Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Sagittarius |
Igoera zuzena | 20h 11m 11.94s[1] |
Deklinazioa | –36° 06′ 04.4″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 5.31/11.5 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | K2 V/M3.5V |
U−Bkolore indizea | 0.46/? |
B−Vkolore indizea | 0.86/? |
Aldakor mota | Ez |
Astrometria | |
Abiadura erradiala(Rv) | -129.8 km/s |
Berezko mugimendua(μ) | IZ: 456.99 ± 0.33[1] mas/u Dec.: -1574.64 ± 0.22[1] mas/u |
Paralajea(π) | 166.25 ± 0.27[1]mas |
Distantzia | 19,62 ± 0,03au (6,015 ± 0,010pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 6.40/12.6 |
Zehaztasunak | |
Masa | 0.82/0.20M☉ |
Erradioa | 0.71/0.28R☉ |
Argitasuna | 0.23/0.000077L☉ |
Tenperatura | ?K |
Metaltasuna | 0.85/0.26 |
Errotazioa | ? |
Adina | 7.7 × 109[2] urte |
Beste izendapenak | |
Gliese 783 (J. Herschel 5173) gureeguzkitik 19,7argi urtera,Sagittarius konstelazioan dagoenizar bitar bat da,θ¹ etaθ² Sagittariitik hego-ekialdera dagoena. GureEguzki-sistemara 140 kilometro segundoko abiaduran hurbiltzen ari da. Abiada horretan, 41.100 urte barru soilik 6,7 argi urtera egongo da eta hamar aldiz distiratsuagoa izango da.John Frederick William Herschelek aurkitu zuenWilliam Herschel astronomo ospetsuaren semea zena, eta berari zor dio J. Herschel 5173 izena.
Gliese 783 sistema elkarrengandik 43 unitate astronomikoz (Eguzkia eta Plutonen arteko batez besteko distantzia) bananduta dauden bi izarrek osatzen dute. Sistema honengandik gertuen dauden izarrak binano gorri dira,Gliese 784 etaGliese 754, 3,2 eta 4,5 argi urteko distantziara hurrenez hurren.
Izar primarioa, Gliese 783 A (GJ 783 A / LHS 486) K2Vespektro motako eta 4922 gradu kelvineko tenperatura efektiboa duennano laranja bat da. Bere erradioa gure eguzkiarena baino %26 txikiagoa da, eta bere inguruan 3,7 kilometro segundokoproiektatutako errotazio abiaduran biratzen du. Bere argitasuna gure eguzkiarenaren %29a da, eta bere masa 0,77 eguzki masakoa. Beremetalikotasuna (helioa baino elementu astunagoen ugaritasun erlatiboa) %47koa da eguzkiarekin alderatuz. Joera hau areagotu egiten daburdinaren kasuan, bere eduki erlatiboa eguzkiarenaren %28koa dena. Ez da gehiegizkorik detektatuinfragorrian, ez 24mikrometrotan, ezta 70 mikrometrotan ere, bere inguruan hauts disko baten presentzia baztertzen duena.Disko galaktikoko izar zahar bat izan daitekeela pentsatu da, 10.000 milioi urte dituena.
Gliese 783 B (GJ 783 B / LHS 487) M4V espektro motako nano gorri bat da, 0,2 eguzki masako masa duena eta 0,28eguzki erradioko erradioa duena.