Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Granada (argipena) ». GranadaGranada Espainiako udalerria Administrazioa Estatu burujabe Espainia Autonomia Andaluzia Probintzia Granadako probintzia Alkatea Marifrán Carazo (en) Izen ofiziala Granada غرناطة Jatorrizko izena Granada Posta kodea 18001–18015, 18182 eta 18190INEk ezarritako kodea18087Herriburua Granada Geografia Koordenatuak 37°10′30″N 3°36′00″W / 37.175°N 3.6°W /37.175; -3.6 Azalera 88,02 km² Altitudea 693 m Mugakideak Armilla ,Pulianas ,Maracena ,Atarfe ,Santa Fe ,Vegas del Genil ,Churriana de la Vega ,Ogíjares ,La Zubia ,Cájar ,Huétor Vega ,Cenes de la Vega ,Pinos Genil ,Dúdar ,Beas de Granada ,Huétor Santillán ,Víznar etaJun Demografia Biztanleria 232.717(2024) 124.907 (%53,7) (%46,2) 107.555
Dentsitatea 2.644 bizt/km² Informazio gehigarria Telefono aurrizkia 958Ordu eremua UTC+01:00 etaUTC+02:00 Hiri senidetuak Friburgo ,Aix-en-Provence ,Xarja ,Belo Horizonte ,Coral Gables ,Agrigento ,Marrakex ,Tilimsen ,Lublin ,Dubai etaTetuan Matrikula GRHizkuntza ofiziala gaztelania granada.org
Granada [ 1] Espainiako hegoaldeko hiria da,izen bereko probintziako hiriburua.Andaluziako autonomia erkidegoan dago,Sierra Nevadaren oinetan.2008 . urtean, 236.988 biztanle zituen.
Sierra Nevada mendilerroak hiria inguratzen du.
Datu klimatikoak (Granada,Granadako aireportua , 567 m ) Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.0 15.3 18.6 20.1 24.6 30.0 34.4 33.9 29.4 22.7 17.2 13.5 22.8 Batez besteko tenperatura (ºC) 6.7 8.5 11.0 12.8 16.8 21.4 24.8 24.5 20.9 15.5 10.7 7.6 15.1 Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.3 1.8 3.4 5.6 9.0 12.9 15.2 15.0 12.4 8.2 4.2 1.8 7.5 Pilatutakoprezipitazioa (mm) 41 38 30 38 28 17 4 3 16 42 48 53 357 Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 5 7 4 2 0 1 2 5 6 7 52 Eguzki orduak 165 172 225 231 293 336 373 344 262 215 170 149 2935 Iturria:[ 2]
Granada zortzi barruti eta 36 auzoz osatuta dago. Barrutiak honakoak dira:
Ronda, 51.740 biztanle (2009an) Zaidin, 47.731 biztanle Norte, 41.820 biztanle Genil, 35.028 biztanle Centro, 32.916 biztanle Chana, 27.533 biztanle Beiro, 26.590 biztanle Albaicín, 16.281 biztanle Hiriaarabiarrek sortu zuten 756an.Kordobako kaliferriaren mendeko izan ondoren,Granadako Erresuma musulmaneko hiriburu izan zen. Garai horretan zibilizazio maila bikaina erdietsi zuen, eta haren lekuko diren hainbat monumentu gordetzen ditu; baina handikien familien arteko gerren ondorioz ahulduta, 1492anErrege-erregina Katolikoek bereganatu zuten.
Nekazaritzagune eta merkataritzagune garrantzizkoa da,vega tik (lur lau aberatsak eta ureztatuak) hurbil baitago.
Alhambra jauregiaren ikuspegia.Turismo leku garrantzizkoa da Granada, artearen aldetik duen historia luze eta aberatsagatik. Granadako monumentu ospetsuenakAlhambra (XIII. -XIV. mendeetako mairuen gotorlekua eta jauregia) etaGeneralifeko lorategiak dira. Alhambra jauregia, nazarien egoitza nagusia izan zen, etagizateriaren ondare izendatu zuten1984an . Alhambrako estiloa daal Andalusko gailurra, XIV. mendean egina,Ben-Al-Hamarrek eraikia eta haren semeMohamed II.ak indartua.
Gainera, Granadak baditu beste ondasun nabarmen batzuk ere:
Azkenik, bertakoAste Santua deklaratu zutennazioarteko interes turistikodun jaia .
Fray Luis de Granada (1504 –1588 ), idazle domingotarra.Diego Hurtado de Mendoza (1504 ?-1575 )1, poeta eta diplomatikoa.Álvaro de Bazán (1526 –1588 ), militar eta noble nabarmena.Alonso Cano (1601 –1667 ), margolaria.Mariana Pineda (1804 –1831 ), iraultzaile liberala.Eugenia de Montijo (1826 –1920 ), Frantziako erregina ezkontidea.Rogelia León (1828 –1870 ), idazlea.Ángel Ganivet (1865 -1898 ), idazle eta diplomatikoa.Fernando de los Ríos Urruti (1879 –1949 ), politikari sozialista eta ministroa.Joaquina Eguaras (1897 -1981 ), unibertsitate irakaslea eta etnologoa.Federico García Lorca (1898 -1936 ), poeta eta antzerkigile nabarmena.Francisco Ayala (1906 -2009 ), idazle eta itzultzailea.Manuel Jiménez de Parga (1929 ), politikari, legelari eta diplomatikoa.Jaime Peñafiel (1932 ), kazetari eta idazlea.Federico Mayor Zaragoza (1934 ), zientzialari eta politikaria.Felipe Alcaraz (1943 ), politikari komunista.Miguel Ríos (1944 ), abeslaria.Lucas Alcaraz (1966 ), entrenatzailea.María José Rienda (1975 ), eskiatzailea.Granada ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Alhambra