Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gorputz kailukara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorputz kailukara
Xehetasunak
Honen parteburmuina
Identifikadoreak
Latinezcorpus callosum
MeSHA08.186.211.730.885.362
TAA14.1.09.241
FMA86464
Terminologia anatomikoa

Giza gorputzekogai zuriko egiturarik handiena da;nerbio-zuntzen sorta handi bat da, beraz.Burmuineko bihemisferioen arteko komunikazioa ezartzen du, bi hemisferio horiek aldi berean eta era koordinatu eta osagarrian lan egitea ahalbidetuz. Burmuinean dago, hemisferio arteko arrailduran, hain zuzen ere.[1]

Aurre-alboko ikuspegia (eskuinetik):gorputz kailukara (gorriz) burmuinetako gai zurian.[2]
Aurreko ikuspegia:gorputz kailukarak (gorriz)burmuinetako beste egiturekiko daukan kokalekua.[2]
Gorputz kailukararen irudia, ebaketa sagitalean.

Egitura[3][4][5]

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gorputz kailukara, albotik ikusita,arku bat bezala agertzen den egitura da, ahurra izanik behealdetik ikusita.7 zentimetro inguruko luzera dauka (aurretik atzera), eta200 milioiaxoiez osatuta dago.

Egitura bakartzat jo arren, hainbat atal dituela kontuan izan behar dugu. Zehazki,4 atal bereizi izan dira historian zehar gorputz kailukaran.

  • Rostrum (mokoa): Atal errostralena da (aurrealdekoena). Bukaera-xaflan (lamina terminalis) hasten da etakiasma optikoarekin lotuta dago.
  • Genu (belauna): Mokoaren atzealdean dagoen atala da; mokoa honen jarraipena izanik. Atal guztietatik meheena da eta arku forma dauka. Burmuinekolobulu frontaletara abiatzen da,forceps txikia deitzen dena osatzeko. Atal honetan dauden zuntzak 2 hemisferioetakokortex prefrontalak lotzen ditu.
  • Truncus (Enborra): Atal honek ere arku forma dauka, etatrenkada etahirukia deritzen egiturekin lotzen da. Azkeneko hauhipotalamoa,hipokanpoa etasistema linbikoaren hainbat atal lotzen dituen konexio egitura bat da.
  • Splenium (Esplenioa): Atal hau atzealdekoena izango da, etalobulu okzipitalarekin lotuko da. Modu honetan,forceps nagusia bezala ezagutzen dena osatuko du. Aldi berean,guruin pinealarekin/epifisiarekin lotuko da, etaalboko bentrikuluaren barneko aurpegiaren parte izango da.

Sexu dimorfismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XX. mendean zehar gorputz kailukarakbi sexuetan tamaina desberdina daukan eztabaida mantendu zen, teknika desberdinekin hamaika ikerketa eta neurketa egin zirelarik. 90eko hamarkadako ikerketa batek sexu arteko desberdintasunakbenetakoak, baina guztiz zehaztu gabeak zirela erakutsi zuen, oraindik ezer argi utzi gabe.

Azkeneko ikerketek, berriz,  aurrerapen nabarmenak ekarri dituzte: sagitalki erdialdean kokatzen den gorputz kailukararen eremua emakumeetan proportzionalki (burmuinaren tamaina osoarekin alderatuz) handiagoa dela ikusi da. Gainera, teknika aurreratuei esker (algoritmoak,erresonantzia magnetiko bereziak, eta abar), aldaketa garrantzitsuenak morfologian eta mikroegituran ematen direla ikusi da.

Funtzioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gorputz kailukararen funtzio nagusia informazioa hemisferio batetik bestera bideratzea da. Horrela, funtzio desberdina daukaten bi hemisferio horiek erakoordinatu eta bateratuan lan egitea ahalbidetzen du; gizakia gai egiteko den prozesu konplexuak emaitzatzat lortuz.

Era berean, ikasketarekin eta lesioekin ere erlaziona dezakegu egitura hau. Informazioaren prozesamendua etaburmuineko nukleo ezberdinen arteko konexioa ahalbidetzen dituenez,ikasketa-prozesuetan ezinbestekoa da. Bestalde, hemisferio bat kaltetzen bada, hemisferio osasuntsuak, gorputz kailukararen bidez, kaltetuaren funtzioak bete ditzake.

