Glifosatoakonposatu organikoa da C3H8NO5P formula duena,organofosforoen familiakoa.Azido karboxilikoa ere bada. Solido zuri usaingabea da[1].
Herbizida gisa usatzen da.
Bi molde nagusi daude industrian glifosatoa sintetizatzeko. Lehenengoan azido iminodiazetikoa etaformaldehidoaazido fosforikoarekin erreakzionarazten dira. Azido iminodiazetikoain situ prestatzen da[2].

Bigarren moldeanglizina baliatzen da azido imidodiazetikoaren ordez[2].

Herbizida sistemiko ez selektiboa da.Hosto,zurtoin etasustraietan aplika daiteke, eta landarearentzat ezinbestekoak direnaminoazidoen sintesia eragozten du.[3]1950eko hamarkadan sintetizatu zen lehengo aldizSuitzan, baina1970ekora arte ez zuen herbizida modura merkaturatuMonsanto etxeak,Roundup izen komertzialarekin.2000n agortu zitzaion patentea Monsantori, eta geroztik konpainia askok erabiltzen dute konposatua beren herbiziden osagai nagusi modura[4]
Nekazaritzan erruz erabiltzen da glifosatoa, batez ere MonsantokRoundup Ready izeneko laboretransgenikoak komertzializatu zituenetik. Labore horiek,artoa,soja etakotoia batez ere, glifosatoa erresistitzeko diseinaturik daude, eta harekin batera saltzen dira, “nekazaritzarako pakete teknologiko” modura. Era horretan, landatutako eremuetan bota daiteke glifosatoa belar txarrak akabatzeko, laboreak kaltetu gabe.[4]
Azken urteetan eztabaida handia izan da glifosatoaren toxikotasunaz.Osasunaren Mundu Erakundearen menpeko IARC organismoak segur askikantzerigenoen artean sailkatu zuen, baina Europako hainbat agentziak esan dute ez dagoela ebidentziarik hala denik pentsatzeko. Monsantok, berriz, urte askoan ezkutatu ditu substantziaren toxikotasuna frogatzen duten barne-agiriak.[5]2017an, 1.300.000 sinadura aurkeztu ziren Europako Batzordean glifosatoa debekatzeko eskatuz, bainaEuropako Batzordeak2023. urtearen amaierara arte luzatu zuen herbizidaren baimena.[5]