Nekazari familia batean jaioa,1946an Gazte Komunisten Ligan eman zuen izena, eta1952anAlderdi Komunistako kide egin zen. Zuzenbidean lizentziaturik, ibilbide politikoa jaioterrian,Stavropol kraian, hasi zuen. Pausoz pauso aurrera egin zuen alderdian barna eta1980an, 52 urte zituelarik,Politburoko kide gazteena bilakatu zen.
Haren agintaldiaren ezaugarri nagusia Sobietar Batasuneko politika eta ekonomia-sistema aldatzea eta eraberritzea izan zen:Glasnost (irekitzea),Perestroika (berregituraketa) etaUskoreniye (garapen ekonomikoren bultzada).1987koPerestroika liburuan adierazi zuenez,
Wikitekan badaUEUren liburu batetik ateratako testu zatia:Perestroika
Sortzen ari zen egoerak ez zuen ez hanka ez buru. Sobietar Batasunak, altzairu-, lehengai-, erregai- eta energia-ekoizlerik handienak, baliabide horien eskasia zuen, behar ez bezala eta xahukeriaz erabiltzen ari zirelako bereziki. Nahiz eta jateko zereal-ekoizle nagusietako bat izan, urtero-urtero milioika tona erosi behar izaten zuen pentsuak egin ahal izateko. Mila biztanleko mediku eta ospitale-ohe proportziorik handiena dugu eta, aldi berean, gure osasun-zerbitzuek hutsune nabarmenak dituzte. Gure koheteek Halley kometa aurki dezakete edo Artizarreraino hel daitezke hutsik egin gabe; baina lorpen zientifiko eta teknologiko horiekin batera, nabarmena da izugarrizko eraginkortasun falta dugula, lorpen zientifiko horiek ez baititugu erabiltzen gure behar ekonomikoak konpontzeko. Esaterako, sobietar etxeetako tresna gehienen kalitatea oso eskasa da.
Ekonomian,1988ko maiatzean indarrean jarri zen kooperatiben gaineko legeak zerbitzu, ekoizpen eta kanpoko salerosketan jabetasun pribatua baimendu zuen. Hasiera batean zerga handiak eta lan-murrizketak izan arren, pixkanaka baldintza horiek leundu ziren. Herrialdeko hainbat enpresa handi ere berrantolatu ziren.Aeroflot, esate baterako, konpainia txiki eta independenteetan banandu zen.
Kanpo harremanetan oso nabariak izan ziren politika berriaren ondorioak. Mendebalderekiko hartu-emanak hobera egin zuen, elkarrenganako mesfidantza gaindituta.Ronald Reaganekin batera, arma nuklearrak desegiteko hitzarmena izenpetu zuen1987an.Breznev doktrina izenekoa ere amaitutzat eman zen, eta, horren ondorioz,Europako alde komunistako herrialdeek beren barneko aferetarako autonomia osoa berreskuratu zuten. Horrela, komunismoa Ekialdeko Europatik desagertu zen1989tik aurrera, gehienetan era baketsuan,Errumanian salbu. Era horretan bukatu zenGerra Hotza.
Glasnostaren harira, norbanakoen askatasunak hobetu ziren: erlijio eta adierazpen askatasunak, esaterako. Prentsaren zentsura kendu zuen eta espetxeetatik preso politiko andana atera ziren.1987ko urtarrilean, hautagai anitzeko hauteskundeen bidez, instituzioen demokratizazioa bultzatu zen.1988ko abenduan, Sobiet Nagusiak Herri Diputatuen Biltzarraren sorrera onartu zuen, eta huraxe bihurtu zen herrialdeko botere legegile.1989ko udaberriko hauteskundeetan, Sobietar Batasuneko lehenbiziko Presidente Exekutibo aukeratu zuten. Horren bidez, herritarren babesa eskuratu nahi izan zuen, alderdiko zati atzerakoien kritikei aurre egin ahal izateko. Kritikak hamarkadaren bukaeran itzuli ziren, oinarrizko produktuen murrizketekin batera.
Ekonomiaren gainbeherak, hainbat errepubliketako separatismoak eta Gorbatxoven egunez eguneko botere handiagoak krisia eragin zuten.1991ko abuztuan, alderdiko buru batzuekestatu-kolpea jo zuten.[4] Kolpeak porrot egin arren, haren ahuldade politikoak, batik batBoris Jeltsinen aurrean, dimisioa aurkeztera behartu zuen Gorbatxov.1991koabenduaren 25ean, SESB desegin zen ofizialki.[5]
1991ko martxoan, erreferenduma deitu zuten Sobietar Batasunean, eta hautesleen % 78k «bai» bozkatu zion Sobietar Batasunaren jarraipenari. BainaBoris Jeltsin Errusiako SSRko presidenteak bultzatutako Belavezhako Itunaren sinadurarekin, Sobietar Batasuna de facto desegin zenErrusiako SSRa, Ukrainako SSRa etaBielorrusiako SSRa bereizitakoan[6].
Berreraikuntza ekonomikoa izango zen Gorbatxoven porrot nagusietako bat;perestroikak ekonomia sobietarra hondotik eta geldialditik ateratzea zuen helburu, enpresa-askatasun handiagoa sartuz eta merkatuari utziz plangintzaren akatsak konpontzen, ustez hala gertatuko zelakoan. Dena den, erreforma horiek ez zuten berehalako emaitza positiborik eman; bada, lehendik zegoen sistema produktiboa gehiago desordenatu zen, eta, biztanleriaren gehiengoaren pobretzean, sakondu zuten. Horrek guztiak tirabira sozialak sortu zituen, eta kaltetutako interes politiko-ekonomikoek areagotu zituzten[7].
Mikhail Gorbatxov 2007an.
Alde politikoan, apurka-apurka alderdi anitzeko demokraziara eramango zuen irekiera hasi zen. Baina, bide horretatik («guardia zahar» komunistak gehiegizkotzat jotako bidea) egindakoa, motelegitzat jo zuen alderditik kanpo gero eta handiagoa zen oposizioak. Gorbatxov eta bere taldea poliki zebiltzan erregimenaren barruan zegoen erresistentziagatik eta prozesuaren kontrola galtzeko beldurragatik. Irekieraren eragin nagusia izan zen Sobietar Batasuna osatu zuten errepublika ezberdinetan mugimendu independentistak mamitu ziren sentimendu abertzaleen piztea[7].
1991ko abuztuaren 19an, PCUS, Gobernu etaKGBko goi kargudun talde batekestatu kolpe saiakerainboluzionista jo zuen. Boris Jeltsin Errusiako SFSRko presidenteak zuzentzen zuen mugimenduaren indarrak eten zuen saiakera hori; porrot egindako estatu kolpearen ondoren, PCUS legez kanpo uzteko eta Baltikoko errepubliken (Estonia,Letonia etaLituania) anexioaren baliogabetasuna dekretatzeko erabakia hartu zuen. Politikoki gero eta ahulago, batez ere Boris Jeltsinen ekintza politikoaren ondorioz, Gorbatxovek PCUSeko idazkari nagusi karguari uko egin, eta Batzorde Zentrala desegin behar izan zuen[6].
1991ko abenduaren 25ean, Sobietar Batasuna ofizialki desegin zen, eta,Estatu Independenteen Mankomunitateko (CIS) Errepublikako presidenteek botere zentralaren organoak aitortzeari uko egitearen ondorioz, bere kargua uztea erabaki zuen, SESBeko presidente gisa telebistako hitzaldia emanez[6][8]:
«
Estatu Independenteen Mankomunitatearen sorrerarekin sortutako egoera ikusita, Sobietar Batasuneko presidente gisako jarduerari uzten diot. Erabaki hau printzipio kontuetan oinarrituta hartzen dut. Herrialdearen zatiketa eta Estatuaren batasunaren ildoa inposatu da, eta hori ezin dut onartu. Gainera, konbentzituta nago halako ebazpen zabalak herriaren berariazko borondatearen arabera hartu behar zirela (erreferenduma, alegia). Patuak nahi izan zuen neure burua Estatuko buru ikusi nuenean gure herria gaixo zegoela argi zegoen jada. Gaur sinetsita nago 1985ean hasitako aldaketen arrazoi historikoaz. Gerra Hotza amaitu dugu; arma-lasterketa eta herrialdearen militarizazio eroa gelditu da, gure ekonomia, gure kontzientzia soziala eta gure morala deformatu dituena. Mundura ireki gara, eta, konfiantzaz, elkartasunez eta errespetuz erantzun du.
»
—Mijaíl Gorbachov, 1991ko abenduaren 25ean
2007kourriaren 21ean, Gorbatxovek politikara itzultzea erabaki zuen, Sozialdemokraten Batasuna alderdiaren buru.