Guido Wilhelmus Imbens (Geldrop,1963koirailaren 3a) herbeheretar-estatubatuar ekonomialaria da. 2021ekoEkonomiako Nobel Saria jaso zuenDavid Card etaJoshua Angristekin batera esperimentu naturalen bidez uste orokorraren aurkako ondorio eta arrazoiak emateagatik eta emaitza horiek hobeto ulertzeko erremintak emateagatik.[1]
Rotterdameko Unibertsitatean lizentziatu zen eta Hulleko Unibertsitatean eta Brown Unibertsitatean ikasi zuen. Harvard, Tilburg, Kalifornia eta Stanfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen etaekonometrian aditua da.
Imbemsek eta AngristekDavid Carden ikerketen emaitzak hobeto ulertzeko erreminta metodologikoetan sakondu dute.
Imbensek eta Angristek esperimentu natural horien emaitzak ulertzeko egon daitezkeen arazo metodologikoak konpontzeko irtenbideak eman dituzte, «eta azterlanaren gardentasuna eta, ondorioz, sinesgarritasuna handitu».
Angristek eta Imbensek egindako ekarpen metodologikoek erakusten dute esperimentu naturalak ezagutzarako iturri aberasgarria dira. Haien ikerketak hobetu egin du funtsezko gaiei erantzun bat emateko gure abilezi.[1]