| Guadi Galego | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Guadalupe Cribeiro Galego |
| Jaiotza | Espainia, 1974 (50/51 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
| Musika instrumentua | ahotsa pianoa Galician gaita(en) |
| guadigalego.eu | |
Guadi Galego, jaiotzezGuadalupe Cribeiro Galego, (Cedeira,Coruña, Galizia,1974) abeslari eta musikari galiziarra da.
Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste,Espainiako Estatuko Errealitate Eleaniztunaren Sustapenerako Saria,Immersion diskoan zazpi hizkuntzatan —galegoz, euskaraz, portugesez, araneraz, asturieraz, katalanez eta gaztelaniaz— egindako lanagatik.[1]
Guadi Galegok oso gazte ekin zion musika ibilbideari.1997tik gaita-jotzailea, pianista eta abeslaria izan zenBerrogüetto taldean.Hiru disko grabatu zituen, 2008ko urtarrilera arte. Espido eta Nordestin@s bikoteko kide ere izan zen. Bere bakarkako ibilbidea Benzón albumarekin hasi zuen, 2009an argitaratu zena. Disko hau galiziar zein espainiar kritikak goraipatu zuen, urteko diskorik onenaren saria eta Musikaren Sarietarako hautagaitza jasoz.
"Lúas de outubro e agosto" diskoa aurkeztu zuen 2014ko azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Bertan, "Matriarcas" abestia sartzen du, benetako emakumeei eta haien eguneroko bizitzari omenaldi bat eginez.[2]
2017an, Letra Gallegoen egunerako antolatutako jardueren harira, Heziketa eta Baliabide Zentroak (CFR) antolatutako ekitaldi batean parte hartu zuen, ikastetxe eta institutuetan abesbatzen kantua sustatzeko helburuarekin, gaur egungo talde eta abeslari galiziarren errepertorioa oinarri gisa erabiliz.Hori dela eta,Navantia ontziolan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mila ikasle inguru elkartu ziren, Guadi Galegorekin batera beren gaietako bat grabatzeko, "Chea de vida" (Bizitzaz betea) Ramón Bermejoren gidaritzapean.[3][4]
Hurrengo urtean, maiatzaren 17an, Letra Gallegoen egunean,Andreu BuenafuenterenLate motiv telebista saioan jardun zuen, artista galiziar bezala espresuki gonbidatua estatu mailako programa batean zuzenean aritzeko.[5][6] Urte bereko urrian, Emakume landatarren Nazioarteko Egunaren saria jaso zuen[7]Landa Eremuko Emakumeen Federazioaren (FADEMUR) eta A Coruñako Aldundiaren izenean.[8]