Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Goi mailako domeinu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goi mailako domeinuak (ingelesez,Top-level domain edoTLD)Interneteko domeinuen azken zatia dira; hots, azken puntuaren ondoren datozen letrak. Adibidez,zabaldu.com domeinuari dagokion goi mailako domeinuacom da (edo COM, domeinuetan ez baitira letra larri eta xeheak bereizten).

IANA erakundeak hiru taldetan sailkatzen ditu goi mailako domeinuak:

  • Herrialdeentzako goi mailako domeinuak (ccTLD): Herrialde edo menpeko lurralde batek erabiltzen duena. Bi karaktereko luzeera du. Adibidez:Japoniari dagokionjp.
  • Goi mailako domeinu orokorrak (gTLD): Printzipioz erakunde mota batekoek erabiltzen dituztenak, erakunde komertzialentzako, adibidez. Hiru edo karaktere gehiagoko luzeera izaten dute. Gehienak mundu osoan erabil daiteke, baina arrazoi historikoak direla-etamil (Militarra) etagov (Gobernua)Estatu Batuetara mugatuta daude.
  • Azpiegiturarako goi mailako domeinuak: Berretsitako bakarraarpa da, arrazoi ezagunik gaberoot ere existitzen den arren.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Goi_mailako_domeinu&oldid=10442804"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp