Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gona bat.
The Evoltion of the skirt, Harry Julius, 1916

Gona edo, Ipar Euskal Herrian,zaiagerritik behera, bihankak batera baina ez osorik estaltzen dituen jantzi unisexa da. Hainbat ehunetan egina, forma zilindrikoa edo tronko-konikoa izaten du, eta prakak ez bezala, ez dago zatituta. Hedaduraz, gonak ere esaten zaie ohatila edo sehasketatik zintzilik dauden oihalei.

Kultura europarrean emakumezkoen jantzitzat hartzen bada ere,Eskozian,kilt izeneko gona gizonek janzten dute. Halaber,Jean-Paul Gaultier moda-diseinatzaileak gizonezkoentzako gonak erakutsi izan ditu bere erakustaldietan.

Bere bertsio errazenean, oihal zati bat gerriraino biltzea izan daiteke (pareo, sarong), nahiz eta gona gehienak gerrian estuak izan eta jaitsi ahala zabalagoak diren. Garaiaren, modaren eta eramaten duenaren gustuaren arabera, gonaren luzera gerriko bat baino pixka bat gehiagokoa izan daiteke, lurreraino irits daiteke eta tarteko beste edozein neurri har daiteke.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gonak historiaurretik erabili dira gorputzaren behealdea estaltzeko modurik ohikoena bezala. Kobre Aroaren hasieratik Vinča kulturak (c. 5700-4500 a. C.) gaur egungo Serbian eta Balkanetako iguruetan ekoitzitako iruditxoak (k.a. 5700-4500) emakumeak erakusten dituzte gonaren antzeko jantziekin.

Armenian, Areni-1 haitzulo-multzoan, lastoz ehundutako gona bat aurkitu zuten, 3900 a.C urtekoa. Gonak gizonen eta emakumeen ohiko jantziak zirenEkialde Hurbileko etaEgiptoko antzinako kultura guztietan.Mesopotamiakosumertarrek kaunakak zeramatzaten (sumerieraz: 𒌆𒄖𒅘𒆪 ), gerriko bati lotutako larruzko gona mota bat. "Kaunakes" hitza, jatorrian, ardi larrua adierazteko erabiltzen zen, baina denborarekin jantziari berari aplikatu zitzaion. Denboraren poderioz, animalien larruen ordez kaunake-oihalak hasi ziren erabiltzen, ardien azal iletsua imitatzen zuen ehuna. Era berean Kaunake-oihalak sinbolo gisa ere balio zuen ikonografia erlijiosoan,San Joan Bataiatzailearen mantu iletsuan bezala.

AntzinakoEgiptoko jantziak lihoz eginak zeuden batez ere. Goiko klasekoentzat, ederki ehunduta eta plisatuta zeuden. K.a. 2130. urte inguruan, Egiptoko Antzinako Erresuman, gizonekshendyt izenez ezagutzen ziren gonak erabiltzen zituzten. Gorputzaren behealdea biltzen zen eta aurretik lotzen zen oihal angeluzuzeneko pieza batez osatua zegoen. Egiptoko Erresuma Ertainean modan jarri ziren gona luzeagoak, gerritik orkatiletaraino iristen zirenak eta batzuetan besapeetatik zintzilik egoten zirenak. Egiptoko Erresuma Berrian, modan jarri ziren gona eskoziarrak, gizonentzako sekzio triangeluar plisatu batekin. Haien azpianshente bat edo triangelu-formako zakil-zorro bat eramaten zituen, muturrak lokarriz eutsita.

Brontze Aroan, mendebaldeko eta erdialdeko Europako hegoaldean, soineko erako jantzi inguratzaileak ziren nagusi. Hala ere, Europako iparraldean gonak eta blusak ere erabiltzen ziren.

Erdi Aroan, gizonek eta emakumeek soineko antzekoak nahiago zituzten. Gizonezkoen soinekoen behealdea emakumezkoena baino askoz laburragoa izaten zen. Zabalak izaten ziren eta sarritan plisatuak edo adarkatuak, zaldiz ibiltzea erosoagoa izan zedin. Zaldun armadurak ere metalezko gona motza zeukan korazaren azpian. XIII-XV. mendeetan ehunean izandako aurrerapen teknologikoek prakak egitea ahalbidetu zuten. Gizonezkoentzat modan jarri ziren eta, ordutik aurrera, gizonezkoen janzkera estandarra bihurtu ziren; emakumezkoentzat, berriz, tabu izan ziren.

XVI. mende inguruan, herriko jendearen gona lau angeluko oihalezko pieza bat zen, erdian zulo bat zuena, gerriko baten edo soka baten bidez gerrira egokitzen zena, eta, beraz, lau punta zintzilikatzen ziren.

Kixotean,Trifaldi ugazaba bat agertzen da hiru puntadun gona triangeluarra daramana.

Prostitutek gona arrea eramaten zuten eta eta hortik «irse de picos pardos».

Jakingarria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Italierazgonna deitzen zaio gonari. Bai italierazko hitza eta bai euskarazkoa ere Erdi Aroko latinezkogunna hitzetik datoz, gizon zein emakumezkoen soingaineko, kapusai edo atorra moduko bat adierazteko erabiltzen zen hitzetik. Latinezko hitzaren jatorri etimologikoa, antza denez, galiarren hizkuntzan egon daiteke, eta, bestalde, beste hizkuntza erromaniko batzuetan izan du jarraipenik. Gaskoieraz, adibidez,gona edogonella esaten da emakumezkoen gerritik beherako arropa adierazteko, eta gaskoieratik euskarara igaroko zen zentzu horrekin. Italiera modernoak ere zentzu horretarako bereizi zuen, hasieran soingaineko edo kapa adiera izan eta gero. Adiera hori antzinako frantsesean mantendu zuen, eta handik ingelesera igaro zengown formarekin, gaur egun, besteak beste, medikuek, irakasleek eta beste ogibide batzuek erabiltzen duten bata esanahiarekin.[1]

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gona motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Minigona
    Minigona
  • Mikrogona
    Mikrogona
  • Hodi-gona
    Hodi-gona
  • Praka-gona
    Praka-gona
  • Tutua
    Tutua
  • Lasaieradun gona
    Lasaieradun gona
  • Tenis-gona
    Tenis-gona
  • Gona irekia
    Gona irekia
  • Gonadun bikinia
    Gonadun bikinia
  • Gona bakeroa
    Gona bakeroa

Gona tradizionalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Eskoziar gona
    Eskoziar gona
  • Longyi, Myanmarko jantzi tradizionala
    Longyi, Myanmarko jantzi tradizionala
  • Lehenga, Indiako gona tipikoa
    Lehenga, Indiako gona tipikoa
  • Korear gona
    Korear gona
  • Hawaiiar gonak
    Hawaiiar gonak
  • Lungui edo sarong Indiako gona tipikoa
    Lungui edo sarong Indiako gona tipikoa
  • Topi', Indonesiako zeremonia gona
    Topi', Indonesiako zeremonia gona

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

  1. (Italieraz)Aruch Scaravaglio, Gabriella. «Gonna o gonella» Enciclopedia Italiana Treccani (Treccani).
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gona&oldid=10455835"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp