GrazGraz Grätz Gratz Austriako udalerria Administrazioa Estatu burujabe Austria Austriaren banaketa administratiboa Estiria Alkatea Elke Kahr Izen ofiziala Graz Jatorrizko izena Graz Grätz Gratz Posta kodea 8010, 8020, 8036, 8041, 8042, 8043, 8044, 8045, 8046, 8047, 8051, 8052, 8053, 8054 eta 8055Geografia Koordenatuak 47°04′15″N 15°26′19″E / 47.0708°N 15.4386°E /47.0708; 15.4386 Azalera 127,57 km² Altitudea 353 m Mugakideak Graz-Umgebung District (en) Demografia Biztanleria 292.630(2022ko urtarrilaren 1a ) Dentsitatea 2.294 bizt/km² Informazio gehigarria Telefono aurrizkia 316Ordu eremua UTC+01:00 etaUTC+02:00 Hiri senidetuak Trondheim ,Timișoara ,Coventry ,Montclair ,Darmstadt ,Pula ,Trieste ,Maribor ,Pécs ,Ljubljana ,Dubrovnik ,Groningen ,Banja Luka ,Celje ,Aksaray ,Pernik ,Lublin etaLviv Matrikula Ggraz.at
Graz (alemanezɡʁaːt͡s ahoskatua)Austriako hiria da,Estiria probintziako (alemanez :Steiermark ) hiriburua. Nazioko bigarren hiria da, biztanleriari kasu eginez gero: 250.099 lagun ziren 2008an.
Graz Austriako hego-ekialdean da,Mur ibaiaren ertzetan.Vienatik 200 kilometrora da eta iparraldeanGratkorn ,Stattegg etaWeinitzen ditu mugakide; ekialdeanKainbach bei Graz ,Hart bei Graz etaRaaba ; hegoalderaGössendorf ,Feldkirchen bei Graz ,Seiersberg etaUnterpremstätten , eta mendebalderaAttendorf etaThal .
17 barrutik osatzen dute Graz:
Grazeko barrutiak I. Innere Stadt II. St. Leonhard III. Geidorf IV. Lend V. Gries VI. Jakomini VII. Liebenau VIII. St. Peter IX. Waltendorf X. Ries XI. Mariatrost XII. Andritz XIII. Gösting XIV. Eggenberg XV. Wetzelsdorf XVI. Straßgang XVII. Puntigam Datu klimatikoak (Graz) Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.3 20.1 25.1 28.3 31.5 34.3 34.5 35.5 28.9 25.9 20.9 19.2 35.5 Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.8 5.8 10.7 15.3 20.5 23.4 25.3 24.7 20.4 14.6 7.7 3.6 14.6 Batez besteko tenperatura (ºC) -1.0 1.0 5.1 9.6 14.6 17.7 19.5 18.9 14.7 9.4 3.7 0.1 9.4 Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.7 -2.4 1.0 4.9 9.5 12.7 14.4 14.3 10.6 5.9 0.9 -2.3 5.5 Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -19.3 -17.2 -5.5 -1.3 3.6 6.3 4.9 0.8 -6.4 -12.7 -16.5 -19.3 Pilatutakoprezipitazioa (mm) 23.9 30.4 44.1 49.0 86.0 117.8 125.1 113.0 81.1 61.7 51.9 34.9 818.9 Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 4.8 4.8 6.6 7.9 10.6 11.5 10.7 9.7 7.5 6.3 6.5 5.2 92.1 Elur egunak (≥ 1.0 cm) 15.6 10.0 4.1 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 2.8 9.1 42.1 Eguzki orduak 90.4 117.8 145.7 166.4 210.0 213.0 234.4 226.9 174.0 139.6 93.0 78.8 1890.0 Iturria:Central Institute for Meteorology and Geodynamics [ 1]
1869tik 2007ra bitartekoa:[ 2]
Andreak % 51,97 dira. % 18,14k hogei urte baino gutxiago ditu eta % 64,58 hogei eta hirurogeita bost urte bitartekoak dira; % 17,27 , berriz, 65 urtetik goragokoa da.
Biztanleen % 85 austriarrak dira; % 5Europar Batasunekoak dira, eta enparauak Europako beste herrialde batzuetakoak eta mundu zabalekoak dira.
Atzerritik etorritakoen jatorriari begira, hona xehetasunak:[ 3]
Graz, Georg Matthäus Vischer (1670) Mariatrosteko Basilika. Eggenbergeko gaztelua Gehienak erdigunetik kanpo dira, eta aipatzekoak dira Bihotz Santuarena, San Leonardorena, Marigrünekoa etaMariatrost basilika .
Estiriako gaztelurik nabarmenena daEggenbergekoa . XVII. mendean eraiki zuten,El Escorial monasterioaren diseinuan oinarrituta. BarruanHans Adam Weissenkircher margolariaren lanak ikus daitezke. Eraikinak 365 leiho ditu, urteak beste egun. Urtean milioi bat bisitarik jotzen dute leku honetara.
Aipatzekoa ere badaGöstingeko gaztelua , hiriaren iparraldera. 1723an tximista batek bete-betean jo zuen eta haren ondorioz eraikuntza erabat desegin zen. Egun hondakinak baino ez dira geratzen.
Hiriaren erdiguneanSchloßberg gotorlekua dago, egun parke bat dena.
2003ko datuen arabera 184.135 pertsonak egiten zuen lan Grazen. Horietatik, % 74 zerbitzu-sektorean aritzen zen. 55.000 behargin hiritik kanpo bizi dira.
Austriako enpresa askok egoitza dute hirian:
Kanpotik etorritako enpresek ere leku hartu dute Grazen, esaterako:
Lau unibertsitatek 40.000 ikasleri eskaintzen diete zerbitzua. Zazpi biztanletatik bat ikaslea da.
Grazeko Musika eta Antzerki Unibertsitatea Steiermärkische Landesbibliothek etaUniversitätsbibliothek Graz dira liburutegi onenak, 3 milioi liburutik goragoko ondarearekin.
Hiriak 7 ospitale, 10 klinika eta 44 botika biltzen ditu.
Austriako hirugarren aireportu handiena da, hiritik 10 kilometrora hegoalderantz. 2007an 948.000 bidaiari artatu zituen.
Coventry (Erresuma Batua ) , 1948 Montclair (New Jersey) (AEB ) , 1950 Groningen (hiria) (Herbehereak ) , 1965 Darmstadt (Alemania ) , 1968 Trondheim (Norvegia ) , 1968 Pula (Kroazia ) , 1972 Trieste (Italia ) , 1973 Maribor (Eslovenia ) , 1987 Pécs (Hungaria ) , 1989 Dubrovnik (Kroazia ) , 1994 Banja Luka (Bosnia-Herzegovina ) , 2006
Ekialdea Hegoaldea Mendebaldea