Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Guelfoak eta Gibelinoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guelfo» orritik birbideratua)
Guelfoen eta Gibelinoen arteko borrokaBolognan,XIV. mendean. Sercambi of Lucca-renCroniche

Guelfoak eta Gibelinoak (italierazguelfi y ghibellini)Erdi Aroaren bukaerako talde politiko batzuk izan ziren,Italia etaAlemanian sortutakoak. Izen horiek erabiltzen zirenaita santuren aldekoak (Guelfoak) eta enperadorearen aldekoak (Gibelinoak) izendatzeko, aitasantutzaren etaGermaniako Erromatar Inperio Santuaren artean izan zen borroka luzean. Elkarren etsai ziren bi alemaniar familia ere izendatzen zituzten, Welf edo Guelph etxekoak eta Hohenstaufengoak.

Alemanian etsaigoaHenrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren garaian hasi zen, eta ez zen bukatu Otto IV.a enperadore hautatu zuten arte. ItalianXIII-XV. mendeen artean izan ziren guduak; han nazio osora hedatu zen bi taldeen etsaigoa. Gibelinoak ziren Ezzelino da Romano eta Visconti familiakMilanen; Milan bera Guelfoa zen, eta baita, oro har,Florentzia etaGenoa ere.Cremona,Pisa etaArezzo nagusiki Gibelinoak ziren.Venezia neutrala izan zen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Guelfoak_eta_Gibelinoak&oldid=9888061"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp