Chur, Grisoniako hiriburua, etaRhin ibarra, ibai horren sorbururantz.
GrisoniakInn etaRhin ibaien goi-ibarrak hartzen ditu, eta basoak eta larreak ugari dira. Osomenditsua da, etaPiz Bernina (4.049 m) du tontorrik garaiena.Glaziar zabalak ditu, halaber. Klima lehorra eta eguzkitsua du.
1170ean apezpikuekhabsburgotarrekin bat egin zuten, bertakoen nahien kontra.Gotteshausbund(Jainkoaren etxeko liga) eratu zuten bertakoek 1367an, apezpikuei aurre egiteko, eta 1395ean Rhin garaiko ibarrekoekObere Bund edoGraue Bund(kantonamenduari izena eman ziona) sortu zuten, eta azkenik 1436anZehngerichtenbund(hamar barrutien liga) kantonamenduko iparrean. Beren artean elkartu ziren hiru liga horiek, etaHelvetiako Konfederazioarekin hitzarmen bat egin (1497-1498) eta habsburgotarrak menderatu zituzten (Calven, 1499ko maiatza). 1512an Grisoniako hiru ligek Valtelina eta Chiavennako eta Bormioko eskualdeak erdietsi zituzten. Azken biak 1797 arte beren mende izan zituzten, Grisietako parte batAlpeez bestaldeko errepublikaren lurralde bihurtu zen arte. Grisonia kantonamendua Suitzako 18.a da,1803ko Bitartekotza Akta sinatu zuenetik.
Nekazaritza etaturismoa dira lanbide nagusiak. Beheko lurretan artoa, urra eta mahatsa jasotzen dira, goikoetan berriz abeltzaintza eta baso ustiapena dira nagusi. Industria gutxi du, eta hiriburuaren inguruan gehiena. Mendiko turismoak garrantzi handia du, negukoak batez ere; bertan dira mundu osoan ezagunak direneskiguneak: Arosa, Celerina, Davos, Flims, Klosters, Lenzerheide, Pontresina, Saint-Moritz, Samedan, Sils-Maria, Silvaplana.
Alemana hizkuntza nagusia bada ere,erromantxeak ere hiztun asko ditu (biztanleen % 30), eta erromantxez egiten denSuitzako kantonamendu bakarra da. ErromantxedunakEngadin/Engiadina izeneko ibarrean (Inneko barrutia) etaDisentis/Muster udalerriaren inguruan (Surselvako barrutia) bizi dira.
Halaber,italiera hiztunak ere bizi dira lurraldearen hegoaldean.