Gimnospermo deritze (Gymnospermae)[1] haziak sortzen dituztenlandare taldeari.Landare baskular etaespermatofitoak dira, hau da, haziak sortzen dituzten benetako ehundun landareak dira. Izena antzinako grezieratik dator, γυμνόσπερμος (γυμνός "gymnos", biluzik eta σπέρμα "sperma" hazi) eta "hazi biluziak" esan nahi du. Denominazio hori landare hauen haziak obario baten barruan sortzen ez direlako Egokitzen zaie, hau da, biluzik sortzen direlako lore emeetan.Angiospermoen kasuanPistilo baten barruan sortzen dira haziak eta ondoren pistilo horifruitua bilakatzen da.
Bizirik dirauten Gimnospermoen taldearen azpitaldeak hauek dira:Cycadophyta,Gnetophyta,gingkophyta etaPinophyta. Guztira 14familia, 88genero eta 1000 bat[2][3]espezietan daude banatuta. Mundu osoan zehar 72º iparretik 55º hegoraino ageri dira eta landareen gehiengoa osatzen dute ingurune hotzenetan (artikoa eta garaiera handiko inguruak). Munduko landare zaharrenak eta garaienak dira gimnospermoak.Gimnospermoen moldaera arrakastatsuenak xilemaren egitura eta ugalketarako estrategiak direla esan daiteke. Gimnospermo guztiek dituztetrakeidakxileman gnetopsidoek izan ezik. Hori dela eta, zenbait egoeratan ura garraiatzeko gaitasun hobea dute. Gimnospermoak ondo egokituta daude obulua ondo babesteko eta hazia hedatzeko.
Gimnospermo batzuk astiro ugaltzen dira, izan ere, batzuetan urte bat pasatzen da polinizaziotikzigotoa sortu arte eta beste hiru urte hazia heldu arte. Hala ere, gimnospermo gehienek ziklo arinagoa dute.Polinizazioa haize bidez egiten dutezikadopsidoek etagnetopsido batzuek izan ezik.
Mila espezietik goragimnospermo daude.[2]Gaur egun onartuta dagokarboniferoaren amaieran sortu zirelalycopsidioen oihanak ordezkatuz eskualde tropikaletan.[4][5] Genomaren duplikazio baten eraginez gertatu zen gertakari hura duela 319 urte inguru.[6]Devoniar garaian agertu ziren lehenprogimnospermoak eta, haiekin bat, hazidun landareak.
Koniferoak dira gimnospermoen artean talderik handiena, 65-70 genero eta 600-630 espeziek osatuta. Zurezko landareak dira eta gehienak hostoiraunkorrak dira.
Cycadak dira hurrengo talde ugariena, bi edo hiru familiekin, 11 generorekin eta 338 bat espezierekin.Cycada gehienakklima tropikaletan hazi dira . Gainerako bi taldeak 95-100 batgnetalek etaGinkgo biloba espezieak osatzen dituzte.
Gimnospermoek, garrantzi handiko erabilera ekonomikoa dute. Konifero gehienak egurra egiteko eta papera etaerretxina ekoizteko erabiltzen diren zuhaitz motak dira. Gimnospermoen beste erabilera bat da,xaboia, berniza,azazkal-esmaltea, janaria,txiklea etaperfumeak sortzeko lehengaia izatea.
Gimnospermoek,esporofito gainartzaile izeneko bizitza zikloa dute. Honek esan nahi du, ia bizitza osoan zehar zelula diploideak dituztela.Gametofitoak, berriz, denbora gutxi irauten du. Bi mota desberdinetako esporak,mikroesporak etamegaesporak, sortzen dirapinaburuetan.Gametofitoak esporako hormaren barruan ugaltzen dira, heterospora motatako beste landareetan gertatzen den bezala. Polen aleak microesporetatik garatzen dira eta, azkenean, hazi-zelulak osatzen dituzte.Megagametofitoak megaesporetatik garatzen dira eta obuluaren barruan geratzen dira. Gimnospermoak hainbatarkegonio sortzen dituzte. hauek, gameto emea sortzen dute.
↑Jiao Y, Wickett NJ, Ayyampalayam S, Chanderbali AS, Landherr L, Ralph PE, Tomsho LP, Hu Y, Liang H, Soltis PS, Soltis DE, Clifton SW, Schlarbaum SE, Schuster SC, Ma H, Leebens-Mack J, Depamphilis CW (2011) Ancestral polyploidy in seed plants and angiosperms. Nature..