izan zen lehenengo gurutzaontzi korazatua, 1890. urtean uretaratua izan zena Frantziako Guda Armadaren agindupean.USS Maine izan zen beste ontzi famatua, 2. mailako korazatu birkalifikatua izan zena.Habanako portuan arrazoi zehatzik gabe eztanda egin zuen.

Ulsan-go (1904) gudan protagonistak izan ziren korazatuak etaLehen Mundu Gerran,Coronelgo guduan korazatuez osatutako bi flotak egin zuten topo. Irabazleak –SMS Scharnhorst etaSMS Gneisenau– Falklandseko gudan oso erraz hondoratu zituzten gero,HMS Invincible etaHMS Infexibledreadnoughtekin topo egin zutenean. Biak bigarren mailako korazatuak ziren: guda gurutzaontziak.

Guda gurutzaontziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1906. urtean,HMS Dreadnought korazatu berriaren agerpenak, babestutako gurutzaontziak eta gurutzaontzi korazatuak zaharkituta utzi zituen. Ontzi berri horrek arma berri eta indartsuagoak zituen beste korazatuek ez zituztenak eta guztia korazatuaren gogortasuna galdu barik. Gainera, makina-gelan zeukan lurrun-turbinaren bidez 21 korapiloko abiadura lor zezakeen; beste gurutzaontziak bezain azkarra zen. Berriztapen honen bidez, ingelesen armadak beste maila bateko gurutzaontziak sortzea erabaki zuen: guda gurutzaontziak. Kontzeptu hau John Arbuthnot Fisher-ek sortu zuen. Sortutako lehenengo guda gurutzaontziaHMS Invicible izan zen, 1908. urtean zerbitzuan sartu zena. Mota honetako ontziek helburu zehatz bat zeukaten: itsas trafikoa mehatxatzen zuten babestutako gudaontziak eta korazatuak ehizatzea. Laburbilduz, ontzi berri hauek,HMS Dreadnought-aren arma berriak eta 25 korapiloko abiadura baino azkarragoa konbinatzen zuten. Beste gurutzaontzi zaharrago guztiak ehizatzea ahalbidetzen zuen indarra zeukan eta bera baino indartsuagoak ziren etsaiengandik ihes egin zezakeen ere. Hala ere, hainbesteko abiadura lortu ahal izateko, ontziaren kasko blindatua murriztua izan zen.HMS Dreadnought-ek 280 mm-ko kaskoa zeukan eta maila berriko guda gurutzaontzi hauen 152 mm-koa.

HMS Invincible guda gurutzaontziaren agerpenak armada alemaniarra arduratu zuen eta horrek, bere guda gurutzaontziak eraikitzea behartu zituen. Egin zuten lehenengoaVon der Tann izan zen etaHMS Invincible-ren kopia zehatza bihurtuz. Hala ere, general Alemandarrak ez zeuden adoz gurutzaontzi blindatuei babesa kentzeko eta beraz, 250 mm-ko kaskoa jarri zioten haien guda gurutzaontziei. Hori zela eta, armada alemaniarraren ontziak blindatuagoak egon ziren, britaniakoak ez bezala.

Hala ere, guda gurutzaontziak bere hasierako betebeharrean erabili ziren Lehenengo Mundu Gerrako lehenengo hilabeteetan eta oso arrakastatsuak izan ziren. Denbora gutxira, armada ingelesak guda gurutzaontziak haien floten lehenengo lerroetan erabiltzen hasi ziren, alemandarrak egiten zuten modura. Jutlandia-ko gudan ikusi zen modura, horren emaitza ikaragarri txarra izan zen. Hiru guda gurutzaontzi ingeles galdu ziren:HMS Invincible,HMS Indefatigable etaHMS Queen Mary, han zeuden marinel guztiekin batera. Bestalde, alemaniarrek bakarra galdu zuten,SMS Lützow. Kontuan eduki behar da Alemaniako guda gurutzaontziek armen indarra jasateko ahalmen gehiago zutela, kaskoaren blindaketa mantendu egin zutelako.

Gerra bukatu zenean, armada ingelesak bere guda gurutzaontzi modernoagoak gorde zituen bakarrik:HMS Renown,HMS Repulse etaHMS Hood, ikaragarri handia dena. Urteak igarota, guda gurutzaontziaren kontzeptua atzeratuta geratu zen, gerra arteko urteetan Super- Dreadnought ontziaren agerpenarekin batera. Izan ere, denbora tarte honetan agertutako korazatu mota hauek besteak baino armatuago eta askoz azkarragoak ziren.HMS Hood ontziaren amaiera tragikoak, Ipar Atlantikoan Bismarck korazatuak hondoratuta eta halaberHMS Repulse ontziaren suntsiketak Txinako itsasoan, gerra ontzi mota ikaragarri baten amaiera tristea markatzen dute.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Ontzi terminologiaren aurkibidea
Aparailuak
Ontzi atalak
Maniobrak
Ontzi motak
Langileak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gurutzaontzi_(gerraontzia)&oldid=10442898"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp