Kelly Filadelfiako familia ezagun eta aberats batean jaio zen. Ikastetxe katoliko batean ikasi zuen, eta sei urte zituela egin zuen debuta umeentzako emanaldi batean. Ikasketak amaitutakoan, American of Dramatic Arts-en interpretazio-eskolak segitzea erabaki zuen, eta, ondoren, modelo lanak egin.[2]
New Yorkera joan zen eta publizitatean lan egin zuen, kapelak, xurgagailuak, tabakoa eta garagardoak iragarriz. 1949anHenry Jamesen lanarekin egin zuen debuta antzerkian. Ondorengo urteetan telebistako hainbat saiotan parte hartu zuen, Henry Hathawayk 1951n zinemanFourteen Hours filmean paper bat eskaini zion arte. Urtebete geroago,Fred ZinnemannenHigh Noonwesternean parte hartu zuen,Gary Cooperrekin. Film horrexek ospea eman zion, baita arrakasta-ibilbideari hasiera ere.[3][2]
1953an bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zutenMogambo filmagatik,John Forden agindupean,Clark Gable etaAva Gardnerrekin batera. Urte berean,William Holdenekin bateraMark RobsonenThe Bridges at Toko-ri gerra drama estreinatu zuen.
1954an HitchcockenRearWindow etaAndrew MartonenGreen Fire lanean parte hartu zuen, eta abentura exotikoetara itzuli,Stewart Grangerren ondoan. 1955ean Hitchcockekin berriroTo Catch a Thief filmeko protagonista izen zen,Cary Granten ondoan,Kosta Urdinean,Cannes etaMonako artean: artean ezagutu zuen Monakoko Rainiero printzea.Cannesko Zinemaldian berriro ikusiko zuten elkar, harremanetan hasi eta 1956an Monakoko Rainiero printzearekin ezkondu zen.[4][5]
1956BAFTA sarirako nominazioaThe Country Girl lanagatik. Henrietta saria[8]
1955an Oscar saria emakumezko aktore onenaren kategorian, 'To catch a Thief lanagatik.[9][10]BAFTA sarirako nominazioaDial M for Murder lanagatik.Urrezko Globo saria eta Laurel sariaThe Country Girl lanarekin.
1954ean National Board of Review saria emakumezko aktore onenari[11] Urrezko Globo saria eta emakumezko aktore onenari Mogambo lanarekin.[12]