Enbrioianemeenklitorisaren ehun berdinetatik eratortzen da zakila; zakilaren eta uretraren inguruko azala emeenezpain txikien ehun enbrioniko berdinetatik eratortzen da[2][3]. Gizakion zakilaodolez betetzean gogortzen da, ez baitu, beste animalia batzuen kasuan bezala, hezurrik. Gogortze hori (erekzio izenez ezagutzen da) sexu kitzikapenaren ondorio izan ohi da gehienetan, nahiz eta kasu askotan gorputzaren berezko erreakzio izan (lotan dagoela gertatutako erekzioak kasu). Erekziorik lortu ezinainpotentzia izenez ezagutzen den gaixotasuna da.
Gizonezko heldu bat erekzioaren ondoren zakila kitzikatuz (bai sexu harremanen, baimasturbazioaren bidez)orgasmora etaeiakulaziora iristen da. Hala ere orgasmoak ez dira helduen kontua soilik, haur eta nerabeek ere (guztiz heldu gabe daudenek) izan ohi dituzte.
Zakilaren tamaina eta itxura gizonetik gizonera aldatzen da. Arraza batzuek, berezikibeltzek[4], zakil handiagoa dutenaren iritzia ez dago zientifikoki frogatuta[5][6]. Ikerketen arabera, erekzioan dauden gizonezkoen zakilek 13,12 zentimetro neurtzen dute batezbesteko[7][5][8][9]. Gizonezkoen %95 10,7 eta 19,1 zentimetro arteko zakila dute[8][10].
Gizonezkoen kanpo genitalen garapenabarrabilek jariatutako androgenoen eraginpean dago. 7. astera arte luzatzen denbereizi gabeko garaiaren ostean, kanpoaldeak itxuraldaketa jasango du, tuberkulu genitala sortuz. Tuberkulu genital hori luzatu eta faloan bihurtzen da. Faloa luzatzen denean, tolestura uretraletatik tira egiten du. Tolestura hauek ildo uretrala inguratuko dute. Azken hori ez da faloaren bukaerara iritsiko. Iristen ez deneko faloaren alde distal hauglandea izango da.
Tuberkulu genitala 14. astean.
3. hilabetean, tolestura uretralak elkartu egingo dira eta ondorioz, ildo uretralazakil-aldeko uretra bihurtuko da. Hodi hau ez da glanderaino helduko ezta ere. 4. hilabetean, glandeko zelula ektodermikoak barrurantz bideratuko dira, kanalizatuz. Horrela, kanpoko uretra-kanala sortuko da. Azken hau zakil-aldeko uretraren jarraipena izango da glandean.
Enbrioien sexua 6. astearen bukaeraren inguruan jakin ahal izango da gutxi gorabehera. Enbrioiaren sexua lehenago jakiten saiatuz gero, askotan nahastu egin daiteke, aurretik aipatutako tuberkulu genitala, zeinaklitori edo faloan bihur daitekeen, handiagoa izan baitaiteke emakumeetan gizonezkoetan baino.[11]
Zakilaren zutabeak osatzen dituzte. Hauen jatorria iskionaren alde medialean dago etagihar iskiokabernosoaz estatila dago. Bi gorputzak sinfisi pubikoan elkartuko dira eta zakilaren gorputzean zehar abiatuko dira baina ez dira muturreraino helduko.[13][14]
Zakilaren bulboa osatzen du eta beste bi gorputzen erdian aurkitzen da. Honen jatorriaperinean dago; atzetik, bi guruin agertzen dira, guruin bulbouretralak edoCowper guruinak. Aurretik,gihar bulboesponjotsuaz estalita dago. Muskulu hauek elkartzean erdiko errafea osatuko dute.Sinfisi pubikoaren aldean beste bi gorputz leizetsuekin elkartzen da eta zakilaren muturreraino ailegatzen da, non zabaldu etaglandea osatzen duen.[12]
Gorputz bakoitzaktunika albuginea izeneko faszia gogorraz inguratuta dago. Honen gainetik zakilaren faszia sakona edoBucken faszia dago. Faszia honek trankadak botatzen ditu gorputzen barnera, eta horrela gorputz leizetsuan barrunbeak osatzen dira, non odola metatuko den zakilaren zutiketa gertatzeko.
