Grimorioakmagiaren ezaguerak biltzen dituztenErdi Aroko liburuak dira. Erdi aroan ere “liburu beltzak” bezala ezagutzen ziren. KronologikokiGoi Erdi ArotikXVIII. mendera sortu ziren. Dena dela, horrelako liburuak munduko kultura eta garai oso desberdinetan aurki daitezke. Europako kasuan edukiak desberdinak izaten zituzten: etorkizunaren iragarpenak,astrologiaren gaineko informazioa,sorginkeriak egiteko errezetak,akelarretara joateko formulak, beste munduko izakiei (aingeruak,deabruak,arimak) deitzeko moduak,kutunak egiteko moduak… Sarritan liburuak beraiek indar magikoa izan zezaketen.Esoterismoaren ikuspuntutik, ordea, maila baxuko magia liburua bezala kontsideratzen zaio, bereziki aztiei eta poetei zuzenduta.[1] Literaturan asko erabili izan dira horrelako liburuak eta argumentuak.
Oilo beltza grimorioan jasotako kutun baten diseinua.
Hitzarenetimologia ez dago batere garbi, iritzi desberdinak izanik. Hauetako liburu askoneurtitzetan idatzita daude eta horri italierazrimario esaten zaio, hau da, neurtitzez eginiko lana. Garaiko pentsamenduan neurtitzez eta kantu bidez esandakoak botere handiago zuen. Horren adibide garbienaarao edo konjuruetan dugu. Dena dela hau hipotesi bat besterik ez da. Beste idazle batzuek frantsesetik hartutako "grammaire" hitza, "gramatika", grimorio hitzaren jatorria bezala hobetsi dute.[1]
Erromantizismoaz hasieran eta, ondoren, mende bukaeran,elkarte sekretuek etaokultismoaren zaleek horrelako literatura errebindikatu eta berreskuratu zuten. Askotansektek ere horrelako literaturan bilatu dute oinarri ideologikoa. Ondorengo mendetan oso erabiliak izan dira baita ere bertan jasotzen ziren iragarpen katastrofistak direla medio, helburu komertzialez.
Hasiera aipatu denez literaturak horrelako liburuak edo erreferentziak askotan erabili izan ditu. Ezagutzen dira baita ere grimorio literarioak, esaterako,H. P. Lovecraft asmatutakoNekronomikon; esan behar dugu idazle honek ez zuela izenburu horren libururik idatzi baina horren aipamenak ohikoak dira haren lanetan.Jorge Luis Borgesek ere gustuko zituen horrelako aipuak.