Veneziako jauntxo baten (Giovanni Battista Cappellari) eta bere emazte Giulia Pagani Gesaren semea. Oso gaztea zela beneditarren monasterio baten sartu zen monje izateko ikasketak egiteko. Gaztetatik hizkuntzak etateologia ikasteko erraztasun handia erakutsi zuen, besteak beste1799anjanseniten aurkako tratatu famatu bat idatzi zuenean. Gotzaintza eskaini zioten arren, uko egin zion eta monasterioan bizitzen jarraitu zuen.
1807an ordenako buru izendatu zuten, bainaNapoleonekErroma okupatu zuenean berriz lehengo monasterioan babestu behar izan zuen.1814anErromara itzuli zen eta Elizaren hierarkian garrantzia handiko postuak bete zituen.
1825ean kardinal izendatu zuten.Propaganda Fide kongregazioko buru izan zen garai hartan, etaPio VIII.a aukeratzeko1829an egindako konklabean parte hartu zuen.
1831ko konklabean izandako istiluek Aita Santu izateko faborito zena (Giacomo Giustiniani) lehiatik kanpo utzi zuten. Horren ondorenotsailaren 2an izendatu zuten. Izendapen unean gotzain ez zenez, une horretantxe izendatu zuten gotzain ere.
Elizaren estatuetan egondako altxamenduen ondoriozAustria-Hungariako inperioari laguntza eskatu zion. Bere agintaldian, Aulki Santuak harreman diplomatikoak hautsi zituenEspainia,Portugal,Prusia etaErrusiarekin.
Arteari bultzada handia eman zion, bereziki Harresiz Kanpoko San Pabloren basilika berreraikiz eta Museo Etrusko, Egiptiar eta Kristaua sortuz. Misioak ere bultzatu zituen, berezikiHego Amerikan.
1846an hil zen eta San Petriko kriptan ehortzi zuten, baina 1853an monumentua egin zen San Petriko habearte batean kokatzeko, eta huraxe dabere hilobia harrezkero.