Gorrindola |
Kolore koordenatuak |
---|
Hamaseitarra | #C71585 |
---|
RGB | (r, g, b) | (199, 21, 133) |
---|
CMYKN | (c, m, y, k) | (, , , ) |
---|
HSV | (h, s, v) | (322º°, 89%, 78%) |
---|
Gorrindola edopurpuragorriaren etamorearen artekokolorea da, nahiz eta batzuetan ohiko hizkeran morearekin nahasten den.
Antzinaroan,purpura tindagaigorri bizia zen,lapagorri itsas barraskiloarenguruin batetik aterea. Tindagai honenlatinezko izenapurpura zen,grezierazkoπορφύρα,pórfura hitzetik eratorria. Honekin oihalak tindatzen ziren, batez ere gorri biziko kapa eta gainjantziak egiteko. Oihal hauek erregetzaren eta aitoren semeen ezaugarritzat hartzen ziren, aberastasuna eta boterea adierazten baitzuten. Hala ere, lehenpurpura hitza kolore gorri bizia izendatzeko erabiltzen zena, gaur egun kolore gorri-more bat izendatzeko erabiltzen da.
Gorrindola daLeongo Erresumako armarrikolehoiaren kolorea.
Orotariko Euskal Hiztegian jasota dagoenez,purpura hitzaren lehen agerpenaeuskarazko testu batean1571n izan zen,Leizarragaren eskutik;[1] etagorrindol hitzarena,1661ean,Oihenarten eskutik.[2]
- ↑«purpura» Orotariko Euskal Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
- ↑«gorrindol» Orotariko Euskal Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).