| Gran Enciclopedia Aragonesa | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Eloy Fernández Clemente |
| Argitaratze-data | 1977 |
| Izenburua | Gran Enciclopedia Aragonesa |
| OCLC | 802894505 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | gaztelania |
| Zatiak | 17 liburuki |
| Argumentu nagusia | Aragoia |
| enciclopedia-aragonesa.com | |
Gran Enciclopedia Aragonesa edoGEA (euskaraz:«Aragoiko Entziklopedia Nagusia»)Aragoiko entziklopedia tematikoa da. Gaztelaniaz dago eta on-line erabil daiteke.
GEAren lehen aurrekariakLos aragoneses izenburua zuen eta 1977an argitaratu zen, Istmo argitaletxearen eskutik. Egileen arteanEloy Fernández Clemente zegoen. Ondoren, 1978an, José María Sáiz-ek, UNALI argitaletxearen sortzaileak, Aragoiko Entziklopedia handi bat egitea proposatu zion. Lan hori1980-1981 urteetan plazaratu zen; hamabi liburuki zituen etaGran Enciclopedia Aragonesaren lehenengo edizioa izan zen. Proiektuak harrera handia ezagutu zuen.1983 eta2007 artean, gainera, lau Gehigarri plazaratu ziren; lehenengo, hirugarren eta laugarrenaren zuzendariaEloy Fernández Clemente izan zen; bigarren gehigarriarena, ordea, Manuel Martín Bueno izan zen. Azkena, bosgarrena, Wifredo Rincón Garcíak zuzendu zuen.
Entziklopediaren jabetza 1999anEl Periódico de Aragón egunkariak erosi zuen. Gaurkotu ondoren, 2000. urtean,GEA 2000 izenarekin ezagutzen den edizio berri bat plazaratu zuen. Edizio honek edukiak berrantolatuak aurkeztu zituen. Edizio berri horrek hamasei liburuki izan zituen eta 8.000 ale saldu zituen. Edizio horretan lehenengo, bigarren eta hirugarren gehigarri jaso ziren ere bai.[1]
Entziklopedia2002an hasi zen digitalizatzeko prozesua. 2003ko irailean 1.0 bertsio digitala edoGEA OnLine plazaratu zen. Bertsio digital horrekAragoiko Diputazio Orokorraren laguntza izan zuen.