Gulag (errusieraz:ГУЛаг, translit.:GULag,ɡʊˈlak ahoskatua)[1] edoGULAG (errusieraz:ГУЛАГ;Glavnoeupravlenielagerei,errusieraz:Главноеуправлениелагерей, "Lan esparruen erakunde orokorra"renakronimoa) aurkari politikoak eta gaizkileak behartutako lanak egitera behartzen zituenSobietar Batasuneko zigor sistema izan zen.
Nahiz eta gulaga mota guztietako gaizkileak zigortzeko erabili zen, historikokiSobietar Batasuneko etsai politikoak zigortzeko eta batez ereStalinen aurkari politikoak zigortzeko erabilitako errepresio sistema moduan eman da ezagutzera.
Gulagak1929ko dekretu baten bidez ezarri ziren eta1930eko hamarkadan ondorengo urteetan baino erabilpen mugatuagoa izan zuten.1931 eta1932 bitartean 200.000 ziren behartutako lana gulagetan egiten zuten pertsonak.1935ean 800.000 pertsona zeuden eta1939an kopuru hori milioi erdira igo zen.
1940ko hamarkadaren amaieran, mundu gerraren ondoren,Stalinek gulagen errepresioa areagotu eta bi milioi pertsona baino gehiago bizi izan zirenErrusia osoan zehar banatutako kolonietan. Gobernuaren datu ofizialen arabera,1930 eta1956 bitartean 1.606.148 pertsona hil ziren, gulag eta kolonietan.