Gnassingbé Eyadéma jenerala (Pya,Lama Kara,1935ekoabenduaren 26a -Tunis,2005ekootsailaren 5a),Étienne Eyadéma jaioa,Togoko militar eta politikaria izan zen.Grunitzky agintaritzatik eraisteko estatu-kolpean parte hartu zuen 1967an, eta Togoko Errepublikako gobernuburu eta lehendakari bihurtu zen. Kargu hartan berretsi zuten, 1972an, erreferendum bidez, eta 1979an (Konstituzioa eraberritu zen) eta 1986ko hauteskundeetan ere bera aukeratu zuten. 1991ean hasita, istilu latzak gertatu ziren Togon, lehendakariaren dimisioa eta demokrazia ezartzeko eskatuz, besteak beste. 2002an Konstituzioa aldatzen saiatu zen berriz, hark hauteskundeetara aurkezteko ezartzen zituen mugak kentzeko asmoz. 2003an, berriz irabazi zituen hauteskundeak. 2005ean hil zen, bihotzekoak jota.