Gorila (Gorilla) bizirik dagoenprimate motarik handiena da, gaur egunErdialdeko Afrikako oihanetan hedatzen dena. Bi espezietan eta 4 azpiespezietan (espezie bakoitzak bi azpiespezie ditu) banatuta daude.
EurenDNAren % 98-99 gizakienaren bera da. Oso handia da: 1,80 m inguru luze eta 200 kg izatera hel daiteke. Besoak hankak baino luzeagoak ditu eta sudurra motza eta zapala. Lepo labur-gihartsua du, bularra sendoa eta besoak eta hankak oso trinkoak. Emea 250-270 egun egoten da ernari eta ume bakarra egiten du ernaldiko. Bi gorila mota bereizten dira: mendebaldekogorila (Gorilla gorilla) eta ekialdekogorila (Gorilla beringei).[1]
Hanno Nabigatzailearen bidaiaren amaieran, esploratzaileak uharte oso populatu bat aurkitu zuen, jendeiletsu eta basati bezala deskribatu zena. Gizonak harrapatzeko saiakerek huts egin zuten, baina emakumeetako hiru harrapatuak izan ziren: hain ziren basatiak, non hil egin zituzten eta beren larruak Kartagoko etxera eramateko kontserbatu ziren. LarruakJunoren tenpluan (Tanit edoAstarte) gorde ziren Hannoren itzuleran eta,Plinio Zaharraren arabera, bertan iraun zuten K. a. 146an Kartago erromatarrek suntsitu zuten arte, Hannoren espediziotik 350 urtera. Hannorekin bidaiatzen zuten itzultzaileekGorillai deitzen zioten herriari (grezierazko hitzetik).Thomas Staughton Savage mediku eta misiolari amerikarrak etaJeffries Wyman naturalistakgorilak XIX. mendean deskribatu zituztenean, tximinoakTroglodytes gorilla izendatuak izan ziren, Hannoren deskribapenagatik.
Gorilla generoaren taxonomia | Hominoidea superfamiliaren filogenia |
---|
| |