Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Greziera

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Grezieraedo grekoa
ελληνικά — νέα ελληνικά‎
eta
Datu orokorrak
Lurralde eremua Grezia
 Zipre
Hiztunak15 milioi
Rankinga52
Ofizialtasuna Grezia
 Zipre
 Europar Batasuna
Gutxiengo hizkuntza gisa onartua:
 Albania
 Armenia
 Italia
 Errumania
 Ukraina
EskualdeaBalkanak
UNESCO sailkapena1: ziurra
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Hellenic(en)Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua,hizkuntza malgukaria,pro-drop hizkuntza,nominatibo-akusatibo hizkuntza,hizkuntza sintetikoa etaadjective-noun(en)Itzuli
Denbora gramatikalaklehenaldia etanonpast tense(en)Itzuli
Genero gramatikalakgenero maskulinoa,genero femeninoa etagenero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa,genitiboa,akusatiboa etabokatiboa
Alfabetoaalfabeto grekoa
Hizkuntza kodeak
Glottologgree1276
Wikipediael
ASCL2201
IETFgrk

Greziera edogrekoa[1][2]Grezian hitz egiten den hizkuntza da. Herrialde horretaz gain,Zipren ere nagusi da, eta, beste hainbat herrialdetan, gutxiengo aipagarriak daude:Italiakogrikozko nahizgrekokalabrerazko hiztunak,Albaniakoak, eta abar.

Hizkuntza indoeuroparra da, familia hartako adar heleniar berezia osatzen duena.Grezia,Zipre,Italia (Calabria etaSalento),Albaniako hegoaldea etaBalkanetakoKaukasoko,Itsaso Beltzeko kostaldeko,Asia Txikiko etaEkialdeko Mediterraneoko beste eskualde batzuetan hitz egiten da. Dokumentatuta, indoeuropar hizkuntzaren historiarik luzeena du, gutxienez, 3.400 urteko idatzizko erregistroak baititu[3]

Haren idazkera sistemaalfabeto grekoa da, gutxi gorabehera, 2.800 urte dituena[4][5]: lehenago, B lineala eta Ziprekosilabarioa gisako idazkera-sistemetan erregistratzen zen[6].Alfabetoafeniziar idazkeratik sortu zen, eta, aldi berean,latindar,ziriliko,kopto,gotiko eta beste idazkera askoren oinarri izan zen.

Grezierak oso leku garrantzitsua du mendebaldeko munduaren historian.Homerorenepopeietatik hasita,Antzinako Greziako literaturak garrantzi iraunkorreko obra ugari biltzen dituEuropako kanonean.Zientziaren etafilosofiaren oinarrizko testuetako asko, jatorriz, grezieraz idatzi ziren.KristauBibliarenItun Berria ere, jatorriz, grezieraz idatzi zen.Erromatar mundukolatinezko testu eta tradizioekin batera, Greziako testuek etaantzinateko greziar gizarteek osatzen duteKlasikoen diziplinaren ikasgaiak.

Antzinaroan, greziera zen, alde handiz,Mediterraneo aldean gehien hitz egiten zenlingua franca[7]. Azkenean,Bizantziar Inperioko hizkuntza ofizial bihurtu zen, etaErdi Aroko greziera bihurtu zen[8]. Forma modernoan, Greziako eta Zipreko hizkuntza ofiziala da, etaEuropar Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetako bat. Gaur egun, gutxienez, 13,5 milioi pertsonak hitz egiten dute Grezian, Zipren, Italian, Albanian,Turkian eta Greziakodiasporako beste herrialde askotan.

Haren sustraiak aspalditik oso erabiliak dira hitz berriak sortzeko, baita beste hizkuntza batzuetan ere; greziera etalatina nazioarteko hiztegi zientifikoaren iturri nagusiak dira.

Homero, egilearen irudikapen idealizatua.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

GrezieraBalkanetan mintzo daK.a. bigarren milurtekotik. Aztarnarik antzinakoenaKretako «Gurdiaren Taulen Gela»n aurkitu zuten.K.a. XV. mendekoa izanda, greziera lekukotasunik zaharrenetakoak dituzten munduko hizkuntzetako bat dugu. Antzinatasun hori,indoeuropar hizkuntzen artean,Vedakensanskritoak bakarrik berdin dezake.