Azkenik, zenbait ikerketekgorputz kailukarakikusmenean izan dezakeen eragina agerian utzi dute: begien mugimenduetan eragiten du hain zuzen ere, egitura honen bidez informazioa bidaltzen baita begietako muskuluetara, bi begien mugimendua koordinatuz.

Patologiak[4][5][6]

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lesioak ematen direneanGorputz kailukaran mota askotako kalteak sortu daitezke. Kalte hauek funtzionamendu fisikoan zein garapen kognitibo, konduktual eta emozionalean emango dira.

Gaur egun, gorputz kailukara kaltetzen duten hainbat gaixotasun eta lesio ezagutzen dira; eta hauekberaien etiopatologiaren arabera sailkatzen dira:

  • Kongenitoak: Aganesia, disgenesia, etab.
  • Tumoralak.
  • Hanturazkoak.
  • Gaixotasun desmielinizanteak:Esklerosi anizkoitz, esaterako.
  • Baskularrak. Gorputz kailukaran ere kalteak sor daitezke, esaterako, infartu baten ondorioz.
  • Endokrinoak eta Metabolikoak.
  • Infekziosoak. Parenkimaren infekzio baten ondorioz, adibidez.
  • Patologia toxikoak. Toxinek eragina.

Guzti hauek azkenean gorputz kailukararen funtzionamendua eta egitura kaltetu dezakete.

Gorputz Kailukararen Agenesia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gorputz Kailukararen Agenesia aipatutako lesio /gaixotasun guztien artean garrantzitsuena da. Izan ere, hau beste guztien arteanohikoena da, eta gehienetan agenesia da gorputz kailukararen akatsaren erantzulea.

Agenesia, enbrioi aldian zehar, organo baten (edozeinen) garapen eza ematean gertatzen da. Horregatik, Gorputz kailukararen agenesiangorputz kailukararen gabeziaren aurrean egongo gara. Gaixotasun hau daukagunean, ezin daiteke bi hemisferioen arteko komunikaziorik lortu eta arazoneuropsikologikoak ikusten dira. Burmuinak zatitua balego bezala egiten du lan, bi burmuin baleude bezala eta batek jasotzen duen informazioa ez da bestera pasatzen.

Horretaz gain, ikertzaileek frogatu dutenez:

  • Paziente horiek euren eskuineko aldean ikusten zituzten hitzak ahoskatzeko gai ziren zeren hizkuntzaren eremuak dauzkan ezkerreko hemisferioak prozesatzen baitzuen informazioa. Baina ez ziren gai euren ezkerreko aldean ikusten zituzten hitzak ahoskatzeko.
  • Era berean, eskuineko eskuarekin zerbait ezaguna ukitzen bazuten, zer zen esateko gai ziren. Baina ezkerreko eskuarekin ukituz gero, ezin zuten esan zer zen.
  • Kasu larrienetan, hemisferio batek bere alderdiko gorputz atal batzuk ukatu egiten ditu. Adibidez, eskuineko eskuarekin eskuineko aldeko bizarra moztuko luke, baina ezkerreko aldekoa, ordea, ez luke moztuko.

Bestelakoak[4]

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pertsona bakoitzarenohiturek eta ezaugarriek gorputz kailukararen tamainan eragin dezaketela agerian utzi dute zenbait ikerketek: musikariek (hezkuntza eta trebezia musikalak burmuineko atal honetako plastikotasuna handitzen du), ezkertiek eta bi eskuak trebetasunez erabiltzen dituztenek gorputz kailukara handiagoa daukatela ikusi da. Bestalde, egitura honentamainaren handitzea hitz-oroimenarekin eta gaitasun semantikoarekin ere erlazionatu da; izan ere,dislexia pairatzen duten umeetan gutxiago garatutako gorputz kailukara aurkitu da, beren adineko mintzaira-arazorik ez daukaten umeekin alderatuz.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)«Cuerpo calloso - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.m.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  2. ab «Anatorama proiektua» anatorama (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  3. (Gaztelaniaz) Cuerpo calloso del cerebro: estructura y funciones. 2016-12-19 (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  4. abc (Ingelesez)«Corpus callosum - Wikipedia» en.m.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  5. ab (Gaztelaniaz)«Cuerpo Calloso: Anatomía, Estructura y Funciones» Lifeder 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  6. Gorputz kailukara. 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Gorputz kailukaraAldatu lotura Wikidatan
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gorputz_kailukara&oldid=8611802"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp