Gibelilun errea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula adusta Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus adustus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelilun errea (Russula adusta)Russulaceae familiakoonddoespezie bat da.[1]
Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, baina ia tamaina halako bi izan daiteke. Hasieran ganbila, gero laua, eta azkenean ia inbutu itxurakoa. Eguraldi hezean likatsua da, zurixka denbora luzean, eta gero marroi-horixka edo marroi-gorrixka, zahartzean tindu ilunagoak hartzen ditu.[2]
Orriak: Zabalak, hasieran nahikoa estu, baina heltzean tarte gehiagorekin. Okre edo lasto kolorea dute, baina ukitzean tonu ilunagoak hartzen dituzte.
Hanka: Laua, gogorra, laburra eta zuria, gero horixka, laranjaz edo marroi-gorrixkaz zikintzen da.
Haragia: Lodia, gogorra, zurixka, airearekin astiro-astiro arbel kolorea hartzen du eta gero gorrixka eta ondoren beltzaxka. Zapore gozokoa eta usain leunekoa.Sulfato ferrosoarekin gris-arrosa. Gero poliki-poliki berde zikina.
Etimologia: Latinetik datorRussula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok.Adusta epitetoa ere latinetik dator, “adustus” hitzetik, erreta esan nahi du. Bere koloreagatik.
Janezina, gogorra.[3]
Kapelaren kolore argi samarragatik eta orri zabalengatik ezagutzen da, baita orriak estuago dituztelako antzekoek.
Udazkenean pinudi hareatsuetan eta pagadietan agertzen da.[4]
Europa, Japonia, Errusia, Australia, Costa Rica, Ipar Amerika, Vietnam eta Himalaiako mendikatea.