Alfabeto grekoa, berriz, ez da hain zaharra, etafeniziar alfabetotik eratorria da.Hizkuntzalarien aburuz, greziera bost arotan bana daiteke:

Erdi Aroko grezieratik aurrera, bi hizkeratan banatu da hizkuntza:dhimotikí (δημοτική), herri hizkera, etakatharévusa (καθαρεύουσα), klasikoen erara itxuratutako hizkera jasoa, testuliterario,juridiko, administratibo etazientifikoetan erabiliaXIX. etaXX. mendeetan.Diglosia arazo hori1976ko 306 Legeak irtenbideratu zuen,dhimotikía ofizial bihurtu zuenean. Bi hizkerek greziera batua (κοινή νεοελληνική edo Aro Berriko greziera amankomuna) sortu dute.

Batzuek diote Aro berriko grezierazko hiztun jasoak antzinako testuak uler ditzakeela; dena den, arrazoia, ziur aski, kultura da, eta ez hizkuntzen arteko antzekotasuna. Hala ere,koinēa erraza da oso egungo hiztunentzat.

Euskarak,Europako beste hizkuntzek bezala, hitz asko hartu dizkio, normalean zeharka, hau da,frantsesaren edogaztelaniaren bitartez:astronomia,demokrazia,filosofia,foka, eta abar. Gainera, oraindik, greziar hitz etamorfemak erabiltzen dira hitz berriak sortzeko:antropologia,automobila,fotografia,hipermerkatu,hidromasaje,dinosauro, (elektro)entzefalograma,aromaterapia,biomekanika... eta,latinezko hitzekin batera, egungo hiztegi zientifiko eta teknikoaren erroak dira.

Diglosia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aro modernoan, grezieradiglosia egoera batean sartu zen: herri-hizkuntzen eta forma arkaikoen idazkera elkarbizitzan. Grezieraren auzitzat ezagutu zen greziera modernoaren bi barietate lehiakideen arteko polarizazioa izan zen:dhimotiki (greziera modernoaren herri-hizkuntza), etakatharevousa (arautua, garbitua), XIX. mendearen hasieran garatu zendhimotiki etaantzinako grezieraren arteko konpromisoa,Greziako estatu sortu berrian helburu literario eta ofizialetarako erabiltzeko. 1976an,dhimotikia,katharevousaren ezaugarriak sartu ondoren, Greziako hizkuntza ofizial aitortu zuten, eta horrela sortu zen greziera moderno estandarra, gaur egun helburu ofizial guztietarako eta hezkuntzarako erabiltzen dena[9].

Batasun historikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Greziera modernoaren dialekto nagusien banaketa

Grezieraren etapen arteko batasun historikoa eta etengabeko nortasuna azpimarratu ohi dira. Beste hizkuntzetan ikusten direnen pareko aldaketa morfologiko eta fonologikoak izan baditu ere, antzinate klasikotik ez da eten bere tradizio kultural, literario eta ortografikoa hizkuntza berri bat sortzen ari dela esateko adina. Egungo hiztunek, oraindik ere, antzinako grezierazko literatura-lanak beren hizkuntzaz egindakotzat hartzen dituzte, eta ez atzerriko hizkuntza baten zatitzat[10] Sarritan esaten da aldaketa historikoak txikiak izan direla beste hizkuntza batzuekin alderatuta. Estimazio batek dio greziera homerikoa, ziurrenik, demotikotik hurbilago dagoela gaur egungo ahozko ingelesa XII. mendekoingeles ertainetik baino[11].

Hedadura geografikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Grezieraren banaketa geografikoaErrusiar Inperioan (1897ko zentsua)
Sakontzeko, irakurri: «Greziar»

Gaur egun, gutxienez, 13 milioi lagunek hitz egiten dute greziera, batez ereGrezian,Zipren eta Greziako eta Albaniako mugatik gertu (Albanian) dagoen greziera hiztunen gutxiengo handi batekin batera[12]. Albaniako biztanleriaren ehuneko esanguratsu batek greziera ezagutzen du, hein batean, Greziara 1980ko eta 1990eko hamarkadetan albaniarren immigrazio-olatuak eta herrialdeko greziar komunitatea dela eta.Grezia-Turkia gerra eta1923ko ondoriozko biztanle-trukearen aurretik, greziera hiztunen populazio oso handia zegoenTurkian, nahiz gaur egun oso gutxi geratzen diren[3]. Greziera hiztunen komunitate txiki bat da Bulgarian ere, Grezia-Bulgariako mugatik gertu. Greziera mundu osoan ere hitz egiten da, anitz herrialdetan komunitate nabariak baitaude:Estatu Batuetan,Australian,Kanadan,Hegoafrikan,Txilen,Brasilen,Argentinan,Errusian,Ukrainan,Erresuma Batuan etaEuropar Batasuna osoan, batez ereAlemanian.

Historikoki, greziera hiztunen komunitate eta eskualde esanguratsuak izan zirenEkialdeko Mediterraneo osoan, gaur egun,Italia hegoaldea,Turkia,Zipre,Siria,Libano,Israel,Palestina,Egipto etaLibia direnak; baitaItsaso Beltzaren eremuan ere, gaur egunTurkia,Bulgaria,Errumania,Ukraina,Errusia,Georgia,Armenia etaAzerbaijan direnak; eta, neurri txikiagoan,mendebaldeko Mediterraneoan, hala nolaMassalia,Monoiko etaMainake kolonietan eta inguruan.Nubiako kristau erreinuetan, beren historiaren zatirik handienean, gobernuaren eta erlijioaren hizkuntza ofizialtzat ere erabili zen.[13]

Estatus ofiziala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Greziera, bere forma modernoan,Greziakohizkuntza ofiziala da: hor, ia biztanleria osoak hitz egiten du[14]. Halaber, hizkuntza ofiziala daZipren (teorian,turkierarekin batera) etaAkrotiri eta DhekelianBritainia Handiko itsasoz haraindiko lurraldea (ingelesarekin batera)[15]. Grezia eta Zipre Europar Batasuneko kide direnez, greziera erakundearen 24 hizkuntza ofizialetako bat da[16]. Grezierahizkuntza gutxitutzat aitortzen daAlbanian, eta modu koofizialean erabiltzen da bertako zenbait udalerritan,Gjirokastër etaSaranda barrutietan[17]. ItaliakoApulia etaCalabria eskualdeetan ere hizkuntza gutxitu ofiziala da. Eskualdeetako edoHizkuntza Gutxituen Europako Gutunaren esparruan, greziera, ofizialki, babesten eta sustatzen da eskualdeko eta hizkuntza gutxitu gisa:Armenian,Hungarian,Errumanian etaUkrainan[18]. Turkian, hizkuntza gutxitutzat aitortzen da, eta babestuta dago 1923koLausanako Hitzarmenaz[19][20][21][22].

Maileguak beste hizkuntza batzuetan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Grezierazko hitzak beste hizkuntza batzuetan mailegatu dira, euskara barne:matematika,fisika,astronomia,demokrazia,filosofia,atletismo,erretorika,bataio,Ebanjelio, etab. Gainera, grezierazko hitz eta elementuak oraindik ere emankorrak dira hitz berriak egiteko oinarri gisa:antropologia,telefono,isomero,biomekanika,zinematografia...Latinezko hitzekin batera, nazioarteko hiztegi zientifiko eta teknikoaren oinarria osatzen dute[23][24].

Sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Grezieraindoeuroparhizkuntza familiaren adarretako bat da. Hurbilen zituen antzinako hizkuntzakantzinako mazedoniera (agian grezierazko dialektoa zena) etafrigiera ziren, baina hori ez dago dokumentatuta. Egun, hurbilen dituen hizkuntzakarmeniera etaindoirandar hizkuntzak dira[25].

Idazkera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Alfabeto greko
Αα AlfaΝν Nu
Ββ BetaΞξ Xi
Γγ GammaΟο Omikron
Δδ DeltaΠπ Pi
Εε EpsilonΡρ Rho
Ζζ ZetaΣσς Sigma
Ηη EtaΤτ Tau
Θθ ThitaΥυ Upsilon
Ιι IotaΦφ Fi
Κκ KappaΧχ Khi
Λλ LambdaΨψ Psi
Μμ MuΩω Omega
Letra zaharkituak
VauKoppa
StigmaSampi
HetaSho
San

Greziera
Sakontzeko, irakurri: «Alfabeto greko»

Grezieraalfabeto grekoaz idazten daK.a. IX. mendetik.Greziera klasikoan,latin klasikoan bezala, letra larriak baino ez zeuden. Letra xeheakErdi Aroko eskribek sortu zituzten arinago idazteko. Egun erabiltzen denalfabetoajoniera berankorrarena bera da,K.a. 403an sortua,atiko klasikoa idazteko.

Aro berrikoalfabeto grekoak 24 letra ditu, bakoitza letra larriko eta letra xeheko formetan.Sigmak beste xehezko forma du (ς), hitzaren bukaeran erabiltzeko.

Letra larriak
ΑΒΓΔΕΖΗΘΙΚΛΜΝΞΟΠΡΣΤΥΦΧΨΩ
Letra xeheak
αβγδεζηθικλμνξοπρσ, ςτυφχψω

Gainera,alfabeto grekoak zenbait ikur diakritiko ditu: hiruahoskera, arnasa hartzeko markak etadieresia. Ikur horiek guztiek aro helenistan zehar sortu ziren, baina, egun, alde batera utzi dira.1982tik aurrera, sistema monotonikoa izenekoa erabiltzen da, hau da, dieresia baino erabiltzen ez duena: antzinako sistema edo politonikoa greziera klasikoa idazteko erabiltzen da.

Aro berriko grezieraren adibideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-12-19).
  3. ab Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica, Inc..
  4. (Ingelesez)Haviland, William A.; Prins, Harald E. L.; Walrath, Dana; McBride, Bunny. (2013). «Chapter 15: Language and Communication» Anthropology: The Human Challenge. Cengage Learning, 394 or. ISBN978-1-285-67758-3..
  5. (Ingelesez)Comrie, Bernard. (1987). The World's Major Languages. Routledge ISBN978-1-317-29049-0..
  6. Adrados, Francisco Rodríguez. (2005). A history of the Greek language : from its origins to the present. Leiden: Brill ISBN978-90-04-12835-4. OCLC.59712402.
  7. Malkin, Irad. (2011). A small Greek world : networks in the Ancient Mediterranean. Oxford University Press  doi:10.1093/acprof:oso/9780199734818.001.0001. ISBN9780199918553..
  8. Manuel, Germaine Catherine. (1989). A study of the preservation of the classical tradition in the education, language, and literature of the Byzantine Empire. HVD ALEPH.
  9. Peter, Mackridge. (1985). The modern Greek language : a descriptive analysis of standard modern Greek. Oxford [Oxfordshire]: Oxford University Press ISBN978-0-19-815770-0. OCLC.11134463.
  10. (Browning 1983, vii–viii orr. ).
  11. (Alexiou 1982, 161 orr. ).
  12. (Ingelesez)«Greek | Ethnologue Free» Ethnologue (Free All) (kontsulta data: 2024-12-31).
  13. Burstein, Stanley. (2 November 2020). When Greek was an African Language. Center for Hellenic Studies.
  14. «Greece» The World Factbook (Central Intelligence Agency).
  15. The Constitution of Cyprus, App. D., Part 1, Art. 3.. states thatThe official languages of the Republic are Greek and Turkish. However, the official status of Turkish is only nominal in the Greek-dominated Republic of Cyprus; in practice, outside Turkish-dominatedNorthern Cyprus, Turkish is little used; see A. Arvaniti (2006): Erasure as a Means of Maintaining Diglossia in Cyprus,San Diego Linguistics Papers 2: pp. 25–38 [27].
  16. «The EU at a Glance – Languages in the EU» Europa (European Union).
  17. (Ingelesez)Bytyçi, Enver. (2022). In the Shadows of Albania-China Relations (1960–1978). Cambridge Scholars Publishing, 20 or. ISBN978-1-5275-7909-5..
  18. List of Declarations Made with Respect to Treaty No. 148. Council of Europe.
  19. Tsitselikis 2013, 287–288 orr. .
  20. (Ingelesez)Toktaş, Şule. (2006). «EU enlargement conditions and minority protection : a reflection on Turkey's non-Muslim minorities» East European Quarterly 40 (4): 489–519. ISSN0012-8449..
  21. Bayır, Derya. (2013). Minorities and nationalism in Turkish law. Farnham: Ashgate Publishing, 89–90 or. ISBN978-1-4094-7254-4..
  22. Questions and Answers: Freedom of Expression and Language Rights in Turkey. New York: Human Rights Watch April 19, 2002.
  23. (Scheler 1977).
  24. Πόσο "ελληνικές" είναι οι ξένες γλώσσες. 18 November 2019.
  25. BBC:Hizkuntzak Europan zehar: Greziera

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Irakurketa gehigarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bereWikipedia du:Bisita ezazu.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Europako banderaEuropar Batasuneko hizkuntza ofizialakEuropako bandera

Alemana ·Bulgariera ·Daniera ·Errumaniera ·Eslovakiera ·Esloveniera ·Estoniera ·Finlandiera ·Frantsesa ·Gaelera ·Gaztelania ·Greziera ·Hungariera ·Ingelesa ·Italiera ·Letoniera ·Lituaniera ·Maltera ·Nederlandera ·Poloniera ·Portugesa ·Suediera ·Txekiera

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Greziera&oldid=10464040"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp