Administratiboki,Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiagoizotzez estalita dago.2020kourtarrilaren 1ean 56.081 biztanle ditu, eta populazio-dentsitaterik baxuena duen munduko herrialdea da. Historikoki, duela 4.500 urtetik jendea bizi da bertan, paleo-eskimo kulturak hain zuzen ere.
982. urtean,Erik Gorria danimarkar jatorrikomarinelak irla aurkitu zuen, mendebalderantz zihoala.Grønland (lurralde berdea) izena eman zion, kolonoak erakartzeko, baina haiek klima hotz eta gogorra aurkitu zuten, nahiz eta garai haietan bertako klima gaur egungoa baino samurragoa izan.
2.166.086 km²-rekin, Groenlandia munduko bigarren uharterik handiena da. Gutxi gorabehera, 1.755.637 km²izotzez estalita dagoenez, munduko izotz erreserbetan bigarrena da. Lurraldeko punturik garaiena Gunnbjørn Fjeld (3.700 m) mendia da, Watkins mendilerroan, ekialdean. Azken hamarkadetan,klima aldaketa eragiten ari da uharteko tenperaturan, izotz geruza eta glaziarrak murriztuz.
2009kourtarrilaren 1era arte, Groenlandia administratiboki hirubarrutitan (landsdele) banatuta zegoen:Avannaa (Nordgrønland,danieraz),Tunu (Østgrønland, danieraz),Kitaa (Vestgrønland, danieraz). Ordutik aurrera, banaketa administratiboa aldatu eta herrialdea lau udalerritan banatu zuten.
2008koazaroaren 25ean independentziako aukera zabaltzen zuen autonomia estatutua bozkatu zuten erreferendumean. Herritarren % 75,54k alde bozkatu zuen.[2]
XVIII. mendearen hasieran, Danimarka eta Norvegiako Erresuma batuak subiranotasuna ezarri zuen lurraldean. Batasuna apurtzean,Norvegiak galdu zuen boterea uhartean,1814an.Danimarkaren eskuetan gelditu zen orduan, eta1953an hango estatuaren barruan sartu zen.1973an, GroenlandiaEuropako Ekonomia Erkidegoan sartu zen Danimarkarekin batera, hala ere,1982anerreferendumaren bidez biztanle gehienek bozkatu zuten hortik ateratzeko. Lurraldeak dauka munduko natura parkerik handiena eta iparraldeen dagoena, uharteko ipar-ekialdean.
1979an, Danimarkak estatus autonomoa bermatu zion Groenlandiari, eta2008an bertako gobernuak botere gehiago eskuratzearen alde bozkatu zuten biztanleek, modu progresiboan eskumenak bereganatuz2009tik aurrera. Danimarkak bi eskumen atxikitzen ditu, Atzerri Auziak eta Defentsa.
2014koazaroaren 29an, sozialdemokratek hauteskundeak irabazi zituzten[3], Siumut alderdiak alegia, eta bigarren postuan gelditu ziren 'Inuit Ataqatigiit' sozialistak.2016an, Neguko Joko ArtikoakNuuk hiriburuan antolatu zituzten.
2019koabuztuaz geroztik,Donald Trump presidenteestatubatuarrak AEBek uhartea kontrolatu behar luketela dio, bertakoek "estatubatuarrekin bat egin nahi dutela" esanez, groenlandiar helduen % 85 horren aurka egon arren. Daniar Gobernuak Trumpen erreibindikazioa "zentzugabetzat" jo du eta Groenlandia ez dagoela salgai berretsi. Danimarkak Artikoko defentsan bi billoi dolar gehiago gastatzeko asmoa du eta Groenlandiar Gobernuak atzerritiko diru-laguntza politikoa debekatu behar du.Mette Frederiksen lehen ministrodanimarkarrak azpimarratu du Groenlandia, Danimarkako zatia izanik, ez dagoela salgai. Daniar Defentsa ministro Troels Lund Poulsen azpimarratu du Trumpekez duela Groenlandia lortuko, eta ez dezakeela Danimarkaren lurralde baten zatirik eska.
Hizkuntza ofizialen artean,groenlandiera —eskimo-aleutar jatorrizkoa— nagusia da.Daniera ere ofiziala da, baina gutxituta dago.Musikari dagokionez,Sume,Chilly Friday,Nanook etaSiissisoqrock bandak,NuukPosse (hip hop) eta Rasmus Lyberth (folk abeslaria,1979koEurovision Abesti Lehiaketan parte hartu zuena, groenlandieraz abestuz) aipatzekoak dira. Bestalde, Simon Lynge kantautoreaErresuma Batuan diskoa kaleratu duen lehen groenlandiar artista da, baitaGlastonbury Festivalen abestu duena ere.
Henrik Lund poetak herrialdeko ereserkiaren testua idatzi zuen (1916).