Faszia sakonaren gainetik zakilaren azaleko faszia edoDartos faszia dago, barrabiletan agertzen denaren jarraipena. Honek ere trankadak botatzen ditu, baina gutxiago. Honen gainetiklarruazala dago.[12][14][15]
Zakilaren muturrean gorputz arolaren dilatazio bat agertzen da, honi zakilaren glandea deritzo eta oso sentsiblea da. Glandearen muturrean, uretraren irteera edomeatoa dago. Oinaldean, aldiz, glandearen dilatazioaren ondorioz, sortutako koroa dago, eta honen azpian lepoa dago.
Glandearen inguruko azala zimurtuta egoten da, zakila luzatzean ez apurtzeko. Azal honek luzapen bat izango du glandearen inguruan, baina berez, glandearen oinaldean soilik ezarriko da. Azal honiprepuzioa deritzo eta glandeari lotuta dagofrenillo loturaren bidez.[12][14][16]
Umeetan prepuzioak guztiz estaltzen du glandea, baina nagusietan glandea agerian uzteko gaitasuna izan behar du. Horrela ez bada,fimosi baten aurrean dago.
Kanpo genitalen irrigazioa bereziki odol-hodi pudendoek egingo dute, arteriakarteria pudendotik datoz eta kontrara, zainakzain pudendoan bukatzen dute.
Barneko arteria pudendoaren adarrakZakilaren zeharkako ebaketa.
Bi gorputz kabernotsuetan daude, eta barneko arteria pudendotik datoz. Adar hauen funtzio nagusia gorputz kabernotsuak odoleztatzea izango da, hori dela eta,erekzio prozesuaren eragile izango dira.[14]
Eskumako eta ezkerreko arteria dortsalak ditugu, azalerago kokatzen direnak, hau da, azaleko fasziaren eta faszia sakonaren artean, zakilaren alde dortsalean.[14]
Arteria dortsal hauekin, bi zain dortsal sakona doaz. Nahiz eta sakonak deitu, azaletik doaz, bi faszien artean. Bi zain dortsal bereizten dira:
Azaleko zain dortsala. Azalerago kokatuta dago, larruazalaren eta azaleko fasziaren artean.
Sakoneko zain dortsala. Sakonago kokatuta dago, azaleko fasziaren eta faszia sakonaren artean.
Zuntz sinpatikoak L1-L2 mailetatik aterako dira. Zuntz hauek plexu intermesenterikora bideratuko dira eta ondoren, goiko zein beheko plexu hipogastrikoetara abiatuko dira. Azkenik, plexu prostatikotik igaroz, zuntzek gorputz esponjotsua eta bertako guruinak inerbatuko dituzte, azken hauen jariapena estimulatuz eta eiakulazioa gauzatuz.
Zuntz parasinpatikoak S2, S3 eta S4 mailetan sortuko dira. Zuntzak beheko plexu hipogastrikora abiatuko dira, eta hemendik aterako den plexu prostatikotik igaroz, zuzenean gorputz kabernosoetara bideratuko dira. Zuntz hauekerekzioa edo zuta eragingo dute.
Hala ere, garrantzitsua da jakitea erekzioaren kontrol gehiena mekanismo psikologikoetan oinarrituko dela; hau da, erekzioaren ohiko arazoetan, ez dira anomalia anatomikorik ikusten. Normalean, estresaren edo erruduntasunaren ondorioz sortzen diren ezintasunak izaten dira.
Inerbazio mota hau batez erenerbio pudendoaren bidez jasoko du. Nerbio pudendoa plexu sakroan sortuko da (S2, S3, S4 mailetan hain zuzen) eta zulo ziatiko txikitik irtengo da. Lotailu sakrotuberosoa igaro ostean perine aldean agertuko da, eta hemen adar eragileak emango ditu hainbat muskulurentzat: muskulu uzki-jasotzailea, muskulu bulboesponjotsua, uretraren esfinter boluntarioa… Azkenikzakilaren nerbio dortsala emango du eta honek zakilaren gorputzaren sentsibilitatea hartuko du, batez ere glandearena. Nerbio hau arteria dortsalen alboan aurkituko da.
Beste aldetik, zakilaren oinaldearen sentsibilitatea edo aferentzianerbio ilioinginalak eta nerbio iliohipogastrikoak hartuko dute.
Arrekharreman sexualak burutzeko erekzioa gertatu behar da lehendabizi.
Gorputz kabernotsuen barnean odol desbiderazio batzuk egongo dira arterien eta zainen arteko anastomosi sortuz. Sexu eszitazioan arterien dilatazioa emango da, itxita dauden arteriak ere irekiz. Ondorioz, odola gorputz kabernotsuetan pilatuko da presio handiz, eta horrek zainen konpresio pasiboa eragiten du, odola zakilean metatuz. Zakilaren neurria handitu, eta albuginea ezin bada gehiago zabaldu, zainak kolapsatu egingo dira erekzioa mantenduz.
Eszitazioa pasatzean, arterietan basokonstrikzioa emango da, odola zainetatik irten egingo da eta hauetara iritsiko den odol bolumena txikiagoa izango denez zakilak bere gogortasuna galduko du eta atseden egoerara itzuliz.
Zakil-buruaren bi aldeak ez dira ondo fusionatuko (fusio partziala). Ondorioz,uretra agerian geratuko da zakilaren dortsaldean. Akatsa isolatua alagernu-maskuri atrofiarekin batera ager daiteke.
Epispadia bi urteko umean.
Agerrera 1/30.000 jaioberrien artean emango da.[17]
Uretra-tolesen fusio partziala ematen da eta, ondorioz,uretraren irekigunea zakilaren bentraldean izango dugu. Hau ere gizonezkoen sasihermafroditismoan agertzen dira askotan. Isolatuak zein anitzak izan litezke: zakilaren buruan, gorputzean, hurbileko aldean edota eskroto aldean sor daitezke.
Agerrera 0,5/100 jaioberrien artekoa izango da, epispadiak baino ohikoagoak.[18][19]
Uretra tolesak eta ezpain-eskroto tolesen fusio eza emango da eta, ondorioz, zakil eta eskrotoan arrailduran agertzen dira. Gainera, kanpoko genitalek ezpain-nagusien antza hartze dute.
Gizonezkoen eszitazio sexuala burmuina, hormonak, emozioak, nerbioak, muskuluak eta odol-hodiak bere baitan hartzen dituen prozesu konplexua da. Erekzioaren disfuntzioa faktore horietako batekin erlazionatutako akats baten ondorioa izan daiteke. Bestalde,estresa, urduritasuna,depresioa edotaantsietatea (gaixotasun mentalak) erekzioaren disfuntzioaren jatorria izan daitezke, edo ezintasuna okerrarazi dezakete.
Zenbaitetan, disfuntzioa arazo fisiko eta psikologikoen konbinazioen ondorioa da. Esate baterako, garrantzi gutxiko gaixotasun fisiko batek gizonezkoaren erantzun sexual geldoagoa sorraraz dezake, eta horrek, aldi berean erekzioa mantentzearekiko antsietatea eragin dezake.Antsietate hau, bere baitan, erekzioaren ezintasuna sor edo okerrarazi dezake.
Fimosia zakilaren egoera bat da, non prepuzioaren zuloa glande edo zakil-mokoari irteten uzteko estuegia den. Beste era batean esanda, fimosia duen zakil batean, prepuzioa ezin daiteke guztiz atzeratu glandearen gainetik.
Pazientea 10 urte edo gutxiago izatekotan, fimosi fioslogikoa kontsideratuko da eta ez du inolako tratamendurik beharko. Izan ere, arazoa pubertaroan zehar desagertuko da. Dena dela, ume zein helduetan, fimosiak arazo larririk eragiten ez duen bitartean, normalean funtzionatzen duten tratamendu ez kirurgikoak erabiliko dira, ebakuntza azken aukera izanik.
Zakila zirkuntzidatua fimosi ebakuntzaren ondorioz.
↑(Gaztelaniaz)genitales, DifaliaProsopagnosiaAgente transmisor:Enfermedad congénitaRegión de origen:Formación de los órganos. «Difalia - EcuRed»www.ecured.cu(Noiz kontsultatua: 2020-11-28).