Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau edariari buruzkoa da; Suitzako hiriari gaitzat duena beste hau da: «Geneva»
«Ginebra» orriak hona dakar. pertsonaia mitologikoari buruzko artikulua hau da: «Ginebra (erregina)»
Gin
jenever(en)Itzuli
Historia
Honen izena dujenever(en)Itzuli
Ginebra, ezti eta limoi zukuarekin egindako Bee's Knees koktela

Gin[1]destilatutakoalkoholdun edaria da, nagusikiipuru (Juniperus communis) aleek emandako dasta duena. JatorrizHerbehereetakoa, mundu osoan hedaturik dago gaur egun. Eskuarki 40 gradu izan ohi du, baina 60 gradukoak ere daude. Gozoa, lehorra edo erdi-lehorra izan daiteke. Beste edariekin nahasturik (gin tonic) edo hutsik edan daiteke.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

GinaEspainiar Herbehereetan asmatu zuten,XVII. mendearen erdialdean, etajenever izena eman zitzaion (nederlanderaz; ustez,Franciscus Sylvius mediku eta anatomistak destilatu zuen lehenengoz. Handik Ingalaterrara iritsi zen1688ko Iraultzaren ondoren.Garagardoa egiteko erabiltzen ez zengaragar soberakina destilatzen hasi ziren, eta egiten hain erraza zen edari merkea bere egin zuten metropoliko eta kolonietako britainiarrek.[2]

Fabrikazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Alkohola latz duen edari gogorra da gina, %40 eta %50 artean. Alkohol hori laboreetatik sortzen da:garagarra,garia,zekalea edooloa ernatu, lehortu eta eho egiten da. Irina beratu eta berotuta, aleak zuen fekula azukre sinple,sakarosa, bihurtzen da. Gehitutakolegamiak azukre hori alkohol bihurtuko du. Alkohol hori fintzeko destilatu egingo da, hiru aldiz destilatu: lehenengoan irinaren muztioa kenduko zaio, beste bietan aho sabaira aparteko dasta emango dioten landareak erantsiko zaizkio.[3]

Ginak derrigor behar duen landare bakarra ipurua da,ipar-ipurua (Juniperus communis). Ginean ez bezala, tankerako beste edari batzuk egitekohego-ipurua (Juniperus oxycedrus), ere onartzen da. Ipar-ipuruaren fruitu koxkorrak dira ginari bere oinarrizko dasta erantsiko diotenak. Oinarrizkoa diot, gin bakoitza aparteko landare nahasketak osatu eta jantzi egingo baitu. Adibidez,Citadelle frantziar ginak hango eta hemengo hemeretzi landare erakusten ditu botilan:Frantziako ipar-ipurua,izar-anisa (Illicium verum),bioleta zuztarra (Viola sp.) etaazitraia (Satureja sp.),Espainiakolimoi azala (Citrus limon) etaarbendola (Prunus dulcis),Indiakointxaur muskatua (Myristica fragans) etakardamomoa (Elettaria cardamonum),Alemaniakoaingeru-belarra (Angelica archangelica), Marokokomartorria (Coriandrum sativum),Mexikokolaranja azala (Citrus x sinensis),Txinakoerregaliza (Glycyrrhiza glabra),Javako piperbeltza (Piper cubeba), Mediterraneokomihilua (Foeniculum vulgare),Italiakoostargi-belar horiaren zuztarra (Iris pseudacorus),Sri Lankakokanela (Cinnamomum verum),Indotxinako kassia (Cinnamomum aromaticum), Afrikako melegeta (Aframomum melegueta) etaHerbehereetakokuminoa (Cuminum cyminum).[3]

Ginarekin prestatutako koktelak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Gin da erabili beharreko hitzaEuskaltzaindiaren Hiztegi Batua arabera, eta ez *Ginebra.
  2. Irazustabarrena, Nagore. Gin tonic: malariaren eta eskorbutoaren aurkako edabea. Argia astekaria, 2012ko martxoak 25, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-21).
  3. abErrekondo, Jakoba. Gin jantzia. Argia astekaria, 2012ko maiatzak 29, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gin&oldid=9920703"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp